92. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Alkatearen ordainsariak

Esteribarko Udalak, 2024ko apirilaren 11n egin osoko bilkuran, erabaki zuen Alkatetzaren ordainsarien araubidea aldatzea, alkateak jasotzen duen ordainsari gordina gorantz eguneratu dadin administrazio publikoen zerbitzuko langileentzat adostutako ehuneko berean. Hori guztia, bat etorriz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluarekin (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen legea) eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege dekretuaren 13. artikuluarekin (Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen errege-dekretua).

Aditzera ematen da, aipatutako araudia betetzeko.

Esteribarren, 2024ko apirilaren 15ean.–Alkatea, Guillermo Larrayoz Otazu.

Iragarkiaren kodea: L2406253