91. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Aldaketa, Lurzoru Urbanizaezinaren gaineko Araudi Partikularraren 51.1.2. artikuluan. Behin betiko onespena

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak martxoaren 26an emandako 12E/2024 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onesten da Irunberriko Udal Planaren determinazio egituratzaile bat aldatzeko proiektua. Aldaketak eragina dauka Lurzoru Urbanizaezinaren gaineko Araudi Partikularraren 51.1.2. artikuluan, eta proiektuaren sustatzailea Joluga Energy SLU da.

Argitara ematen da orok jakin dezan, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoa betetzeko (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Irunberrin, 2024ko apirilaren 10ean.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2406336