91. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZANGOZA

Udaltzain agentearen izendapena

Alkatetzak 2024ko otsailaren 12an eman 13/24 Ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zen:

UDALTZAIN AGENTEAREN IZENDAPENA.

Ikusi da kalifikazio-epaimahaiak 2023ko abenduaren 20an egindako izendapen-proposamena, Noain Elortzibarko udaltzain agentearen bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian.

Ikusi da, halaber, kalifikazio-epaimahaiak udal honi helarazi diola Nicolás Escott Saez izangaiaren aldeko izendapen-proposamena, txanda irekian, Zangozako udaltzain izan dadin. Izan ere, eskaera egin zen azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera (Nafarroako Poliziei buruzko legea).

Ikusi da izendapen proposamena argitaratu zela 2024ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 11n, bat etorriz deialdiaren 9. oinarrian ezarritakoarekin.

Ikusi da izangaiak aurkeztu duela eskatutako dokumentazioa, deialdiaren oinarrien arabera.

Horiek horrela, nire eskumenak baliatuz, hain zuzen ere, eman dizkidatenak apirilaren 2ko 7/1985 Legeak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen ditu), azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak (horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua) eta aplikatu daitezkeen gainerako arauek,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Nicolás Escott Saez izendatzea Zangozako Udaleko funtzionario, udaltzain agentearen kategorian eta txanda irekian. Plantilla organikoan 50.5 zenbakia duen lanpostua beteko du.

Bigarrena.–Ezartzea 2024ko otsailaren 13a izanen dela lanpostuaz jabetzeko eguna.

Zangozan, 2024ko apirilaren 17an.–Alkatea, Javier Solozábal Amorena.

Iragarkiaren kodea: L2406417