92. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZUELO

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Azueloko Udalak, 2024ko apirilaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2024ko ekitaldiko aurrekontu arrunta eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Aipatu epea iragaten bada inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat joko dira.

Azuelon, 2024ko apirilaren 19an.–Alkatea, Roberto Crespo Morentin.

Iragarkiaren kodea: L2406419