92. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

14E/2024 FORU AGINDUA, apirilaren 5ekoa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita Iruñeko Udal Planaren XVI. unitate integratuko Z-2 unitatearen aldaketa egituratzailean egindako akatsen zuzenketa. Aldaketa hori Etxebizitzako eta Lurralde Antolamenduko kontseilariaren ekainaren 10eko 8E/2011 Foru Aginduaren bidez onetsi zen, Iruñeko Club de Tenisek sustatuta.

Iruñeko Udalak 2024/03/07an egindako osoko bilkuran hartutako erabakia bidali du, zeinaren bidez onetsi baitzen Udal Planaren XVI. unitate integratuko Z-2 unitatearen aldaketa egituratzailearen testu bategina (aldaketa hori ekainaren 10eko 8E/2011 Foru Aginduaren bidez onetsi zen). Testuan, atzemandako akats material batzuk zuzendu dira, eraikigarritasunaren kontzeptua eta sestra gaineko gehieneko okupazioaren kontzeptua nahasteagatik eragindakoak.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da onestea.

Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Onestea Iruñeko Udal Planaren XVI. unitate integratuko Z-2 unitatearen aldaketa egituratzailean egindako akatsen zuzenketa, eta aldaketaren testu bategina Plangintza Erregistroan gordetzea, han dagoen agiri teknikoa ordeztuta. Aldaketa egituratzaile hori Etxebizitzako eta Lurralde Antolamenduko kontseilariaren ekainaren 10eko 8E/2011 Foru Aginduaren bidez onetsi zen, Iruñeko Club de Tenisek sustatuta.

2. Foru agindu hau espedientearen sustatzaileari jakinaraztea.

3. Foru agindu hau Iruñeko Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, hala, onetsitako testu bateginak indarra har dezan.

4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrolerako onespen egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Onetsitako hirigintzako araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko apirilaren 5ean.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

Iragarkiaren kodea: F2405721