92. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Uharteko Udalak, 2024ko otsailaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko aurrekontu orokor eta bakarra, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko foru legea). Aurrekontuak, hain zuzen, barne hartzen ditu entitatearen beraren aurrekontua eta haren erakunde autonomoarena (Udalaren musika patronatua). Hasierako onespenaren iragarkia argitara eman zen 2024ko 46. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 4an. Jendaurreko epea igaro eta inork alegaziorik aurkeztu ez duenez gero, behin betiko onesten da Udalaren 2024ko aurrekontua.

1. Uharteko Udalaren 2024ko aurrekontua onestea, espedientean behar bezala eginbidetuta jasota dagoen testuaren arabera. Gastuei eta diru-sarrerei dagokienez, gastuak 10.249.855,60 euro dira eta diru-sarrerak 10.249.855,84 euro.

2. Udalaren musika patronatuaren 2024ko aurrekontua onestea; gastuak eta diru-sarrerak berdindurik, 302.610,00 euro egiten du.

3. Aurrekontua betearazteko oinarriak onestea, espedientean behar bezala eginbidetuta jasota dagoen testuaren arabera.

4. Uharteko Udalaren 2024ko aurrekontu finkatua onestea; gastuak 10.249.855,60 euro dira eta diru-sarrerak 10.249.855,84 euro. Hona hemen kapituluka zehaztuta:

DIRU-SARRERAK:

KAPITULUA

AZALPENA

UHARTEKO
UDALA

(eurotan)

MUSIKA
PATRONATUA

(eurotan)

AURREKONTU
FINKATUA

(eurotan)

1

Zuzeneko zergak

2.619.692,84

2.619.692,84

2

Zeharkako zergak

700.000,00

700.000,00

3

Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak

2.473.550,00

90.610,00

2.564.160,00

4

Transferentzia arruntak

3.618.553,00

212.000,00

3.678.553,00

5

Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak

285.060,00

285.060,00

6

Inbertsio errealak besterentzea

50.000,00

50.000,00

7

Kapital-transferentziak

503.000,00

503.000,00

8

Finantza-aktiboak

0

9

Finantza-pasiboak

0

GUZTIRA

10.249.855,84

302.610,00

10.400.465,84

GASTUAK:

KAPITULUA

AZALPENA

UHARTEKO
UDALA

(eurotan)

MUSIKA
PATRONATUA

(eurotan)

AURREKONTU
FINKATUA

(eurotan)

1

Langileria-gastuak

3.128.383,22

288.710,00

3.417.093,22

2

Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak

5.009.935,02

11.150,00

5.021.085,02

3

Finantza-gastuak

1.000,00

1.000,00

4

Transferentzia arruntak

1.255.539,00

250,00

1.103.789,00

5

Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa

1.648,36

1.648,36

6

Inbertsio errealak

852.350,00

2.500,00

854.850,00

7

Kapital-transferentziak

0,00

8

Finantza-aktiboak

1.000,00

1.000,00

9

Finantza-pasiboak

0,00

GUZTIRA

10.249.855,60

302.610,00

10.400.465,60

Uharten, 2024ko apirilaren 18an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2406353