2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa
Eguesibarko Udalak enkante bat iragartzen du, larizio pinuko eta alepo pinuko baso-aprobetxamendua egiteko. Gutun-azal itxien bidez eginen da enkantea.
Eskaintzak 2024ko maiatzaren 31ko 14:30ak baino lehen aurkez daitezke, Eguesibarko Udaleko erregistroan (Garajonay kalea 1, 31621 Sarriguren –Nafarroa–), bulegoa irekirik dagoen ordutegian (08:30etik 14:30era), eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusiriko edozein baliabideren bidez (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
Hasierako prezioa: 94.300 euro, BEZa kanpo.
Interesdunen eskura daude baldintza ekonomiko-administratibo partikularren agiria, baldintza tekniko eta ekonomiko-administratiboen agiria eta planoa, baso-multzoak adierazten dituena. Udal bulegoetan daude horiek denak, eta argitaratu dira Nafarroako Kontratazioaren Atarian.
Eskaintza ekonomikoak jendaurreko ekitaldian irekiko dira, Eguesibarko Udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Ondasunak besterentzeko iragarkian adieraziko da zer egun eta ordutan irekiko diren, eta iragarkia argitaratuko da Udaleko iragarki-taulan eta Udalaren webgunean.
Sarrigurenen, 2024ko apirilaren 23an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2406540