92. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASUKO, OLAZTIKO ETA ZIORDIKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, 2024ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Altsasuko, Olaztiko eta Ziordiko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2024ko martxoaren 26an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2024ko plantilla organikoaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235. artikuluari dagokionez xedatutakoari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Altsasun, 2024ko apirilaren 22an.–Mankomunitateko burua, Juan Jose Goicoechea San Roman.

Iragarkiaren kodea: L2406437