92. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1461/2024 EBAZPENA,apirilaren 16koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita 69/2024 prozedura laburtuan gauzatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun direnak epatzea. Koldo Mendiluze Uría jaunak jarri zuen aipatu errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian.

Koldo Mendiluze Uría jaunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 3. Epaitegian, interesdunak berak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 14ko 3037/2023 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoaren ustezko ezespenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko suhiltzaile-kaboen hogeita hamabi lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen, eta proba praktikoa egiteko lekua, eguna eta ordua zehaztu ziren.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoarekin bat, bidezko da interesdunak epatzea aipatu prozeduran ager daitezen.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea autoetan demandatu gisa agertu ahal izateko, ebazpena argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian.

2. Ebazpen hau Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura igortzea, eta Koldo Mendiluze Uría jaunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko apirilaren 16an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2406499