92. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Honen bidez aditzera ematen da Erriberriko Udalak, 2024ko otsailaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuela 2024ko udal aurrekontuaren eta hura betearazteko oinarrien espedientea.

Iragarkia 2024ko 58. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 18an, eta ondorengo jendaurreko aldia iragan da inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu gabe; horrenbestez, eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), bidezkoa da onespen hori behin betikotzat jotzea, eta aurrekontua argitara ematea kapituluka laburturik. Hona hemen:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 1.398.608 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 2.085.586 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 818.233 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.815.264 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 386.648 euro.

6. kapitulua.–Inbertsioak besterentzea: 100 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak eta kapitaleko bestelako diru-sarrerak: 498.086 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 218.500 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 7.221.025 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 1.789.240 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 2.027.275 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 179.500 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 255.736 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzia-funtsa: 0,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 2.733.074 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 17.700 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 218.500 euro.

Gastuak, guztira: 7.221.025 euro.

Erriberrin, 2024ko apirilaren 19an.–Alkatea, Josu Etxarri Sueskun.

Iragarkiaren kodea: L2406373