2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak
Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitateko buruak ebazpen batzuk eman ditu, zeinen bidez izangaiak izendatzen baitira langile lan-kontratudun finkoen postuak bete ditzaten Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitatearen zerbitzura, bat etorriz Mankomunitateko buruak onetsitako deialdiarekin (deialdia 2022ko azaroaren 23ko 37/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta argitara eman zen 2022ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizial berezian, abenduaren 5ean). Hain zuzen ere, deialdiaren xedea zen lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzea, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko). Hona hemen ebazpenak eta izendapenak:
–2024-28 Ebazpena, 2024ko apirilaren 17koa, zeinaren bidez Antonio Lago Leopoldina izendatzen baita langile lan-kontratudun finko, elikadura-zintako peoiaren lanpostuan aritzeko.
–2024-29 Ebazpena, 2024ko apirilaren 17koa, zeinaren bidez honako hauek izendatzen baitira langile lan-kontratudun finko, plantako peoiaren lanpostuan aritzeko: Ainhoa Mutiozabal Ayuso, Jose Luis Ros Prat, Susana Muñoz Campo eta Alvaro Malo Castillo.
–2024-30 Ebazpena, 2024ko apirilaren 17koa, zeinaren bidez Fernando Elexpuru Carrasco eta Francisco Javier Tapiz Tapiz izendatzen baitira langile lan-kontratudun finko, gidari-peoiaren lanpostuan aritzeko.
Lanpostuaren jabetza hartzeko, hilabeteko epea egonen da, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da ebazpen honen aurka, administrazio bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat jar daitekeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, egintzaren eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Azkoienen, 2024ko apirilaren 19an.–Mankomunitateko burua, José María Palacios De Mier.
Iragarkiaren kodea: L2406421