92. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZPARRENGO KONTZEJUA

Ordenantza, mendiko pista eta bideen erabilera arautzen duena. Hasierako onespena

Azparrengo Kontzejuko Batzarrak, 2024ko urtarrilaren 21ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Azparrengo Kontzejuko mendiko pista eta bideen erabilera arautzen duen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Azparrenen, 2024ko martxoaren 21ean.–Kontzejuko burua, Fernando Ayechu Urtasun.

Iragarkiaren kodea: L2406350