92. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAURRIETA

2024ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jaurrietako Udalak, 2024ko urtarrilaren 31n egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko plantilla organikoa, eta erabakia argitaratu zen 2024ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 19an.

Jendaurreko epean ez da alegaziorik egin; hortaz, behin betiko onetsi da 2024. urteko plantilla organikoa.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jaurrietan, 2024ko apirilaren 16an.–Alkatea, José Manuel Narvaiz Ayarra.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

1.–Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa. Lanaldi osoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %10. Mailako osagarria: %12.

2.–Lanpostua: idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Lanaldi osoa. Sarbidea: erregelamenduaren araberakoa. Egoera: hutsik. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %19,72. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Ezkarozeko, Jaurrietako eta Orontzeko Udalen Batasuna. Funtzionario gradua: 2.

3.–Lanpostua: administrari laguntzailea. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa. Lanaldia: %80. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %15. Mailako osagarria: %12. Ezkarozeko, Jaurrietako eta Orontzeko Udalen Batasuna.

Izenen zerrenda

Administrazio-kontratudunak.

Deiturak eta izena: Ureta Aizcorbe, Maider. Lanpostua: idazkaria. Maila: A. Egoera: jardunean. Lanpostuko osagarria: %19,72. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Ezkarozeko, Jaurrietako eta Orontzeko Udalen Batasuna. Funtzionario gradua: 2.

Lan-kontratudunak.

Deiturak eta izena: Ardanaz Pena, Roberto. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Egoera: jardunean. Lanaldia: osoa. Lanpostuko osagarria: %10. Mailako osagarria: %12.

Deiturak eta izena: Leiva Hualde, Miriam. Lanpostua: administrari laguntzailea. Maila: D. Egoera: jardunean. Lanpostuko osagarria: %15. Mailako osagarria: %12. Ezkarozeko, Jaurrietako eta Orontzeko Udalen Batasuna.

Iragarkiaren kodea: L2406455