91. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OLAZTI

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Alkatetzak 345. Ebazpena eman zuen 2022ko azaroaren 30ean, eta argitara eman zen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an. Haren bidez, deialdi bat onetsi zen, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko Udan Euskaraz kanpainako monitorearen lanpostu hutsa, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean; hori guztia, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarriei (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan).

2023ko ekainaren 14an, onartutako izangaien behin betiko zerrenda argitaratu zen erakundearen web-orrian.

Merezimendu-lehiaketa bukatuta, toki-erakundearen web-orrian argitara eman zen izendapen-proposamena, kontuan hartuta zer izangaik lortu zuten puntuaziorik handiena, zer izangaik betetzen zituzten deialdian eskatutako baldintzak eta zer izangai sartzen ziren deialdiko plazen kopuruan.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da Irantzu Granizo Uribarrena izangaiak betetzen dituela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da kontratatzea eta lanpostua esleitzea.

Horiek horrela, eta erabiliz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan ezarritako eskumenak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea),

EBAZTEN DUT:

1. Irantzu Granizo Uribarrena kontratatzea, aldizkako lan-araubidean, Olaztiko Udalaren zerbitzura, Udan Euskaraz kanpainako monitorearen lanpostuan jardun dezan.

2. Irantzu Granizo Uribarrena izangaiari esleitzea Udan Euskaraz kanpainako monitorearen lanpostu hutsa, honako ezaugarri hauekin: lanpostuaren zenbakia: 50.1; maila: C; araubide juridikoa: aldizkako lan-kontratuduna; lanaldia: %50,25.

3. Izendatutako lanpostuan hastea 2023ko ekainaren 20an, eta kontratua amaitzea 2023ko uztailaren 21ean, jarraikiz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

4. Ebazpen hau interesdunari helaraztea, bidezkoak diren errekurtsoen azalpenarekin batera, bai eta ekonomiaz eta kontabilitateaz arduratzen den udal alorrari eta langileen ordezkaritzari ere. Halaber, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta osoko bilkurari jakinaraziko zaio kide anitzeko organo horrek egiten duen hurrengo ohiko bilkuran.

Olaztin, 2024ko apirilaren 17an.–Alkatea, Joseba Vizuete Ascargorta.

Iragarkiaren kodea: L2406171