Iragarkia
92. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 6a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
35/2024 EBAZPENA, apirilaren 8koa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez eraikitzeko administrazio-baimena eman eta onura publikoa zehazki deklaratzen baita "Montes del Cierzo I berrindartzea" haize-parkea izeneko energia elektrikoa ekoizteko instalaziorako, Tuterako udal mugartean.
1.–Eraikitzeko administrazio-baimenaren eskaera, bai eta onura publikoa zehazki deklaratzekoa ere.
2023ko azaroaren 2an, Nafarroan haize-parkeetarako baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 3. eta 14. artikuluak aplikatuz, Eólica Montes de Cierzo SLUk eraikitzeko administrazio-baimena eta onura publikoa zehazki deklaratzea eskatu zuen "Montes del Cierzo I berrindartzea" haize-parkerako, Tuterako udal mugartean. Instalazio hori 5 haize-sorgailuk eta haiei loturiko transformazio eta ebakuazio azpiegiturek osatzen dute.
Eskaerarekin batera aurkeztutako dokumentazio teknikoaren arabera, honako hauek osatzen dute "Montes del Cierzo I berrindartzea" haize-parkearen exekuzio proiektua:
–SG 6.6-170 modeloko lau haize-sorgailu, 170 metroko errotore diametroa, 115 metroko abatza eta 6,6 MW-eko potentzia unitarioa dutenak, eta SG 5.0-132 modeloko haize-sorgailu bat, 132 metroko errotore diametroa, 84 metroko abatza eta 5 MW-eko potentzia unitarioa duena. Beraz, guztira instalatutako potentzia 31,4 MW-ekoa izanen da.
"MONTES DEL CIERZO I BERRINDARTZEA" HAIZE-PARKEA | ||
UTM KOORDENATUAK, ETRS89 30 N EREMUA (EPSG:25830) | ||
IZENA | X | Y |
MCI-01 | 607.308 | 4.660.394 |
MCI-02 | 607.662 | 4.660.501 |
MCI-03 | 607.955 | 4.660.720 |
MCI-04 | 608.304 | 4.660.889 |
MCI-05 | 609.528 | 4.661.412 |
–Sarbideak eta haize-sorgailuen eta 20/66 kV-eko "Valdecuco" TAEaren arteko lurpeko linea elektrikoak, 20 kV-ekoak.
–20/66 kV-eko "Valdecuco" transformazioko azpiestazio elektrikoa, lehendik dagoena, egokitu eginen da haize-parkeak sortutako energia elektrikoa husteko.
–66 kV-eko lurpeko ebakuazio-linea, "Valdecuco" TAEaren eta "La Serna" TAEaren artean. Espediente honi 280 metro inguruko luzera dagokio.
Orobat, haize-parkea instalatzeko, beharrezkoa izanen da "Montes de Cierzo I" eta "Montes de Cierzo II" haize-parkeetako zenbait azpiegitura eraistea. Horregatik, sustatzaileak aurkeztu duen dokumentazioaren barnean dago dagokion eraispen plana. Parke horietako gainerako azpiegiturek komertzialki jarduten jarraituko dute harik eta parke horiek erabat eraisten diren arte. "Montes del Cierzo berrindartzea" eta "Montes del Cierzo II berrindartzea" haize-parkeak eraiki ondoren eginen da hori.
2.–Ingurumenaren arloko eta lurralde antolamenduaren eta hirigintzaren arloko organo eskudunei egindako kontsultak.
Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 21eko 193/2023 Ebazpenaren bidez (2024ko 17. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 23koan), aurretiazko administrazio-baimena eman zitzaion Montes de Cierzo SLUri "Montes del Cierzo I berrindartzea" haize-parkea izeneko energia elektrikoa ekoizteko instalazioa, 31,4 MW-ekoa, eta haren transformazio eta ebakuazio azpiegiturak egiteko, Tuterako udal mugartean, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren ekainaren 29ko 664E/2022 Ebazpenean eta Ingurumeneko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1019E/2023 Ebazpenean ezarritako baldintzen mende.
Maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 15. artikuluko 1. apartatua betez, 2023ko azaroaren 28an dokumentazioaren kopia igorri zitzaien ingurumenaren eta lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloko eskumena duten organoei, egiazta zezaten proiektuak betetzen zituela ingurumen tramitearen eta hirigintza baimenaren gaineko ebazpenak, aurretiazko administrazio-baimena dela-eta emandakoak.
Hona hemen bi kontsulta horiei emandako erantzunen edukia eta analisia.
Ingurumen Eraginaren Atala.
2023ko abenduaren 20ko txosten baten arabera, Ingurumen Eraginaren Atalak uste du aurkeztutako proiektuak betetzen duela Ingurumeneko zuzendari nagusiaren ekainaren 29ko 664E/2022 Ebazpenean eta Ingurumeneko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1019E/2023 Ebazpenean ezarritakoa, baina akats bat aurkitu du aurkeztutako Ingurumena Zaintzeko Planean eta honako hau ohartarazi du hegaztiak detektatzeko sistema automatikoak direla-eta: "Aurkeztutako Ingurumena Zaintzeko Planean eta parkearen exekuzio proiektuan, sustatzaileak baldintza hori betetzeko konpromisoa hartu du, eta 3DObserver gailua aukeratu du horretarako. Sustatzaileak, haize-sorgailuak eraiki eta martxan jartzearekin batera, aurreikusita izan beharko du talken aurkako sistemen hornikuntza eta instalazioa. Neurriak sartu beharko dira, instalatutako talken aurkako sistemaren inplementazioa kontrolatzeko eta haren jarraipena egiteko eta eraginkorra den ebaluatzeko".
Eólica Montes de Cierzo SLUren erantzuna:
Sustatzailea ados dago txostenarekin, aintzat hartuko du aurkitutako akatsa eta honako hau jakinarazten du: "Haize-sorgailu guztiak estaliko dituen monitorizazio sistema automatiko bat izanen da, haize-sorgailuak geldituko dituena hegaztiren batek haien kontra talka eginez gero. Horretarako, bada, hegaztiak detektatzeko gailuak instalatuko dira, eraginkortasuna frogatuta dutenak, eta, Ingurumena Zaintzeko Planean azaltzen den bezala, xedatutakoa betetzeko behar bezainbeste jarriko dira, ez nahitaez bat haize-sorgailu bakoitzean, taldean lan egiten dute-eta".
Lurralde Antolamenduaren Atala.
2024ko martxoaren 11ko idazki batean Lurraldearen Antolamenduaren Atalak jakinarazi zuenez, "Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 6ko 281E/2023 Ebazpenak babesten du proposamena".
3.–Jendaurreko informazioa eta kontsulten tramitea.
Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan xedatutakoa betez, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak jendaurrean jarri zuen Eólica Montes de Cierzo SLUren eskaera, dagokion dokumentazioarekin batera (dokumentu teknikoa eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda), 30 egun balioduneko epean, iragarkia honako hauetan argitaratuz: 2023ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 30ekoan, 2023ko abenduaren 1eko Diario de Noticiasen eta Tuterako Udalaren ediktu taulan. Halaber, dokumentazioa Nafarroako Gobernu Irekiaren webgunean argitaratu zen.
Ez da alegaziorik jaso.
Era berean, maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 15. artikuluko 2. apartatuan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 146. artikuluan ezarritakoarekin bat, honako erakunde hauei kontsulta egin eta taulan adierazten diren txostenak jaso ziren:
ERAKUNDEA | Zk. | DATA |
Tuterako Udala | 1 | 2023-12-05 |
Ondare Arkitektonikoaren Atala | 2 | 2023-12-12 |
Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atala | ||
Baso Plangintzarako Atala | 3 | 2023-12-20 |
Red Eléctrica de España SAU | 4 4 bis | 2024-01-12 2024-02-20 |
Río Ebro Renovables SL | - | |
Opdenergy Holding SA | - | |
Eólica Cascante SL | - | |
Eólica Navarra SL | - | |
Sistemas Energéticos El Valle SLU Eolia Renovable de Inversiones S.C.R. SA | - |
Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak Eólica Montes de Cierzo SLU enpresari helarazi zizkion jasotako txostenak, hamabost eguneko epean oniritzia eman ziezaien edo egokitzat jotzen zituen eragozpenak jar zitzan.
Txosten horien edukia eta analisiak eta haiei emandako erantzunak ebazpen honen I. eranskinean laburbiltzen dira.
4.–Eraikitzeko administrazio-baimena emateko eta onura publikokoa zehazki deklaratzeko proposamena.
Aurkeztu den dokumentazioa aztertu ondotik, eta Nafarroan haize-parkeetarako baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatzen du prozedura behar bezala bete dela, eta proposatzen du Eólica Montes de Cierzo SLU enpresari eraikitzeko administrazio-baimena ematea eta onura publikokoa zehazki deklaratzea "Montes del Cierzo I berrindartzea" haize-parkea izeneko energia elektrikoa ekoizteko instalaziorako.
Adierazitakoarekin eta espedientean jasotako agiriekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabilita,
EBAZTEN DUT:
1. Eraikitzeko administrazio-baimena ematea Montes de Cierzo SLUri "Montes del Cierzo I berrindartzea" haize-parkea izeneko energia elektrikoa ekoizteko instalaziorako, Tuterako udal mugartean, eta obrak egiteko hogeita hamasei hilabeteko epea ematea. 31,4 MW-eko haize-parke bat da, eta 5 haize-sorgailuk eta haiei loturiko transformazio eta ebakuazio azpiegiturek osatzen dute.
2. Ixteko administrazio-baimena ematea Eólica Montes de Cierzo SLUri, azpiegitura zehatz batzuk eraisteko "Montes de Cierzo I" eta "Montes de Cierzo II" haize-parkeetan, bat etorriz aurkeztutako eraispen planean jasotakoarekin.
3. Baimen hau emanda ere, instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu instalazioaren eskatzaileak, bat etorrita aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin.
4. Instalazioak aurkeztutako proiektuari jarraikiz egin beharko dira, eta bat etorri beharko dute Goi tentsioko instalazio elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta haien jarraibide tekniko osagarriak (ITC-RAT 01-23) onesten dituen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan eta Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta haien jarraibide tekniko osagarriak (ITC-LAT 01-09) onesten dituen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatuarekin.
5. Proiektua gauzatu ondoren, eskatzaileak ustiatzeko baimena eskatu beharko du, eta Nafarroako haize-parkeetarako baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezarritako dokumentazioa aurkeztu.
6. Instalazio horren onura publikoa zehazki deklaratzea, bat etorrita Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan ezarritakoarekin; hori horrela, enpresa eskatzailea onuraduna izanen da desjabetze espedientean. Ebazpen honen II. eranskinean ageri da ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.
7. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura, Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuko Ingurumen Ebaluaziorako Atalera, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko Paisaiaren eta Landa-lurzoruaren Atalera, Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuko Baso Plangintzarako Atalera eta Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atalera eta Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalera.
8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
9. Ebazpen hau jakinaraztea Eólica Montes de Cierzo SLUri, Río Ebro Renovables SLri, Opdenergy Holding SAri, Eólica Cascante SLri, Eólica Navarra SLri, Sistemas Energéticos El Valle SLUri, Eolia Renovables de Inversiones S.C.R. SAri, Red Eléctrica de España SAUren Lineak Mantentzeko lanen Departamentuari eta Sarerako Sarbidearen Departamentuari eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente kodea adierazi beharko da.
10. Ebazpen hau Tuterako Udalari jakinaraztea, eta ohartaraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2024ko apirilaren 8an.–Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.
I. ERANSKINA.–JASOTAKO TXOSTENAK
Jasotako txostenen laburpena eta analisia azalduko dira jarraian.
1. txostena. Tuterako Udala.
2023ko abenduaren 5ean sinatutako txosten baten bidez, Tuterako Udalaren hirigintza arloak, ukitutako lurren hirigintzako sailkapena identifikatzeaz gain, honako hau adierazi zuen: "azpiegiturak ahal den inpakturik txikiena eragin behar du ukitutako nekazaritza ustiategietan (udalaren herri-lurrak) eta lehendik dauden azpiegituren gainean, eta oinezkoen eta ibilgailuen trafikoaren segurtasuna bermatu behar du, obrak egiten diren bitartean".
2. txostena. Ondare Arkitektonikoaren Atala.
2023ko abenduaren 12ko txosten batean, Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atalak jakinarazi zuen "ez dagoela ukipenik" atal horren eskumeneko gaietan.
3. txostena. Baso Plangintzarako Atala.
2023ko abenduaren 20an, Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuko Baso Plangintzarako Atalak aldeko txostena eman zuen abelbideen arloan, eta eraginak minimizatzeko kontuan hartu beharreko baldintzak ezarri zituen.
4 eta 4 bis txostenak. Red Eléctrica de España SAU.
2024ko urtarrilaren 12an sinatutako txosten batean, Red Eléctrica de España SAUk jakinarazi zuen "ez duela eragozpenik" 20 kV-eko lurpeko linearen aurka, eta baldintza batzuk ezarri zituen. Bestalde, eskatu zuen "MCI-05" haize-sorgailuaren kokapena eta 66 kV-eko lurpeko linearen trazadura aldatzeko, bere jabetzako linea jakin batzuekiko arauzko distantziak bete daitezen.
2024ko otsailaren 1eko erantzunean, Eólica Montes de Cierzo SLUk adierazi zuen igorritako separatan zegoen akats baten ondoriozkoa zela haize-sorgailuaren kokapenari buruzko desadostasuna, beraz, zuzendu egin zuen, eta berriz ere azter zezaten eskatu. 66 kV-eko lurpeko linea dela-eta, esan zuen linearen tarte hori ez dagokiola espediente honi.
Erantzun hori ikusita, Red Eléctrica de España SAUk beste txosten bat egin zuen 2024ko otsailaren 20an, jakinarazteko "ez duela eragozpenik" haize-sorgailuen aurka.
II. ERANSKINA.–"MONTES DEL CIERZO I BERRINDARTZEA" HAIZE-PARKEAK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA, HAREN ONURA PUBLIKOA ZEHAZKI DEKLARATZEKO
"MONTES DEL CIERZO I BERRINDARTZEA" HAIZE-PARKEA
KATASTROKO DATUAK | TITULARRA | UKIPENAK (m²) | |||||||||||
Jabari osoa | Bide-zortasuna | Haize-sorgailuaren lurgain zort. | Garraioaren lurgain zort. | Aldi baterako okupazioa | |||||||||
Udalerria | Pol. | Lurz. | Katastroko erreferentzia | Jabea | Zimenduak | Plataforma iraunkorra | Dorre | Aldi baterako plataforma | Bidea | Zanga | |||
Tutera | 41 | 330 | 310000000002283194EJ | Eólica Montes de Cierzo SL / Tuterako Udalaren herri-lurrak (*) | 232,99 | 1811,56 | 0,00 | 9118,57 | 11687,86 | 3728,46 | 20402,00 | 5170,91 | 11217,27 |
Tutera | 41 | 334 | 310000000001382890XE | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 3,79 | 390,22 | 0,00 | 3171,11 | 646,34 | 477,52 | 5988,19 | 305,07 | 1335,26 |
Tutera | 41 | 338 | 310000000001382894EU | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 365,37 | 142,35 | 0,00 | 326,75 | 116,94 | 89,94 | 2904,03 | 52,65 | 257,30 |
Tutera | 41 | 267 | 310000000001382826WY | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 530,77 | 1812,64 | 0,00 | 1773,44 | 570,53 | 278,55 | 16582,97 | 293,59 | 808,86 |
Tutera | 41 | 336 | 310000000001382892QT | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 483,22 | 1403,43 | 0,00 | 1485,60 | 2511,29 | 453,44 | 10774,89 | 1162,41 | 1308,50 |
Tutera | 42 | 242 | 310000000001383101YP | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 14,69 | 100,70 | 0,00 | 0,00 | 930,73 | 587,07 | 6830,38 | 449,14 | 1796,99 |
Tutera | 42 | 241 | 310000000001383100TO | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 486,07 | 890,40 | 0,00 | 0,00 | 22,32 | 104,10 | 2744,83 | 1,23 | 279,76 |
Tutera | 42 | 240 | 310000000001383099TO | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 6,18 | 369,39 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 540,64 | 0,00 | 0,00 |
Tutera | 39 | 205 | 310000000001382415TO | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 530,77 | 1616,67 | 0,00 | 263,88 | 168,03 | 208,00 | 8241,68 | 87,15 | 609,33 |
Tutera | 42 | 279 | 310000000001383138AG | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 131,17 | 0,00 | 1651,17 | 0,00 | 0,00 | 1127,02 | 0,00 | 0,00 |
Tutera | 39 | 210 | 310000000002283193WH | Eólica Montes de Cierzo SL / Tuterako Udalaren herri-lurrak (*) | 0,00 | 104,69 | 0,00 | 3441,61 | 1621,54 | 657,84 | 3718,28 | 939,91 | 1949,02 |
Tutera | 41 | 286 | 310000000001382844FK | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 95,86 | 0,00 | 0,00 | 4631,26 | 0,00 | 0,00 |
Tutera | 41 | 265 | 310000000001382824MR | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 760,30 | 0,43 | 53,15 | 3004,58 | 0,00 | 192,94 |
Tutera | 41 | 266 | 310000000001382825QT | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 191,27 | 34,35 | 1,93 | 371,50 | 19,76 | 25,58 |
Tutera | 41 | 335 | 310000000001382891MR | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 697,37 | 192,95 | 75,90 | 156,64 | 98,71 | 211,64 |
Tutera | 41 | 269 | 310000000001382828RI | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 338,43 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 |
Tutera | 41 | 262 | 310000000001382821BQ | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 74,31 | 32,73 | 24,62 | 1340,31 | 0,00 | 79,82 |
Tutera | 42 | 239 | 310000000001383098RI | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 87,42 | 4761,58 | 2073,04 | 0,00 | 3422,02 | 5818,83 |
Tutera | 39 | 145 | 310000000001382356IS | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 87,72 | 2638,29 | 322,11 | 48,51 | 1030,82 | 1060,49 |
Tutera | 41 | 263 | 310000000001382822ZW | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 121,06 | 1476,77 | 1214,05 | 543,25 | 0,00 | 0,00 | 1623,46 |
Tutera | 42 | 248 | 310000000001383107SH | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 1000,51 | 1329,42 | 473,32 | 0,00 | 477,87 | 1418,70 |
Tutera | 41 | 264 | 310000000001382823XE | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 145,23 | 26,37 | 21,61 | 0,00 | 80,92 |
Tutera | 41 | 288 | 310000000001382846HB | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 193,27 | 0,00 | 0,00 |
Tutera | 41 | 331 | 310000000001382887XE | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 1738,07 | 0,00 | 0,00 |
Tutera | 41 | 332 | 310000000001382888MR | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 1215,22 | 0,00 | 0,00 |
Tutera | 41 | 333 | 310000000001382889QT | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 172,98 | 0,00 | 0,00 |
Tutera | 41 | 268 | 310000000001382827EU | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 746,19 | 0,00 | 0,00 |
Tutera | 41 | 271 | 310000000001382830EU | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 3542,57 | 0,00 | 0,00 |
Tutera | 41 | 272 | 310000000001382831RI | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 1487,72 | 0,00 | 0,00 |
Tutera | 41 | 206 | 310000000001382766RI | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 1209,62 | 0,00 | 0,00 |
Tutera | 41 | 207 | 310000000001382767TO | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 1302,77 | 0,00 | 0,00 |
Tutera | 41 | 208 | 310000000001382768YP | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 769,13 | 0,00 | 0,00 |
Tutera | 39 | 146 | 310000000001382357OD | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 67,43 | 120,50 | 1379,39 | 85,83 | 409,32 |
Tutera | 39 | 206 | 310000000001382416YP | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 292,71 | 0,00 | 0,00 |
Tutera | 41 | 202 | 310000000001382762MR | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 83,15 | 0,00 | 0,00 | 21,35 | 0,00 |
Tutera | 41 | 337 | 310000000001382893WY | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 594,04 | 204,57 | 0,00 | 413,66 | 606,04 |
Tutera | 42 | 50 | 310000000001382916ZW | Nafarroako Foru Komunitatea (altxonbideak) | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 245,75 | 0,00 | 0,00 | 57,62 | 0,00 |
Tutera | 42 | 78 | 310000000001382939GL | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 291,02 | 0,00 | 0,00 | 125,07 | 0,00 |
Tutera | 42 | 98 | 310000000001382959YP | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 204,22 | 0,00 | 0,00 | 34,95 | 0,00 |
Tutera | 42 | 99 | 310000000001382960RI | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 2620,43 | 0,00 | 0,00 | 792,31 | 0,00 |
Tutera | 42 | 110 | 310000000001382971SH | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 492,13 | 0,00 | 0,00 | 127,06 | 0,00 |
Tutera | 42 | 231 | 310000000001383090LM | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 682,79 | 205,03 | 0,00 | 545,37 | 614,78 |
Tutera | 42 | 261 | 310000000001383120LM | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 739,89 | 231,54 | 0,00 | 256,19 | 644,89 |
Tutera | 42 | 262 | 310000000002230455FY | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 2829,92 | 0,00 | 0,00 | 1015,43 | 0,00 |
Tutera | 42 | 265 | 310000000001383124MR | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 1039,21 | 0,00 | 0,00 | 423,77 | 0,00 |
Tutera | 42 | 266 | 310000000001383125QT | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 96,79 | 0,00 | 0,00 | 20,67 | 0,00 |
Tutera | 43 | 96 | 310000000001383234PF | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 229,05 | 0,00 | 0,00 | 56,68 | 0,00 |
Tutera | 43 | 98 | 310000000001496868QI | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 570,05 | 0,00 | 0,00 | 124,15 | 0,00 |
Tutera | 43 | 107 | 310000000001383244JZ | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 711,97 | 0,00 | 0,00 | 37,21 | 0,00 |
Tutera | 43 | 117 | 310000000001383254QT | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 71,77 | 0,00 | 0,00 | 11,96 | 0,00 |
Tutera | 43 | 118 | 310000000001383255WY | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 1365,46 | 0,00 | 0,00 | 438,45 | 0,00 |
Tutera | 43 | 120 | 310000000001383257RI | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 1212,03 | 0,00 | 0,00 | 413,18 | 0,00 |
Tutera | 43 | 123 | 310000000001383260RI | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 1260,46 | 0,00 | 0,00 | 315,52 | 0,00 |
Tutera | 43 | 124 | 310000000001383261TO | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 550,06 | 0,00 | 0,00 | 226,24 | 0,00 |
Tutera | 43 | 130 | 310000000001383267AG | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 210,40 | 0,00 | 0,00 | 72,76 | 0,00 |
Tutera | 43 | 131 | 310000000001383268SH | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 359,99 | 0,00 | 0,00 | 137,78 | 0,00 |
Tutera | 43 | 132 | 310000000001383269DJ | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 487,32 | 0,00 | 0,00 | 85,35 | 0,00 |
Tutera | 43 | 135 | 310000000001383272DJ | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 195,40 | 0,00 | 0,00 | 60,81 | 0,00 |
Tutera | 42 | 32 | 310000000002303721GB | Nafarroako Foru Komunitatea (altxonbideak) | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 847,10 | 0,00 | 0,00 | 324,77 | 0,00 |
Tutera | 41 | 201 | 310000000001382761XE | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 2,29 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 2,86 |
Tutera | 41 | 278 | 310000000001382836OD | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 219,92 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 |
Tutera | 42 | 85 | 310000000001382946LM | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 62,76 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 |
Tutera | 42 | 93 | 310000000001382954QT | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 2,81 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 |
Tutera | 42 | 292 | 310000000001383150JZ | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 1,65 | 32,15 | 0,00 | 0,00 | 93,74 |
Tutera | 43 | 137 | 310000000002401389AP | Nafarroako Foru Komunitatea (altxonbideak) | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 80,14 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 |
Tutera | 43 | 139 | 310000000002401250QM | Nafarroako Foru Komunitatea (altxonbideak) | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 106,23 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 |
Tutera | 43 | 97 | 310000000001383235AG | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 682,13 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 |
Tutera | 43 | 114 | 310000000001383251ZW | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 3,40 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 |
Tutera | 43 | 133 | 310000000001383270AG | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 106,73 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 |
Tutera | 42 | 79 | 310000000002303731XR | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 30,02 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 |
Tutera | 42 | 293 | 310000000002283196TL | Eólica Montes de Cierzo SL / Tuterako Udalaren herri-lurrak (*) | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 15,49 | 0,00 | 0,00 | 80,83 |
Tutera | 41 | 91130 | 23 24191130 (**) | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 47,41 | 17,07 | 621,83 | 0,00 | 49,19 | |
Tutera | 41 | 91070 | 2324191070 (**) | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 429,42 | 32,22 | 106,58 | 55,44 | 132,43 | |
Tutera | 42 | 92610 | 2324292610 (**) | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 5116,98 | 125,86 | 238,12 | 1375,53 | 375,34 | |
Tutera | 39 | 91250 | 2323991250 (**) | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 535,35 | 284,07 | 0,00 | 365,53 | 623,04 | |
Tutera | 41 | 91210 | 2324191210 (**) | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 675,68 | 17,06 | 0,00 | 308,16 | 164,13 | |
Tutera | 42 | 92520 | 2324292520 (**) | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 597,52 | 0,00 | 0,00 | 156,36 | 0,00 | |
Tutera | 42 | 92650 | 2324292650 (**) | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 1644,79 | 262,22 | 0,00 | 1197,25 | 1211,34 | |
Tutera | 43 | 92590 | 2324392590 (**) | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 4391,46 | 0,00 | 0,00 | 1594,23 | 0,00 | |
Tutera | 43 | 92570 | 2324392570 (**) | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 264,86 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | |
Tutera | 39 | 91230 | 2323991230 (**) | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 4,52 | |
Tutera | 41 | 91220 | 2324191220 (**) | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,55 | |
20/66 KV-EKO "VALDECUCO" TRANSFORMAZIOKO AZPIESTAZIO ELEKTRIKOA (EGOKITZAPENA)
KATASTROKO DATUAK | TITULARRA | UKIPENAK (m²) | |||
Jabari osoa | |||||
Udalerria | Poligonoa | Lurzatia | Katastroko erreferentzia | Jabea | Azpiestazioa |
Tutera | 42 | 293 | 310000000002283196TL | Eólica Montes de Cierzo SL / Tuterako Udalaren herri-lurrak (*) | 685,51 |
EBAKUAZIO AZPIEGITURAK: 66 KV-EKO LURPEKO LINEA "LA SERNA" TAE-RAINO
KATASTROKO DATUAK | TITULARRA | ZANGA | ||||||
Udalerria | Poligonoa | Lurzatia | Lurzatiaren azalera (m²) | Katastroko erreferentzia | Jabea | Ukipen lineala (m) | Azalera (m²) | Zortasuna (m²) |
Tutera | 42 | 262 | 31728 | 310000000002230455FY | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 32,28 | 64,56 | 145,28 |
Tutera | 39 | 137 | 50764 | 310000000001382348EU | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 83,96 | 167,92 | 418,27 |
Tutera | 39 | 138 | 23579 | 310000000001382349RI | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 204,08 | 458,93 | 961,81 |
Tutera | 42 | 261 | 7909 | 310000000001383120LM | Tuterako Udalaren herri-lurrak | 0,00 | 0,00 | 2,58 |
Tutera | 42 | 293 | 686 | 310000000002283196TL | Eólica Montes de Cierzo SL / Tuterako Udalaren herri-lurrak (*) | 5,58 | 12,71 | 27,91 |
(*) Katastroko titularra, gaur egun, Eólica Montes de Cierzo SLU da, lurzatien desafektazioa egin baitzen "Montes de Cierzo II" haize-parkearen proiekturako. Haize-parkea eraisten denean, Tuterako Udala izanen da berriro herri-lurren titularra, eta Eólica Montes de Cierzo SLUk berriro eskatu beharko du desafektazioa "Montes del Cierzo II berrindartzea" haize-parkearen proiektu berrirako. (**) Bide publikoak diren lurzatiak identifikatzeko SigPac-eko izendapena sartu da, Nafarroako Katastroaren arabera ez baitago haientzako katastro erreferentziarik (ez poligonorik, ez lurzatirik). | ||||||||
Iragarkiaren kodea: F2405660
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
