91. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CINTRUÉNIGO

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuko Batzarrak, 2024ko apirilaren 19an egin bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuko Batzarrak, 2022ko azaroaren 24an egin bilkuran, erabaki zuen deialdi bat onestea lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera. Deialdia argitaratu zen 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an.

Merezimendu-lehiaketaren deialdi horretan akatsak ikusi ondoren, zuzendu ziren eta deialdia berriz argitaratu zen 2023ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 27an.

Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuko Batzarrak 2023ko azaroaren 23ko bilkuran hartutako erabaki baten bidez, epaimahaiak osatu ziren lanpostu hutsak betetzeko deialdietarako, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuaren barnean. Epaimahaien osaera deialdiaren web-fitxan argitaratu zen.

Burutzaren 2024ko urtarrilaren 30eko ebazpen baten bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen, eta argitara eman zen deialdiaren web-fitxan.

Medikuaren, gizarte-langilearen eta terapeuta okupazionalaren lanpostuei buruzko merezimendu-lehiaketaren kalifikazioa amaituta, argitara eman zen, Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuaren webgunean, izangaiak kontratatzeko proposamena. Izangai horiek puntuazio handiena zuten, deialdian eskatutako baldintzak betetzen zituzten eta deialdiko lanpostu kopuruan lekua zuten.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituztela. Horregatik, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostuak esleitzea.

Udaleko Kontu-hartzailetzaren fiskalizazioa eskatu da, eta 2024ko apirilaren 12ko txostena sinatu du. Txosten horren arabera, indarrean dagoen aurrekontuan (2024rako luzatuta) kreditu egokia eta nahikoa dago kontrataziotik eratorritako betebeharrak finantzatzeko. Hala ere, 2024ko gastuen behin betiko aurrekontuan ere kreditu nahiko eta egokiak egon beharko du gastu horri aurre egiteko.

Horrenbestez, eta esleituriko eskudantziak erabiliz,

ERABAKITZEN DA:

1. Honako hauek izendatzea Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuaren langile lan-kontratudun finko, Patronatuaren zerbitzura aritu daitezen, medikuaren, gizarte-langilearen eta terapeuta okupazionalaren lanpostuetan:

–Medikua: Manero Navascués, Irene.

–Gizarte langilea: Linares Banzo, Aurora.

–Terapeuta okupazionala: Montes Chivite, María.

2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Izendatutako izangaiek 2024ko apirilaren 24an jabetu beharko dute lanpostuez, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea–).

Egun horretan lanpostuaz jabetzen ez direnek, salbu behar bezala justifikatzen diren ezinbesteko kasuetan, eskubide guztiak galduko dituzte Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuaren lan-kontratudun finko izateko. Hala bada, deialdiaren 10.4 apartatuan ezarritakoari jarraikiko zaio.

4. Erabaki hau toki-erakundeko langileria alorrera igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan, bai eta interesdunari jakinaraztea ere; orobat, ohartaraztea ezen ebazpen honen aurka, zeinak administrazio-bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal direla:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Cintruenigon, 2024ko apirilaren 19an.–Patronatuko burua, Oscar Bea Trincado.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

–Medikua:

Lanpostua: R43.

Deiturak eta izena: MANERO NAVASCUES, IRENE.

Maila: A.

Araubide juridikoa: Lan-kontratudun finkoa.

Lanaldia: %50.

Destinoa: Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatua.

–Gizarte langilea:

Lanpostua: R42.

Deiturak eta izena: LINARES BANZO, AURORA.

Maila: B

Araubide juridikoa: Lan-kontratudun finkoa.

Lanaldia: %50.

Destinoa: Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatua.

–Terapeuta okupazionala:

Lanpostua: R44.

Deiturak eta izena: MONTES CHIVITE, MARÍA.

Maila: B.

Araubide juridikoa: Lan-kontratudun finkoa.

Lanaldia: %100.

Destinoa: Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatua.

Iragarkiaren kodea: L2406458