92. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEIREKO ETA PITILLASKO LANGILEEN MANKOMUNITATEA

2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Beireko eta Pitillasko Udalen zerbitzuko langileak edukitzeko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2024ko apirilaren 17an egindako ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024. urteko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235. artikuluari buruz xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Pitillasen, 2024ko apirilaren 22an.–Mankomunitateko burua, Joaquín Olloqui Osés.

Iragarkiaren kodea: L2406471