92. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

2024ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onesten da 2024ko plantilla organikoa, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2024ko 63. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 25ean.

Eritze Atetzen, 2024ko apirilaren 19an.–Alkatea, Paula Ibero Baraibar.

2024 PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

–1 zenbakidun funtzionarioa. Txulapaingo eta Atezko Udalen Batasuneko idazkaria. Buru den udala: Txulapain. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %35. Administrazio-egoera: hutsik. Gradua: 4.

Aldi baterako lan-kontratudunak.

–Lanpostuaren zenbakia: 2. Administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldi osoa: 36 ordu eta 40 minutu astean. Hitzarmeneko osagarria: %12. Egungo egoera: hutsik. Hizkuntza-eskakizuna: EGA-C1 edo baliokidea.

Lan-kontratudun finkoak.

–Lanpostuaren zenbakia: 3. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanaldi partziala: 27 ordu eta 30 minutu astean (lanaldiaren %75). Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: betekizunaren %15: B2 edo baliokidea eskatuko da. Egungo egoera: jardunean. Izenen zerrenda.

Alberto Fernández Ejea. Txulapaingo eta Atezko Udalen Batasuneko idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %35. Antzinatasuna: 2009ko azaroaren 9tik. Gradua: 4.

Mikel Sarrasin Urkiola. Aldi baterako lan-kontratuduna. Administrari-ofiziala. Lanaldi osoa: 36 ordu eta 40 minutu. Hitzarmeneko osagarria: %12. Antzinatasuna: 2017ko apirilaren 25etik.

Iker Iñigo Blasco: lan-kontratudun finkoa. Lanaldi partziala: 27 ordu eta 30 minutu astean (lanaldiaren %75). Hitzarmeneko osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %15. Laneratzeko eguna: 2024ko otsailaren 19a.

Iragarkiaren kodea: L2406382