91. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Herri-lurretako aprobetxamenduen eskaera

Leozko Udaleko Udalbatzak, 2024ko apirilaren 18an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen espediente bati hasiera ematea, Leozko Udalaren herri-lur irekien larre-aprobetxamendua onuradun berriei adjudikatzeko, herritarrentzako zuzeneko adjudikazioaren bidez. Herri-lurrak, hain zuzen, honako hauetan daude: Amatriainen, Amunarrizketa iparraldean, Amunarrizketa hegoaldean, Artariainen, Benegorrin, Bezkitzen, Makirriainen, Santsoainen eta Uzkitan.

Interesa duen pertsona orok, betez gero Leozko Udaleko Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren 17. artikuluan ezarritako baldintzak, dagokion eskaera aurkez dezake, aipatu baldintzak frogatzeko dokumentazioarekin batera (Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzaren 45. artikulua). Hori guztia, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 15 egun balioduneko epean, bat etorriz urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 199. artikuluan ezarritakoarekin (horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua).

Iratxetan (Leotz), 2024ko apirilaren 25ean.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2406590