92. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARAÑÓN

2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Marañongo Udalak, 2024ko martxoaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024. urteko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 235. artikuluari buruz xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Marañonen, 2024ko apirilaren 18an.–Alkatea, Laura Corres Martín.

Iragarkiaren kodea: L2406343