92. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Zinegotzi ordezkariak ordezkatzeko araubidea

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabaki hau hartu zuen 2024ko martxoaren 27an:

JOB 27-MAR-24 (2/AL).

«Bat etorrita Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 127. artikuluan, eta 2024ko urtarrilaren 22az geroztik indarrean dagoen Udal-antolaketari buruzko (DAL 15-ENE-24 (3/AL) Dekretuan ezarritakoarekin, zeina DAL 22-ENE-24 (1/AL) eta DAL 19-FEB-24 (1/AL) bidez aldatu baitzen, eta Alkateari, zinegotzi ordezkariei eta zuzendariei eskumenak eskuordetzeko JOB 22-ENE-24 (3/AL) Erabakian ezarritakoarekin, zeina JOB 19-FEB-24 (1/AL) Erabakiaren bidez aldatu baitzen, honako hau

ERABAKITZEN DA:

Lehenik.–Zehaztea ezen, karguduna ez badago, haren kargua hutsik badago edo gaixorik badago, eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan aurreikusitako abstentzio-arrazoietakoren bat gertatzen bada, edo errekusazioa onartu bada, honako ordezkapen-araubide hau aplikatuko dela Tokiko Gobernu Batzarrak eskuordetutako eskumenak baliatzean:

a) Zinegotzi ordezkariak:

Kasuan kasuko Zinegotziaren menpeko Alorreko zuzendariek ordezkatuko dituzte zinegotzi ordezkariak.

Haien esanetara Alorreko zuzendaritza bat baino gehiago dituzten zinegotzi ordezkarien kasuan, zuzendari horietako edozeinek ordezkatzen ahalko ditu.

b) Gerentzia eta zuzendaritzak:

1.–Oro har, ebazpenak onartuta egiten ez diren eginkizunetarako, kasuan kasuko unitate organikoei esleitutako idazkari teknikoek ordezkatuko dituzte zuzendariak.

Aholkularitza Juridikoko Zuzendariaren kasuan, Tokiko Gobernu Batzarrari Laguntzeko Organoaren titularrak edo haren ordezkoak ordezkatuko du zuzendaria.

2.–Tokiko Gobernu Batzarrak eskuordetutako eskumenak erabiliz ebazpenak emateko:

–Ogasuneko eta Kontratazio Publiko Arduratsuko zuzendaria eta Giza Baliabideetako zuzendaria elkarren ordezko izanen dira.

–Alkatetza Kabineteko zuzendaria eta Komunikazio Instituzionaleko eta Gardentasuneko zuzendaria elkarren ordezko izanen dira.

–Kudeatzailea Alkatetzaren Kabineteko zuzendariak ordezkatuko du.

–Kudeatzaileak ordezkatuko du Aholkularitza Juridikoko zuzendaria.

–Sustapen Ekonomikoko, Europar Proiekzioko, Berrikuntzako, Gazteriako eta Garapenerako Lankidetzako zuzendaria Ogasuneko eta Kontratazio Publiko Arduratsuko zuzendariak ordezkatuko du.

–Hiri Kontserbazioko eta Osasuneko zuzendaria Proiektu Estrategikoetako eta Mugikortasuneko zuzendariak ordezkatuko du.

Bigarrenik.–Dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, bai eta Osoko Bilkuran horren berri ematea ere.

Erabaki honek onesten den egunean hartuko du indarra».

Iruñean, 2024ko apirilaren 16an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2406462