91. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

88E/2024 EBAZPENA, apirilaren 11koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dirulaguntza honen deialdia onesten baita: "3618- Makinak amankomunean erabiltzen dituzten kooperatibentzako (NMEK) laguntzak. NPEPE". DDBN identifikazioa: 754301.

Nafarroak, bere foru araubideari esker, eskumen esklusiboa du nekazaritza- eta abeltzaintza-gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat, hala ezarrita baitago 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluan (13/1982 Lege Organikoa, abuztuaren 10ekoa, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzkoa).

Lege organiko horren 56.1.a) artikuluan ezarritakoaren arabera, eta bat etorrita jarduera ekonomiko orokorraren oinarriekin eta antolamenduarekin, Nafarroako Foru Komunitateari dagokio Nafarroaren barnean jarduera ekonomikoa planifikatzeko eta garapen ekonomikoa sustatzeko eskumen osoa.

Eskumen horien artean dago nekazaritza-ustiategietan inbertsioak sustatzea, bai eta sektore horretan asoziazionismoa sustatzea ere.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduak, zeinak ezartzen baititu Europar Batasuneko estatuek Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan (NPEaren plan estrategikoak) egin beharreko plan estrategikoetarako laguntzari buruzko arauak –aipatu laguntza Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kargura finantzatzen da– eta indargabetzen baititu 1305/2013 (EB) eta 1307/2013 (EB) erregelamenduak, 73. eta 74. artikuluetan inbertsioetarako laguntzak jasotzen ditu.

NPEPEren (2021-2027) esku-hartzeen artean dago INVEST (73-74) izenekoa, zeinak nekazaritzako elikagaien sektorean inbertsioak egiteko laguntzea jasotzen baitu. Esku-hartze horren barruan, barne hartzen du Nafarroako NPEPEak 6841 ("Inbertsio produktiboak nekazaritza-ustiategietan") esku-hartzea, zeinak helburu baitu oro har nekazaritza-ustiategien lehiakortasuna hobetzea, neurriari, produkzio-orientazioari eta efikazia hobetzeari dagokionez berregituratuz, eta barne hartzen baitu elkartze-araubidean inbertsio kolektiboak egitea.

6841 esku-hartzeak inbertsio produktiboei egiten die erreferentzia, oro har, eta bi neurri bereizten ditu: alde batetik, klima-aldaketa arintzen, baliabideak erabiltzen edo animalien ongizatea hobetzen zuzenean laguntzen duten inbertsioak (6841.1 neurria), eta, bestetik, ustiategien lehiakortasuna hobetzeko inbertsioak (6841.2 neurria).

Deialdi honen xedea da makinak amankomunean erabiltzen dituzten kooperatibek (NMEK) egiten dituzten eta 6841.1 neurrian berariaz sartuta dauden inbertsioetan laguntzea, hau da, klima-aldaketa arintzen, baliabideak efizientziaz erabiltzen eta animalien ongizatea hobetzen laguntzen duten inbertsioak.

NMEKek egindako inbertsioetarako laguntza-deialdiaren interesa honako honetan oinarritzen da: elkarte-figura horiek aukera ematen dute nekazaritza-ustiategiek, bereziki tamaina handikoak ez direnek, efizientzia handiko makineria espezializatua eskuratu dezaten, makina horiek ez bailituzkete eskuratzen ahalko nork bere aldetik, kostu handia baitute. Horretaz gain, ekoizpen-unitateko amortizazio-kostuak murrizten ditu, lurralde-oinarri edo abelburu gehiago biltzen baititu, eta, aldi berean, ustiategi indibidualen titularrek emaitza ekonomikoak hobetzen dituzte makineria efizienteagoa erabiliz. Areago, inbertsioak baldintzatzen ditu klima-aldaketaren arintze-egokitzera, baliabide naturalen erabilera efizientera eta animalien ongizatera bideraturik egon daitezen.

Kontuan izanik gizonen eta emakumeen arteko desparekotasunak, eta sektorean dauden emakumeen tasa txikia dela, aintzat hartu da generoaren balorazioaren irizpidea ezartzea, martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoarekin bat (3/2007 Lege Organikoa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirakoa).

Ebazpen honi, orobat, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.

Ebazpen hau maiatzaren 24ko 49/2023 Foru Dekretuaren azken xedapenetako lehenbizikoaren babesean ematen da, foru-dekretu horren bidez arautzen baitira nekazaritza-politika erkidearen plan estrategikoaren gobernantza-sistema, antolaketa eta funtzionamendua. Aipatu xedapen horren bidez, ahalmena ematen zaie Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko kontseilariari eta, kasua bada, Landa Garapeneko zuzendari nagusiari, bakoitzak bere eskumenen esparruan, foru-dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapen guztiak eman ditzaten eta, bereziki, osorik edo partez Europako nekazaritzako funtsen bidez finantzatzen diren dirulaguntzen arauak, deialdiak eta oinarri arautzaileak ezartzeko.

Nafarroako Gobernuaren 2023ko irailaren 6ko Erabakiaren bidez, baimena eman zaio Landa Garapeneko zuzendari nagusiari 1.500.000 euroko gasturako konpromisoa har dezan laguntza hauen 2024ko ekitaldiko deialdia finantzatzeko, 2025eko ekitaldiaren kargura. Halaber, baimena eman zaio deialdi honetarako kreditu baimendua handitu ahal izateko, gehienez ere 1.500.000 euroan, INSTAL (73 eta 74) esku-hartzean sartzen diren deialdietako edozeinetan erabili gabe gelditzen diren kredituen kargura.

2024ko otsailaren 20an, hautaketa-irizpideak onetsi zituen Nafarroako NPEPEaren jarraipen-batzordeak.

Adierazitakoarekin bat, erabiliz martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta foru-sektore publiko instituzionala) eta azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ere ematen dizkidanak (foru dekretu horrek ezartzen du Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa),

EBAZTEN DUT:

1. Oinarri arautzaileak onestea.

Oinarri arautzaile horiek ebazpen honen I. eranskinean jaso dira: "Makinak amankomunean erabiltzen dituzten kooperatibek (NMEK) egindako inbertsioetarako laguntzak, 2023-2027 NPEPEaren esparruan. 2024ko ekitaldirako deialdiaren oinarri arautzaileak".

Laguntzaren eta ordainketaren eskabideari erantsitako dokumentazioa II. eranskinean dago, "Laguntzaren eta ordainketaren eskabidearekin batera aurkeztu behar diren agirien zerrenda" deiturikoan.

Laguntza-eskaerak hautatzeko irizpideak ebazpen honen II. eranskinean jaso dira: "Makinak amankomunean erabiltzen dituzten kooperatibek (NMEK) 2023-2027 NPEPEaren esparruan egindako inbertsioetarako laguntzak. Hautaketa-irizpideak".

Kostuen moderazioko prozedura 13. oinarriaren arabera aplikatzeko moduluak IV. eranskinean ("Moduluak") daude jasota.

2. Deialdia onestea.

2024ko ekitaldirako laguntzen deialdia onesten da, oinarri arautzaileen arabera.

3. Aurrekontuko kredituak.

Deialdi honek sortzen dituen gastuei aurre egiteko, 1.500.000 euroko gastua baimentzen da 2025erako, 2024ko Aurrekontu Orokorren "720004-72200-7700-412113: NPEPE LGENF 2023-2027. Nekazaritza-ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzak" partidaren baliokidea den partidaren kargura, baldin eta kreditu egokia eta aski badago.

Kreditu hori handitzen ahalko da, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31. artikuluan jasotakoaren arabera, INVEST (73 eta 74) esku-hartzean (zeinak nekazaritzako elikagaien sektoreko inbertsioetarako laguntzak jasotzen baititu) sartutako edozein deialditan erabili ez diren kredituen kargura, gehienez ere 1.500.000 euroan, horretarako 2025eko ekitaldian gaituko den eta 2024ko gastu-aurrekontuko 720004 72200 7700 412102 "LGP LGENF 2014-2020 Nekazaritza-ustiategietan inbertsioak" partidaren baliokide den partidaren kargura, baldin eta kreditu egokia eta aski badago.

4. Laguntza-eskaerak, inbertsio-plana aldatzeko eskaerak, luzapen-eskaerak, eta ordainketa-eskaerak aurkezteko epea.

–Deialdi honetan eskaerak aurkezteko epea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da.

–Eskabideak aurkezteko epea 60 egun naturalekoa izanen da, aurreko paragrafoaren araberako egunetik zenbatzen hasita.

–Onetsitako inbertsio-planaren aldaketak egiteko eskaerak aurkezteko epea 2025eko apirilaren 15ean amaituko da.

–Inbertsio-plana amaitzeko epea 2025eko abuztuaren 1ean amaituko da. Luzapena onetsiz gero, epe hori 2025eko irailaren 15era arte luzatuko da gehienez, eta urte bereko apirilaren 15a baino lehenago eskatu beharko da.

–Ordainketa-eskaerak aurkezteko epea 2025eko urtarrilaren 31n hasiko da, eta 2025eko abuztuaren 1ean amaituko da, edo luzapenaren onespenean ezartzen den egunean.

5. Komunikatzea Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Baseari.

Oinarri arautzaile hauek eta dagokien deialdia Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean erregistratu beharko dira.

6. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoa.

Oinarri arautzaile hauen eta deialdiaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko titularrari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2024ko apirilaren 11n.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Rubén Goñi Urroz.

I. ERANSKINA.–2023-2027 NPEPEAREN ESPARRUKO "MAKINAK AMANKOMUNEAN ERABILTZEN DITUZTEN KOOPERATIBETAKO (NMEK) INBERTSIOETARAKO" LAGUNTZEN 2024KO EKITALDIRAKO DEIALDIAREN OINARRI ARAUTZAILEAK

1. oinarria.–Xedea.

Oinarri hauen xedea da arautzea nekazaritza-kooperatibentzako nekazaritzako makineria eta ekipamendua erosteko laguntzak, zeinak jasota baitaude Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 73. eta 74. artikuluetan –erregelamendu horren bidez arauak ezartzen dira Batasuneko estatuek Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan egin behar dituzten plan estrategikoei (NPEaren plan estrategikoak) laguntza emateko, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura finantzatuta baitago–, bat etorriz 6841.1 esku-hartzearekin ("Laguntzak, inbertsio produktiboak egiteko nekazaritza-ustiategietan, klima-aldaketaren arintze-egokitzeari, baliabide naturalen erabilera efizienteari eta animalien ongizateari lotuak").

2. oinarria.–Neurriaren helburua.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2115 (EB) Erregelamenduan ezarritakoaren arabera, esku-hartze hau abian jartzearen helburua klima-aldaketaren arintze-egokitzeari, baliabide naturalen erabilera efizienteari eta animalien ongizateari laguntzea da.

3. oinarria.–Erakunde onuradunak.

1. Nafarroako Kooperatibei buruzko abenduaren 11ko 14/2006 Foru Legearen 65. artikuluko 1. zenbakiaren b) letraren arabera definituriko NMEKak (nekazaritzako makinak erabiltzeko kooperatibak) izaten ahalko dira onuradunak, Nafarroako Foru Komunitatean badihardute.

2. Kooperatiba onuradunek Nafarroako Kooperatiben Erregistroan inskribaturik beharko dute egon, edo, bestela, han inskribatzeko eskaera egina izan beharko dute laguntzarako eskaera aurkeztu baino lehenago. Azken kasu horretan, ordaintzeko eskaera aurkezteko azken eguna baino lehen, kooperatibak inskribaturik egon beharko du Kooperatiben Erregistroan.

4. oinarria.–Entitateak onuradun gisa onartuak izateko irizpideak.

Laguntza hauek erakunde onuradunei emanen zaizkie, baldin eta betekizun hauek betetzen badituzte laguntza-eskaera aurkezteko egunean:

a) NMEKari atxikitako bazkideek bermatu beharko dute beren ustiategiek tamaina nahikoa dutela laguntzaren xedeko makinen bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa bermatzeko.

b) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan zerrendatutako ezein egoeratan ez egotea. Bereziki, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

c) Eskatzaileak Merkataritzako eragiketen berankortasunaren aurka borrokatzeko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legearen aplikazio eremuko subjektuak direnean, eta 30.000 eurotik gorako dirulaguntzetarako, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13.3 bis artikuluan ezarritakoa bete beharko da.

5. oinarria.–Inbertsio-plana.

Eskaerarekin batera, inbertsio-plana aurkeztuko da, eta hura izanen da laguntzarako eskubidea sortzeko oinarria.

Inbertsio-planean alderdi hauek sartuko dira:

a) Inbertsio bakoitzeko edo helburu bera duen inbertsio-multzo bakoitzeko, memoria tekniko, ekonomiko eta finantzario bat, hura justifikatzeko, eta zehazteko nola lagunduko dioten 4. helburu espezifikoari eta/edo 5.ari eta/edo 9.ari, 6841.1 esku-hartzean ("Laguntzak, inbertsio produktiboak egiteko nekazaritza-ustiategietan, klima-aldaketaren arintze-egokitzeari, baliabide naturalen erabilera efizienteari eta animalien ongizateari lotuak") definitutakoaren arabera.

b) Bazkide diren ustiategien erdiek gutxienez laguntza eskatzeko arrazoi izan diren makinak erabiltzeko aukera dutela justifikatzea, 6. oinarriko 1.a) puntuan jasotakoaren arabera.

c) Inbertsioen definizioa, honako hauek zehaztuz: ezaugarri teknikoak, lan ahalmena, zabalera, bolumena, azalera eta abar.

d) Makina bakoitza ustiategi bakoitzeko zein ekoizpen elementutan erabiliko den.

e) Kostuen apaltzea aplikatzeko justifikazioa, oinarri arautzaile hauetako 13. oinarriaren arabera.

6. oinarria.–Inbertsio diruz lagungarriak.

1. Inbertsio hauek izan daitezke dirulaguntzen xede:

a) IV. eranskinean ("Moduluak") jasotako definizioaren eta baldintzen araberako makinak, baldin eta NMEKeko bazkide diren ustiategien erdiek gutxienez horiek erabiltzeko aukera badute, kontuan hartuta zer labore eta animalia dituzten laguntza-eskaera aurkezten den urtean.

b) Ekipamendu informatiko berriak eta dagokien softwarea erostea.

c) Aurreko apartatuetan jasotako gastuei lotutako kostu orokor osoek, hala nola inbertsio-planak egiteko ordainsariak, ingeniaritza-diseinuak eta abar, diruz laguntzen ahal diren inbertsio guztien %12ko muga izanen dute, deusetan ukatu gabe IV. eranskinean aurreikusitako moduluak aplikatzea.

2. Ez dira diruz laguntzen ahal eta, beraz, ez dira hautatzen ahal honako hauek:

a) Nafarroan egiten ez diren inbertsioak.

b) Bigarren eskuko ekipamendua erostea.

c) Laguntza-eskaera aurkeztu aurretik guztiz exekutatu diren inbertsioak, dagozkien ordainketa guztiak egin diren ala ez gorabehera, baldin eta 2023ko urtarrilaren 1a baino lehenagoko hasiera-data badute, salbu eta aurreko 1. c) puntuan jasotako kostu orokorrak.

Guztiz exekutatutzat joko dira egoera hauetakoren batean dauden inbertsioak:

–Funtzionalki eta teknikoki operatiboak diren inbertsioak. Horretarako, egiaztatuko da nekazaritzako makineriaren erregistroko inskripzio-data laguntza-eskaeraren ondorengoa den.

–Osorik fakturatutako inbertsioak. Ordainketa egin aurretik, egiaztatuko da faktura guztiak eskaera-data baino lehenagokoak diren.

2023ko urtarrilaren 1a baino lehenago hasitakotzat joko dira data hori baino lehenago fakturak, ordainagiriak edo froga-balioa duten agiri baliokideak dituzten inbertsioak.

d) Balio erantsiaren gaineko zerga (BEZa) eta beste zerga batzuk.

e) Ondasunaren jabetza geroago eskuratzea baldintzatuko duten finantzaketa-formulak (ondasunak finantzatzea jabaria erreserbatzeko kontratuen bidez, leasing formula, etab.), diruz lagungarritzat joko dira baldin ondasunak osoki bihurtzen badira onuradunaren jabetzakoak laguntza justifikatzeko epea bukatzen denerako. Zehazki, makinak eta ekipamendua erosten badira finantza-errentamenduko eragiketen bidez, erosketa diruz lagungarria izanen da soilik baldin kontratuak biltzen badu erosketa konpromisoa, non aurreikusiko baita onuraduna bihurtuko dela makinaren edo ekipamenduaren jabe laguntza justifikatzeko epearen barruan.

f) Finantza errentamenduko kontratuari lotutako beste kostu batzuk, hala nola zergak, errentatzailearen marjina, interesen birfinantzaketa kostuak, gastu orokorrak edo aseguruen gastuak.

g) IV. eranskineko ("Moduluak") definizioaren arabera teknifikazio-irizpideak betetzen ez dituzten makinak eta teknikoki eta ekonomikoki bideragarriak eta egokiak direla frogatzen ahal ez direnak, bazkideek emandako ustiategiak oinarri hartuta.

7. oinarria.–Laguntza-motak eta zenbatekoa.

1. Laguntzak kapitaleko zuzeneko dirulaguntza gisa emanen dira.

2. Laguntzaren zenbatekoa diruz laguntzen ahal den inbertsioaren %50 izanen da gehienez.

3. Espediente bakoitzari dagozkion laguntzen ehunekoak, aurreko puntuan seinalatutako mugarekin, oinarrizko %30eko ehunekoari honako handitze hauek aplikatuta kalkulatuko dira:

–Nekazari gazteak: baldin eta NMEKeko bazkide-ustiategiaren titular den 41 urteko edo gutxiagoko pertsona fisikoren bat badago: %15.

–Lehentasunezko ustiategiak: titularren %40 edo gehiago (pertsona fisikoak zein juridikoak izan) lehentasunezko ustiategi gisa katalogatuta badaude: %10.

–Eremu babesgabeetan kokatutako ustiategiak: nekazaritzako lan-unitate gehienak eremu babesgabeetan kokatuta badaude, NNUEn agertzen den NMEKeko bazkideen udalerriaren Estatistikako Institutu Nazionalaren kodifikazioaren arabera: %5.

4. Gutxieneko inbertsio diruz lagungarria 10.000 eurokoa izanen da. Zenbateko hori kalkulatuko da bai laguntza eskatzeko unean, aurkeztutako inbertsio-planaren arabera, bai ordainketa egiteko eskaera egiten denean, inbertsio-plan exekutatuaren arabera, betiere kostuen moderazioko irizpideak aplikatu ondotik.

5. Erakunde onuradun bakoitzak gehienez ere 300.000 euro jasotzen ahalko ditu deialdi bakoitzeko, eta 800.000 euro programa bakoitzeko.

8. oinarria.–Dirulaguntzak emateko prozedura eta balorazio-irizpideak.

1. Ebazpen honek arautzen dituen laguntzak norgehiagokako prozedurari jarraikiz emanen dira, aurkeztutako eskaerak alderatuta, haien arteko lehentasun-ordena ezartzeko.

2. Eskaeren lehentasun-hurrenkera balorazio-irizpideen arabera emandako puntuak batuta ezarriko da; III. eranskinean jaso dira irizpide horiek.

3. Inbertsioen ezaugarriengatiko baremoko puntuak jarraian adierazten den moduan zehaztuko dira:

Makina edo ekipamendu bakoitzerako, zehaztuko da zenbat puntu ematen dituen baremoan, kontuan harturik zein den, batetik, makinaren edo ekipamenduaren inbertsio diruz lagungarria inbertsio diruz lagungarri osoari dagokionez, eta, bestetik, makinak edo ekipamenduak dituen baremoko puntuak. Horretarako, formula hau aplikatuko da:

Baremo-puntuak = Makinaren baremo-puntuak x (makinagatik diruz laguntzen ahal den inbertsioa/diruz laguntzen ahal den inbertsio osoa).

Aurkeztutako inbertsio-plana berrikusi eta baloratu ondotik eta kostuen moderazioko prozedura aplikatu ondotik zehaztuko dira diruz laguntzen ahal den makinaren inbertsioaren eta diruz laguntzen ahal den inbertsio osoaren balioa, 13. oinarrian jasotakoaren arabera.

4. Onuradunak bere eskaeran adierazi beharko du, berariaz, zer balorazio-irizpideren arabera eskatzen duen aplika dakiola aurreko baremoa. Eskaera hori erantzukizunpeko adierazpentzat hartuko da laguntza-eskaera aurkeztean edo, egoki denean, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean betetzen diren irizpideei dagokienez, eta bete beharreko konpromisotzat inbertsio planean aurreikusitako ekintzei dagokienez, eta plan horrekin bat etorri beharko du.

5. Onuradunak kontuan hartzeko eskatu duen balorazio-irizpideengatik bakarrik emanen dira puntuak. Betetzeko modu bat baino gehiago onartzen dituen irizpide bat ezarri bada, aintzat hartuko da puntu gehien ematen dituen egoera, eskura dagoen informazioarekin egiaztatzen ahal dena, eskatutako puntuazioa inola ere gainditu gabe.

9. oinarria.–Norgehiagokako prozeduraren aplikazioa.

1. Norgehiagokako araubideko tramitazioan, lehentasunak ezarriko dira eskaeren artean aurreko puntuetan ezarritako balorazio-irizpideak aplikatuz, eta aipatu irizpideen arabera balorazio handiena lortzen duten eskaerei esleituko zaie dirulaguntza, deialdian erabilgarri dagoen kredituak ezarritako muga gainditu gabe.

2. Berdinketa gertatuz gero, arlo hauetan puntuazio handiena duten eskaerei emanen zaie lehentasuna, hurrenkera honetan: gazteek parte hartzea, emakumeek parte hartzea eta lehentasunezko ustiategiek parte hartzea. Hala ere berdinketak jarraituz gero, aurkeztu diren hurrenkeraren arabera lehenetsiko dira eskaerak.

3. Aurrekontuan diru erabilgarririk izanik ere, laguntzarako eskubidea izateko nahitaezkoa izanen da gutxienez ere 30 puntu lortzea balorazio-irizpideetan.

4. Deialdirako dagoen aurrekontu-kreditua nahikoa ez bada laguntzarako eskubidea duten eskaera guztiei dirulaguntza emateko, ezetsi eginen dira dagokion ekitaldiko aurrekontuan zuzkidura nahikoa ez izateagatik onartu ezin diren guztiak.

10. oinarria.–Ordaindu aurretik entitate onuradunek dituzten konpromisoak eta betebeharrak.

1. Laguntza hauen onuradunek honako betebehar eta konpromiso hauek izanen dituzte:

a) Deialdian ezarritako data baino lehenago exekutatzea inbertsio-plana. Aurrekoa gorabehera, onuradunek eska dezakete muga-eguna luza dadila, baldin eta frogatzen badute justifikatutako arrazoiengatik ezin dituztela inbertsioak burutu epearen barnean.

b) Jarduketak egitea eta, hala bada, mantentzea, eta espedienteak lehenesteko (8. oinarriaren arabera) erabili diren kalifikazioak mantentzea.

c) 11. oinarriaren arabera etorkizunean bete beharreko konpromisoei eustea bost urtez, azkeneko ordainketa onesten duen ebazpena ematen denetik aurrera.

d) Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan honako hauek frogatzea:

–Jasotako funtsak aplikatuta egindako gastuak eta ordainketak, eta

–Hartu diren funtsak laguntza emateko arrazoi izan ziren helburuetarako erabili direla, ezarrita dauden epe eta moduan.

e) Behar diren kontrolak onartzea, egiaztatzeko laguntza ongi eman dela, inbertsioa ongi gauzatu dela eta konpromisoei eutsi zaiela.

f) Behar diren argibideak ematea ustiategiaren alderdi tekniko-ekonomikoez, lan-arlokoez eta sozialez, baita neurri honen esparruan hartutako laguntzez ere, haien jarraipena eta ebaluazioa bideratzeko adierazleak prestatzeko.

g) Dirulaguntza jaso duten jarduketak finantzatzeko beste dirulaguntza publiko eta laguntza batzuk eskatu edo lortu badira, horren berri ematea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, azkeneko ordainketan jasotako dirua zertan erabili den frogatu baino lehen.

h) Egiaztapen eta kontrolak egiteko ahalmenak behar bezala erabil daitezen bermatzeko asmoz, kontabilitate-liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak behar bezala ikuskatuak edukitzea, pertsona onuradunari aplikatu behar zaizkion merkataritzako eta sektoreko legeetan agindutako moduan.

i) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izan daitezkeen bitartean.

j) Guztira 50.000 eurotik gorako laguntza publikoz hornitutako inbertsioak dakartzaten ekintzetarako, onuradunak paratu beharko du azalpen-plaka bat, ereduaren araberakoa. Eredua eskura daiteke laguntzetarako izapideen katalogoan.

Plaka horretan, proiektuaren edo eragiketaren deskribapen bat agertuko da. Horretaz gain, Europako ikurra agertuko da, Europar Batasuneko arau grafikoei jarraikiz, Batzordearen 2021eko abenduaren 21eko 2022/129 (EB) Betearazpen Erregelamenduaren II. eranskinaren arabera.

k) Jasotako funtsak itzultzea, oinarri arautzaile hauetan ezarritako kasuetan.

l) Bidezko denean, inbertsioko ondasunak dagozkien Nafarroako Foru Komunitateko erregistro ofizialetan inskribatuko dira inbertsio-plana amaitu baino lehen.

m) Enpresa deslokalizaziorik ez egitea, Enpresen sustraitzearen aldeko eta enpresen deslokalizazioaren aurkako neurriei buruzko abenduaren 16ko 18/2020 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Eginbehar hau ez betetzeak aipatutako foru legean jasotzen diren diru-itzulketak ekarriko ditu.

n) Dirulaguntza onetsi dela jakinarazi eta hilabeteko epean, dirulaguntzen onuradunen gardentasun-betebeharrari buruzko adierazpena aurkeztu beharko dute telematika bidez, 23. oinarrian ezarritakoari jarraituz.

2. Laguntzen eskaera aurkezteak berekin dakar oinarri arautzaile hauetan ezarritako konpromisoak onartzea.

11. oinarria.–Gerora bete beharreko konpromisoak.

1. Etorkizunean bete beharreko konpromisoak dira erakunde onuradunak bere gain hartu dituenak, bost urtez horiei eusteko baldintzarekin, azkeneko ordainketa onesten duen ebazpenaren egunetik aurrera.

2. Hauek hartuko dira gerora bete beharreko konpromisotzat, oro har, era guztietako espediente eta erakunde onuradunen kasuan:

a) NMEKaren jarduerari eustea.

b) Diruz lagundutako inbertsioen jabetza mantentzea, bai eta horiek modu esklusiboan erabiltzea ere. Laguntzen onuradun diren erakundeek ez dute hirugarrenendako lanik eginen laguntzaren xedeko makinekin, eta ez dituzte eskualdatuko, errentan emanen edo lagako hirugarrenek erabil ditzaten, gutxienez konpromisoen bost urteetako epean, edo haien balio-bizitza guztian, epe hori baino laburragoa bada. Horretarako, epe horren barnean, NMEKeko bazkide diren ustiategien erdiek gutxienez makinak erabiltzeko aukera izatea betetzen jarraitu behar dute urtero, haien laboreak eta animaliak kontuan hartuta, salbu eta egiaztatzen bada ustiategien ekoizpenean orientazio-aldaketa bat izan dela, eta horrek eragiten badu baldintza hori ez betetzea.

c) Eragiketaren helburuei, izaerari eta exekutatzeko baldintzei eustea, funtsezko aldaketarik gabe eta jatorrizko helburuak kaltetu gabe.

d) Erakundearen, jarduketa-eremuaren eta bazkideen baldintzei eustea (8. oinarriaren arabera baremo-puntuek eman dutena).

3. Onuradunak aurreko 2. puntuko konpromisoak hartzen dituela ulertuko da horiek baliozkotu ondotik, laguntza ematen eta/edo ordaintzen denean.

Konpromiso horiek ez zaizkie eskatuko eragiketei ekoizpen-jarduera bat bertan behera uzten bada iruzurrezkoa ez den porrotarengatik.

12. oinarria.–Laguntza-eskaera eta dokumentazioa.

1. Hartarako ezarri den atzemate-programaren bidez aurkeztuko dira laguntza-eskaerak. Programa hori onuradunen eskura dago Nafarroako Gobernuaren Interneteko atariaren tramiteen katalogoan (www.nafarroa.eus).

2. Programa hori erabiltzeko, beharrezkoa izanen da onuradunaren autentikotasuna egiaztatzea, haren sinadura elektronikoaren bidez edo onuradunaren ordezkari gisa arituko den entitate laguntzailearenaren bidez, bat etorriz Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren azaroaren 21eko 46/2023 Foru Aginduarekin, zeinaren bidez onesten baitira Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren konturako laguntzen tratamenduan 2024-2027 aldian parte hartuko duten entitate laguntzaileak deitzeko eta hautatzeko arauak.

3. Jarduketa deialdiaren helburuei egokitzen zaiela frogatzeko, II. eranskinean azaltzen den dokumentazioa gehitu beharko zaio eskaerari.

4. Nekazaritza Politika Erkidearen kudeaketa-sistema eta horrekin lotutako beste gai batzuk arautzen dituen abenduaren 23ko 30/2022 Legearen 4. artikulua aplikatuz, laguntzaren eskatzaileak bitarteko elektronikoen bidez baino ez dira jarriko harremanetan instrukzio organoarekin.

13. oinarria.–Kostuen moderazioa.

1. Plan Estrategikoaren esku-hartzeak eta Nekazaritza Politika Erkidearen beste laguntza batzuen kudeaketa- eta kontrol-sistema arautzen duen abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretuak jasotzen du proposatutako kostuen moderazioa egiaztatzeko betebeharra, eta horren ebaluaziorako metodologia zehazten du.

Ondorio horietarako, diruz lagungarria den inbertsioaren zenbatekoa honela zehaztuko da:

a) "Moduluak" izeneko IV. eranskinean jasotako inbertsioen kasuan, honako hau izanen da zenbateko diruz lagungarria: onuradunak aurkeztutakoaren eta IV. eranskinean jasotakoaren arteko txikiena.

b) "Moduluak" izeneko IV. eranskinean jasotzen ez diren inbertsioen eta gastuen kasuan, eskatzaileak hiru faktura edo aurrekontu aurkeztu beharko ditu laguntza-eskaerarekin batera. Zenbateko diruz lagungarritzat hartuko da onuradunak aurkezten dituenetatik txikiena.

Eskaintzek egiazko enpresa hornitzaile independenteek eginak izan behar dute, eta alderatzeko behar bezain zehatzak. Nolanahi ere, ez da beharrezkoa izanen hiru eskaintzak aurkeztea, baldin justifikatzen badu merkatuan ez daudela behar adina entitate hornitzaile edo emaile, dirulaguntzaren xede diren gastuen ezaugarri bereziengatik. Salbuespen horrek behar bezain justifikatua egon behar du inbertsio-planean.

c) Inbertsioaren ezaugarriak direla-eta aurreko kasu horietako bakar batean ere sartu ezin diren inbertsioen kasuan, onuradunak proformako faktura edo aurrekontua aurkeztu beharko du inbertsioaren zenbatekoa justifikatzeko. Balorazio-batzorde batek aztertuko du zenbatekoa. Batzorde hori instrukzio organoaren arduradunak eta profil teknikoa duten hango bi teknikarik osatuko dute, eta aurkeztutako aurrekontuaren aldeko txostena eman beharko dute, edo bestela, ordezko aurrekontua aurkeztu.

Batzorde horren erabakia justifikatuko da, orobat, ondasunaren prezioak egiaztatuz onuradunari dagokion jarduketa-merkatu logiko batean.

2. Kostuen moderazioa aplikatu izanari buruzko egiaztatze-kontrolak laguntza esleitu baino lehen eginen dira, laguntza-eskaeran oinarrituta, eta azken ordainketa egin baino lehen, onuradunak aurkeztutako ordainketa-eskaeran oinarrituta. Egiaztatze-kontrolak eginen dira, orobat, onuradunak aldaketak egitea eskatzen duenean.

3. Kostuen moderazioa zuzen aplikatzeko, onuradunak behar diren agiriak erantsiko dizkio (proformako fakturak, aurrekontuak, fakturak, etab.) inbertsio-planari edo bukaerako ordainketa-eskaerari, legez eska daitekeen informazio guztiarekin eta agiria igorri duenaren identifikazio-datuei buruzko informazio fidagarriarekin, eta, orobat, entregatu beharreko ondasunaren ezaugarri teknikoak, lan egiteko gaitasunak, tamaina eta abar zehatz-mehatz azalduta.

4. Onuradunak aurkeztutako agiriak nahikotzat jotzen ez badira ondorio horietarako, kostuen moderazioa behar den bermearekin aplikatu ezin zaien kostuak ez dira diruz lagungarritzat joko.

14. oinarria.–Instrukzio-organoa.

Esku-hartze honetan aurreikusitako laguntzak emateko prozeduren instrukzioa Nekazaritzako Ustiategiak eta Nekazarien Elkarteak Sustatzeko Atalari dagokio; atal hori Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiko Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuari atxikia dago.

15. oinarria.–Dirulaguntza esleitzeko prozedura tramitatzea.

1. Instrukzio-organoak eskaerak jaso ondotik, eskatzen den dokumentazio guztia duten egiaztatuko da. Behar izanez gero, eskaera 15 eguneko epean zuzendu dezala eskatuko zaio interesdunari, eta adieraziko zaio ezen, hori egin ezean, eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela, edo agiriak bere horretan daudela instruituko dela espedientea.

2. Behin eskaera osorik dagoela, eskatzen diren baldintzak betetzen dituen egiaztatuko da, eta horretarako behar diren kontrolak eginen dira.

3. Kontrol horiek egiteko, instrukzio organoak joko du Foru Administrazioan edo beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialetara edo eskura dauden bestelako informazio-iturrietara, betiere laguntza-eskaera aurkezten den unean dagoen informazioaren arabera.

Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan kontsultatzen ahal diren parametroak zehazteko, onetsitako azken katalogazioaren araberako datuak erabiliko dira.

4. Instrukzioaren prozeduran zehar, unitate arduradunak argibideak eska ditzake aurkeztutako informazioari eta dokumentazioari buruz. Behar izanez gero, interesdunari eskatuko zaio argibideak gehienez 10 egun naturaleko epean aurkezteko, eta adieraziko zaio ezen, hala egiten ez badu, dagoen informazioaren arabera instruituko dela espedientea.

5. Laguntzaren zenbatekoa zehazteko, inbertsio diruz lagungarrien aurrekontua eta aplikatzekoak diren mugak, baremoak eta moduluak hartuko dira kontuan, oinarri arautzaile hauen arabera.

6. Ondotik, eskaerak ofizioz ebaluatuko dira norgehiagokako prozeduraren arabera eta oinarri arautzaile hauetan ezarritako balorazio-irizpide, modu eta lehentasunetan oinarriturik.

7. Ebaluazioa ikusirik, ebazpen proposamena eginen da, eta dirulaguntzak emateko espedientean jaso beharko da onuradunek laguntza eskuratzeko behar diren baldintza guztiak betetzen dituztela.

16. oinarria.–Ebazpena.

1. Ebazpen-proposamena ikusirik, Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak dirulaguntzak esleitzeari buruzko ebazpena emanen du.

2. Ebazpena arrazoitua izanen da, eta hartutako ebazpenaren oinarriak frogaturik egonen dira beti.

3. Ebazpenean, dirulaguntza jasoko duten eskatzaileen zerrenda azalduko da, eta, eskaerarik ezetsiz gero, horiek ere espresuki agertuko dira, eta, horien artean, zein diren aurrekontuko baliabideen mugagatik ezetsitakoak.

4. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik sei hilabetean ebatziko da laguntzak eman edo ukatzen diren. Ebazpen horretan, honako hauek jasoko dira: esleitutako dirulaguntzaren zenbatekoa justifikatzeko nahikoa den informazioa eta onuradunak bete behar dituen baldintzak eta konpromisoak.

5. Prozedura ebazteko epea iragaten bada berariazko ebazpenik eman gabe, eskaera administrazio-isiltasunez ezetsi dela ulertuko da.

6. Aurkeztutako eskaeraren ezespen espresu edo presuntziozkoaren aurka, onuradunak gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko du, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua; hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita, ebazpena espresua izanez gero, edo administrazio-isiltasunez ezetsi dela ulertzen denetik aurrera, ezespena presuntziozkoa izanez gero.

17. araua.–Inbertsio-plana aldatzea.

1. Arrazoi justifikatuengatik erakunde onuradunak beharrezkotzat jotzen badu aldaketak egitea hasiera batean onetsitako inbertsio-planean, emakida aldatzeko eskaera bat aurkeztu beharko du. Eskaera hori deialdian zehaztutako data baino lehenago aurkeztu beharko da, eta laguntza-eskaera baten irizpide eta betekizun berberak bete beharko ditu.

2. Proposatutako aldaketak aski arrazoitua eta justifikatua egon beharko du, eta behar den dokumentazioa aurkeztu beharko da, honako hauek bermatzeko:

–Inbertsio-plan berriaren bideragarritasuna.

–Ez dela urratzen eskaeren hurrenkerako emaitza ekarri zuten balorazio-irizpideen aplikazioa.

3. Eskatutako aldaketak nabarmentzat joko dira baldin eta eskatutako inbertsioei kostuen moderazioko prozedura aplikatu behar bazaie, hau da, eskatutako inbertsio berriak ez badira aurretik onetsi eta/edo aplikatu beharreko modulua aldatzen badute emandakoez bestelako ezaugarriak dituztelako, bai eta diruz laguntzen ahal den inbertsioa 7.500 euroan baino gehiagoan murrizten bada ere.

4. Inbertsio-planaren aldaketa nabarmen bakarra aurkeztea onartuko da.

5. Instrukzio-organoaren balorazioaren menpe egonen da eskatutako aldaketak onestea. Onespen horrekin ere, hasiera batean onarturiko laguntzak ez dira handituko.

Aldaketa nabarmenak izanez gero, inbertsio-plan berria ebazpen bidez onetsi beharko da, hasierako planerako erabilitako irizpide tekniko-ekonomiko eta kostuen moderazioko irizpide berberei jarraituz.

Aldaketak nabarmenak ez badira, onetsitako inbertsioetan dagokion doikuntza eginen da txosten tekniko baten bidez, zeina jakinaraziko baitzaio onuradunari.

6. Jakinarazi ez diren aldaketa ez-nabarmenen kasuan, azken ordainketaren unean eginen da behar den doikuntza inbertsioetan bai esleitutako laguntzan.

7. Jakinarazi ez diren aldaketa nabarmenen kasuan, kostuen moderazioko prozedura behar bezala aplikatzeko behar den dokumentazioa eskatuko da azken ordainketa egin aurretik. Prozedura hori berme askirekin aplikatzen ahal ez bada, inbertsioak ez dira diruz lagundu daitezkeen inbertsiotzat joko.

18. oinarria.–Ordaintzeko eskaera.

1. Laguntzak jaso ahal izateko, onuradunak ordainketa-eskaera aurkeztu beharko du Nafarroako Gobernuaren webguneko tramiteen katalogoan eskura dagoen atzemate-programaren bidez.

2. Deialdian ezarriko da ordainketa-eskaera aurkezteko epea, eta, horrekin batera, fakturak, ordainagiriak, baimenak, erregistroak eta aurkeztu behar diren gainerako agiriak. Beraz, ulertuko da epearen amaiera-data dela baimen horiek lortzeko eta/edo erregistro horiek egiteko mugaeguna.

Nekazaritzako makineriaren kasuan, egun horretarako Nafarroako Nekazaritza Makineriaren Erregistro Ofizialean inskribatuta egon beharko du.

Epe horiek ezartzen dira justifikatutako arrazoiengatik eskatu eta onesten ahal diren luzapenak galarazi gabe.

3. Ordainketa-eskaerarekin batera, onuradunak inbertsioen bukaeraren berri eman beharko du, baita justifikatu ere horiek nola exekutatu diren eta ordainketak nola gauzatu diren laguntzaren xede ziren kontzeptuengatik; horretarako, aurkeztuko dira behar diren fakturak eta/edo froga-balio baliokidea duten agiriak eta gastu eta inbertsio diruz lagungarri guztien ordainagiriak.

4. Onuradunak erabakitzen badu bere dirulaguntza enpresa hornitzaileari edo banku-erakunde bati lagatzea, lagapen hori justifikatzen duen agiria aurkeztu beharko du ordainketa eskaerarekin batera. Agiri horretan, laguntza zer erakunderi lagatzen zaion, haren datuak jasoko dira, baita lagatako zenbatekoa ere.

19. oinarria.–Laguntzen ordainketa.

1. Laguntzen ordainketa deialdian aurreikusitako aurrekontu-ekitaldiaren kargura eginen da.

2. Oro har, dirulaguntzak ordaindu aurretik, organo kudeatzaileak egiaztatuko du laguntzaren onuradunak bete egin dituela bai dirulaguntza emateko arrazoi izandako xedeak, bai gardentasunari buruzko informazioaren betebeharra.

Horri dagokionez, ez da ulertuko jarduera gauzatua dagoela frogatu denik harik eta instrukzio-organoak inbertsio-plana bukatu dela frogatu eta ordainagiriak zuzen daudela egiaztatu arte.

3. Instrukzio-organoak behar adina kontrol eginen ditu, egiaztatzeko onuradunak hartutako konpromisoak betetzen dituela eta inbertsioa aurkeztutako proiektuarekin bat datorrela. Kontrolen emaitzak ikusirik, bidezko ordainketak baimenduko ditu, eta laguntzak ordaintzeko ebazpen-proposamena prestatuko.

4. Kontrol horiek egiteko, instrukzio-organoak Foru Administrazioan edo beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialetara edo eskura dauden bestelako informazio-iturrietarako joko du, betiere laguntza ordaintzeko eskaera aurkezten den unean dagoen informazioaren arabera.

Kontrol horien barnean, bisitak egiten ahalko dira ustiategietara, egiaztatzeko inbertsioak bukatu eta zuzen exekutatu direla, edo egiaztatzeko instrukzio-organoak beharrezkotzat jotzen duen beste edozein alderdi.

Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan kontsultatzen ahal diren parametroak zehazteko, onetsitako azken katalogazioaren araberako datuak erabiliko dira.

5. Laguntza jaso dezaketen egiazko gastuei oinarri hauetan ezarritako portzentajea aplikaturik aterako da ordaindu beharreko zenbatekoa, betiere hasiera batean onartutako kopurua gainditu gabe.

6. Instrukzio-organoak egindako egiaztapenetan ondorioztatzen baldin bada beheranzko desbideratzeak daudela onuradunak aurkeztutako azkeneko ordainketa-eskaerarekin alderatuta, hurrengo oinarrian aipatzen diren murrizketak eta baztertze-irizpideak aplikatuko dira.

20. oinarria.–Murrizketak eta bazterketak baremoa ezartzeko irizpideetan, laguntzetan eta ordainketetan.

1. Ordainketa-eskaera ezarritako epean aurkezteko betebeharra betetzen ez bada, laguntza osoa galduko da.

2. Azken ordainketa egin aurretik egiaztatzen bada ez direla bete eskaeren hurrenkera finkatzeko puntuazioa ateratzeko aintzat hartutako balorazio-irizpideak, puntuazio txikiagoa zegokiola eta, horren ondorioz, onuradun-izaera galduko zukeela, laguntza guztia galduko da.

3. Gastuak epe barruan justifikatzeko konpromisoa betetzen ez bada, gastu horiei lotutako laguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

4. 10. oinarriko 1. zenbakiko e) letran jasotako kontrolak egiten ez badira eta n) letran jasotako gardentasunari buruzko adierazpena aurkezten ez bada, laguntza osoa galduko da.

5. Kontabilitateari, beste laguntza batzuk jasotzea jakinarazteari eta erregistroetan inskribatzeari buruzko konpromisoak, 10. oinarriaren 1. zenbakiko f), g), h) eta l) letretan jasotakoak, betetzen ez badira, konpromisoari zuzenean lotutako laguntza galduko da.

6. 10. oinarriko i) eta j) letretan jasotako konpromisoak (agiriak gordetzearena eta azalpen-plakak jartzearena, hurrenez hurren) betetzen ez badira, laguntzaren %50 galduko da.

7. Ordainketa-eskaerari dagokionez, murrizketa hau aplikatuko da:

Baldin ordainketa-eskaeran adierazitako laguntzaren zenbatekoa bada, eskaera horren onargarritasun-azterketa egin ondotik ordaindu beharreko zenbatekoa baino %10 handiagoa, ordaintzeko zehaztutako zenbatekoa beste horrenbeste gutxituko da.

Hala ere, ez da batere murrizketarik eginen onuradunak frogatzen badu ez dela diruz lagungarri ez den zenbateko hori sartu izanaren erantzulea.

8. Aurreko murrizketak eta bazterketak ez dira aplikatuko baldin eta onuradunak frogatzen badu ezinbesteko arrazoiengatik gertatu direla aldaketa horiek, hurrengo oinarriaren 8. puntuaren arabera, edo gerora sortutako eta onuradunari egotzi ezin zaizkion arrazoien frogagiriak aurkezten baditu.

9. Egiaztatzen bada onuradunak nahita egin duela gezurrezko adierazpen bat, emandako laguntzak bertan behera utziko dira, eta laguntzetatik jasotako zenbateko guztiak berreskuratuko dira. Gainera, onuraduna esku-hartze horretarako laguntzetatik bazterturik geldituko da, ekitaldi horretan eta hurrengoan, deusetan galarazi gabe Nekazaritza Politika Erkidea kudeatzeko sistema eta hari loturiko beste gai batzuk arautzen dituen abenduaren 23ko 30/2022 Legeak ezarritako zehapenak edo aitorpen hori aurkezteko unean iruzurraren kontrako borrokarako indarrean diren prozeduretatik datozenak.

Aurreko paragrafoaren ondorioetarako, proformako faktura edo aurrekontu faltsuak aurkeztea nahita egindako adierazpen faltsutzat hartuko da.

10. Frogatzen bada onuradunak baldintza artifizialak sortu dituela laguntza jaso ahal izateko, abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretuaren 3. artikulua aplikatuz laguntzetatik kanpo geldituko da, eta laguntzengatik jasotako zenbateko guztiak itzuli beharko ditu.

21. oinarria.–Gerora bete beharreko konpromisoen murrizketak.

1. Oinarri arautzaile hauetan azaldutako gerorako konpromisoak betetzen ez badira, laguntzak itzuli egin beharko dira, osoki edo partez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 34. eta 35. artikuluekin bat.

2. Konpromiso horien ez-betetzea mailakatu eginen da, ondoren ezartzen diren irizpideekin bat, eta, horien arabera, jasotako laguntza itzultzeko portzentajeak kalkulatuko dira, baita legez ezarritako berandutze-interesak ere.

3. Ez bada betetzen 11.2 oinarriko a) letran aurreikusitakoa, laguntza osoa itzuli beharko da, legez dagozkion interesekin batera.

4. Ez bada betetzen 11.2 oinarriko b) letran laguntzaren xedeko makinak eskualdatzeari edo errentan emateari buruz ezarritakoa, baldintza hori bete ez duen makinari dagokion laguntza itzuli beharko da, eta legez dagozkion interesak ordaindu.

5. Ez bada betetzen 11.2 oinarriko b) letran hirugarrenendako lanak egiteari edo hirugarrenek erabiltzeko lagatzeari buruz ezarritakoa, baldintza hori bete ez duen makinari dagokion laguntzaren %50 itzuli beharko da lehen aldian, eta %100, berriz, ez-betetzea bigarren aldiz eginez gero. Horrekin batera, legez dagozkion interesak ordaindu beharko dira.

6. Ez-betetzeren bat egiaztatzen bada aipatutakoak ez diren 11.2 oinarriko irizpideetan, eta ez-betetzea lehen urtean gertatzen bada, laguntza osoaren %100 galduko da; bigarren urtean gertatzen bada, %80 galduko da; hirugarrenean gertatzen bada, %60; laugarrenean gertatzen bada, %40; eta bosgarrenean gertatzen bada, %20. Dagokion diru-itzulera egin beharko da.

7. Ez da ez-betetzetzat joko 8. oinarriaren araberako balorazio-irizpide bati buruz ari garenean, espedienteari legokiokeen puntuazioak kontzesioari eusteko modua emanen balio.

8. Aurreko apartatuetan aipatutako konpromisoak ez betetzea ez da ez-betetzetzat hartuko NMEKeko edo hura osatzen duten sozietateetako bazkideren bati eragiten dion ezinbesteko arrazoi bat gertatzen denean.

Ezinbesteko arrazoiak edo salbuespeneko kasuak gertatu direla ulertuko da honako egoera hauetan:

a) NMEKeko edo hura osatzen duten sozietateetako bazkide den pertsona fisikoren bat hiltzen bada.

b) NMEKeko edo hura osatzen duten sozietateetako bazkide den pertsona fisikoren bat lanerako ezintasun egoeran badago luzarorako.

c) NMEKa osatzen duten ustiapenetako bat osorik edo haren zati handi bat desjabetzea, baldin eta desjabetzea ezin bazen aurreikusi eskaera aurkeztu zen egunean. Ustiategiaren zati handi bat dela ulertuko da baldin Europako Dimentsioko Unitateen %40 baino gehiago murrizten badira.

d) Natura-hondamendi larria, NMEKa osatzen duten ustiategietako baten lurrak eta/edo instalazioak asko ukitzen dituena.

e) NMEKa osatzen duten ustiategietako baten eraikinen eta/edo instalazioen suntsipena, istripuz.

f) Epizootia edo landareen gaitza, NMEKa osatzen duten ustiategietako baten azienda edo laboreei (hurrenez hurren) kalte egin diena, haietako denak edo zati bat.

Ezinbesteko kasuak edo salbuespenezko inguruabarrak gertatuz gero, erakunde onuradunak edo haren eskubidedunak idatziz jakinarazi beharko du, froga egokiak erantsita, gertakaria izan eta hogeita hamar egun balioduneko epean, eta betiere instrukzio organoak kontrola egin behar duela adierazi edo hura gauzatu baino lehenago.

22. oinarria.–Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna edo bateraezintasuna.

Laguntza hauen onuradunek ez dute xede eta helburu bererako beste laguntzarik jasotzen ahalko.

Deialdi honen bidez laguntza jaso duten ondasunek ez dute inola ere beste laguntzarik jasotzen ahalko.

23. oinarria.–Onuradunaren gardentasun-betebeharrak.

Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3.c) artikuluan aipatutako entitate pribatuak behartuak daude gardentasun-betebeharra betetzera baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak beren urteko diru-sarrera guztien %20 edo gehiago badira eta, gutxienez, 5.000 euro.

Haiek izapidetzeko, esteka honen bidez sartu behar da:

https://administracionelectronica.navarra.es/RGE2/gestorinstancia.aspx?idInstancia=2007657

Aurreko apartatuan ezarritako muga kuantitatiboak gainditzen diren jakiteko, batuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako dirulaguntza guztien kopuruak. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, ez denen batura. Negozio zifra honako hauetako txikiena izanen da:

a) Aurreko urteko negozio-zifra.

b) Hala badagokio, dirulaguntza ematen den ekitaldian entitatearen organo eskudunak onartutako negozio-zifra.

Aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun-betebeharrak dituzten entitate onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik kontatzen hasita:

–Entitatearen gobernu-, administrazio- eta zuzendaritza-organoen osaera.

–Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.

–Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru-konpentsazioak. Sortu berriak diren entitateen kasuan, haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa izanen da informazioa.

–Entitatearen gobernu-, administrazio- eta zuzendaritza-eginkizunetan ematen den dedikazioaren araubidea.

–Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Informazio hori entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta eta telematikoki aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, eta laguntza kudeatzen duen administrazio-unitateari bidaliko zaio, honako eredu hauen arabera (gardentasun-betebeharrari buruzko adierazpenaren ereduaren I. eta II. eranskinak):

https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/2+Declaracion+de+cargos+y+dedicacion_cas_eus.pdf

https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/3+Declaracion+de+retribuciones+cas_eus.pdf

Entitateak ez badu gardentasun-betebeharra bete beharrik, aurreikusitako egoerak gertatzen ez direlako, horren gaineko adierazpena aurkeztu beharko du.

Entitateak dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen baditu ekitaldi berean, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira. Horretarako, entitateak identifikatu beharko du Foru Komunitateko Administrazioaren zein organoren aurrean aurkeztu zuen informazioa, eta noiz.

Betebehar hori bete ezean, ez da ordainduko onetsitako dirulaguntza.

Aurrekoa galarazi gabe, onuradun guztiak behartuak daude Administrazioari behar den informazio guztia ematera, aurretiazko errekerimendua eginda eta hamar eguneko epean, frogatzeko betetzen dituztela Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen II. tituluan jasotako gardentasun betebeharrak.

Errekerimenduan emandako epea bukatzen bada eskatutakoa bete gabe, hertsapen-isunak ezartzea erabakitzen ahalko da, 500 eurotik 5.000 eurora bitartekoak, interesdunari ohartarazpena egin ondotik eta entzunaldia emanda. Isuna hamabost egunetik behin errepikatuko da, errekerimendua bete arte. Isunaren zenbateko osoa ez da izanen dirulaguntzaren zenbatekoaren ehuneko bost baino handiagoa. Zenbatekoa zehazteko, ez-betetzearen astuntasuna eta proportzionaltasunaren printzipioa hartuko dira kontuan.

24. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publikotasuna.

Oinarri arautzaile hauen esparruan emandako laguntzaren publizitatea Batzordearen 2021eko abenduaren 21eko 2022/129 (EB) Betearazpen Erregelamenduaren III. eranskinak ezarritakoaren arabera eginen da (erregelamendu horren bidez ezartzen dira olio-hazien, kotoiaren eta ardogintzako azpiproduktuen gaineko esku-hartze motetarako arauak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2115 (EB) Erregelamenduari jarraikiz), bai eta Batasunaren laguntzarekin eta NPEren plan estrategikoekin lotutako informazioari, publizitateari eta ikusgarritasunari buruzko betekizunen arabera ere.

25. oinarria.–Arau-hausteak eta zehapenak.

1. Arau hauste administratiboak izanen dira abenduaren 23ko 30/2022 Legean tipifikatutako egiteak eta ez-egiteak; zabarkeria hutsagatik ere zehatzen ahal dira, salbu eta ezinbesteko kasuetan edo Europako araudian ezarritako beste kasu batzuetan.

2. Arau hauste administratiboen erantzule izanen dira pertsona fisikoak edo juridikoak, publikoak edo pribatuak, bai eta nortasunik gabeko erakundeak ere, baldin eta, egitez edo ez-egitez, arau hauste gisa tipifikatutako kasuetan erortzen badira.

3. Arau-hausteak abenduaren 23ko 30/2022 Legean ezarritakoaren arabera tipifikatuko eta mailakatuko dira.

II. ERANSKINA.–LAGUNTZA-ESKAERAREKIN BATERA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

a) Eskaera egiten duen erakundearen IFKaren kopia.

b) NMEKeko bazkide diren eta ustiategiaren titular diren pertsona fisikoen NANa.

c) Nafarroako Kooperatiben Erregistroan inskribaturik egotearen ziurtagiria edo, hori ez badute, erregistroan inskribatzeko eskaeraren kopia.

d) Zuzendaritza-kontseiluak edo gobernu-organoak emandako ziurtagiria, alderdi hauek jasotzen dituena:

–Bazkide-kopurua.

–Laguntza aurkezteko edo laguntzarekin lotutako edozein izapide egiteko ordezkaria nor izanen den.

e) Aurrekontuak edo proformako fakturak, aurreikusten den inbertsio bakoitzerako. Inbertsioaren osagai guztien zerrenda bat barne hartu beharko dute, balorazio batekin, makinagatik ematen diren puntuak justifikatzeko.

Ordainketa-eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa:

a) Fakturak eta ordainagiriak.

b) Kreditua lagatzea.

III. ERANSKINA.–HAUTATZEKO IRIZPIDEAK

IRIZPIDEA

DEFINIZIOA/EGIAZTAPENA

MAKINA BAKOITZEKO PUNTUAZIOA

BAREMOAREN GEHIENEKO PUNTUAZIOA

PUNTUAZIO

APLIKAGARRIA

MAKINAK

35

Ongarrien aplikagailuak: zisternak

(2) (3)

35

(1)

Ongarrien aplikagailuak:
ongarriztagailuak

(4) (5)

20

(1)

Fitosanitario-aplikagailuak: ihinztagailuak

(6) (7) (8) (9)

20.

(1)

BAZKIDEEN TIPOLOGIA

55

Lehentasunezko ustiategiak

(10)

35

Bazkideen %40 edo gehiago

35

%20 edo gehiago eta %40 baino gutxiago

30

%20 baino gutxiago, gutxienez lehentasunezko ustiategi bat

25

Nekazari gazteak

(11)

10

Bazkideen %40 edo gehiago

10

%20 edo gehiago eta %40 baino gutxiago

8

%20 baino gutxiago, gutxienez gazte bat

5

Generoa

(12)

10

Bazkideen %40 edo gehiago

10

%20 edo gehiago eta %40 baino gutxiago

8

%20 baino gutxiago, gutxienez emakume bat

5

USTIATEGIAK

10

Kokalekua

(13)

10.

Goi-mendia

10

Mendia

7

Naturaz bereziki mugaturiko eskualdeak

5

(1) Baremorako zenbatu beharreko puntuazioa honako formula honen emaitza da: ingurumen-onura duen makina bakoitzeko puntuazioa * (makinak duen diruz laguntzen ahal den balioa/espedienteak duen diruz laguntzen ahal den balioa).

(2) 10.000 litroko edo gehiagoko zisterna, baina 20.000 litro baino gutxiagokoa, minden aplikazio lokalizaturako sistema bat daukana (hala nola hodi esekiak, burdin sare lokalizatzaileak edo disko lokalizatzaileak), baita xehatzeko edo banatzeko sistema bat ere, aplikaziorako (IV. eranskina, 5.1.).

(3) 20.000 litro edo gehiagoko zisterna, minden aplikazio lokalizaturako sistema bat daukana (hala nola hodi esekiak, burdin sare lokalizatzaileak edo disko lokalizatzaileak), baita xehatzeko edo banatzeko sistema bat ere, aplikazio homogeneoa bermatzeko (IV. eranskina 5.2).

(4) Ongarriak aplikatzeko ekipamendu esekia, Isobus edo GPSa duena, eta aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duen sistema ere bai (IV. eranskina, 5.5).

(5) Ongarria aplikatzeko ekipamendua, arrastekoa, Isobus edo GPSa duena, eta aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duen sistema ere bai (IV. eranskina, 5.6).

(6) Barra ihinztagailua, esekia, Isobus konexioa edo GPSa duena, baita aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duen sistema eta tarteak mozteko sistema ere (IV. eranskina, 6.1).

(7) Barra ihinztagailua, arrastekoa, Isobus konexioa edo GPSa duena, baita aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duen sistemak eta tarteak mozteko sistema ere (IV. eranskina, 6.2).

(8) Barra ihinztagailua, autopropultsatua, GPSa duena, baita aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duen sistema eta tarteak mozteko sistema ere (IV. eranskina, 6.3).

(9) Ihinztagailu hidropneumatikoa (atomizagailuak eta nebulizagailuak) aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duen sistema eta tarteak mozteko sistema dituena (IV. eranskina, 6.5).

(10) Lehentasunezko nekazaritza-ustiategi baten titularrak diren bazkideak, NMEKean parte hartzen duten bazkide guztiak kontuan hartuta.

(11) Ustiategi baten titularrak diren bazkide gazteak (pertsona fisikoak), NMEKean parte hartzen duten bazkide guztiak kontuan hartuta. Nekazari gaztetzat hartuko da 41 urte edo gutxiago dituen eta nekazaritzako ustiategi baten titularra den pertsona.

(12) Ustiategi baten titularrak diren emakumezko bazkideak (pertsona fisikoak), NMEKean parte hartzen duten bazkide guztiak kontuan hartuta.

(13) NMEKeko bazkideen nekazaritzako lan-unitate gehienak biltzen dituen eremuko (goi-mendia, mendia, naturaz bereziki mugaturiko eskualdea) puntuak aplikatuko dira, eskaera egiten den unean Nafarroako Nekazaritza Ustiategien Erregistroko (NNUE) fitxetako parametroetan agertzen den ustiategi bakoitzaren INE udalerriaren arabera. Guneen artean berdinketa gertatuz gero, baremoan balorazio hoberena duen eremuko puntuazioa aplikatuko da.

IV. ERANSKINA.–MODULUAK

A

ORDAINSARIAK

Inbertsio-plana

880

B

NEKAZARITZAKO MAKINAK (unitateko)

1

Traktoreak, gidatze automatikoa eta tresnen, traktorearen eta ordenagailuaren arteko Isobus motako komunikazio elektronikoa dituztenak.

1.1

150 ≤ potentzia < 200 (aurreko hiru puntuko krokagailua sartuta dago moduluan)

124.420

1.2

200 ≤ potentzia < 250 (aurreko hiru puntuko krokagailua sartuta dago moduluan)

150.350

1.3

Potentzia ≥ 250 (aurreko hiru puntuko krokagailua sartuta dago moduluan)

191.470

1.4

Pala-traktorea (mekanismo hidraulikoa, euskarria eta pala edo hasierako beste tresna bat sartuta daude moduluan)

8.100

2

Biltze-makinak

2.1

Aleetarako uzta-makina, GPSa eta errendimendu-mapak eta kontrola egiteko ekipoa dituena: 250 cv-tik beherako potentzia (ebaketa-burua sartuta dago moduluan)

183.430

2.2

Aleetarako uzta-makina, GPSa eta errendimendu-mapak eta kontrola egiteko ekipoa dituena: 250 cv-ko edo gehiagoko potentzia (ebaketa-burua sartuta dago moduluan)

265.650

2.3

Mozteko tresneria eramateko atoia

6.330

2.4

Aleetarako uzta-makinarako aparteko ebaketa-burua

50.600

2.5

Uzta biltzeko makina autopropultsatua, GPSa eta NIR analisi jarraiturako sistemak dituena

442.750

2.6

Uzta biltzeko makina zamalkatzailea (mahastiak, olibondoak, almendrondoak), autopropultsatua, GPSa duena eta uzta pisatzen duena, kontrola eta errendimendu-mapak egin ahal izateko

215.050.

2.7

Enborretik eta hostoetatik bibragailu bidez uzta biltzeko makina

124.480

2.8

Frutagintzako plataforma autopropultsatua

25.680

2.9

Hostoak biltzeko "Baby leaf" makina

65.910

2.10

Barazkiak biltzeko makina autopropultsatuak (lekak, ilarrak, ziazerbak)

453.500

2.11

Barazkiak biltzeko makina autopropultsatuak (tomateak)

170.780

2.12

Olibak eta fruitu idorrak biltzeko aterkia

36.000

3

Zamalanak egiteko eta garraiatzeko makina autopropultsatuak

3.1

Orga jasotzaile mastadunak (zezena) (pala edo hasierako beste tresna bat sartuta daude moduluan)

42.380

3.2

Kargagailu trinkoa (robota edo bobcata) (pala edo hasierako beste tresna bat sartuta daude moduluan)

38.580

3.3

Gurpil gaineko pala kargatzailea (pala edo hasierako beste tresna bat sartuta daude moduluan)

139.400.

3.4

Pala kargatzaile teleskopikoa (pala edo hasierako beste tresna bat sartuta daude moduluan)

68.560

4

Erein eta landatzeko makineria

4.1

Birlandatzeko makinak

18.720

4.2

Aleak ereiteko makina (pneumatikoa eta doitasuneko ale bakarrekoa), Isobus edo GPSa duena, baita aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duen sistemak eta tarteak mozteko sistema ere

63.250

4.3

Aleak ereiteko makina, zuzenean ereiten duena, Isobus edo GPSa duena, baita aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duen sistemak eta tarteak mozteko sistema ere

75.900

4.4

Aurreko tobera

6.330

5

Ongarri-aplikagailuak

5.1

10.000 litroko edo gehiagoko zisterna, baina 20.000 litro baino gutxiagokoa, minden aplikazio lokalizaturako sistema bat daukana (hala nola hodi esekiak, burdin sare lokalizatzaileak edo disko lokalizatzaileak), baita xehatzeko edo banatzeko sistema bat ere, aplikazio homogeneoa bermatzeko

91.080

5.2

20.000 litro edo gehiagoko zisterna, minden aplikazio lokalizaturako sistema bat daukana (hala nola hodi esekiak, burdin sare lokalizatzaileak edo disko lokalizatzaileak), baita xehatzeko edo banatzeko sistema bat ere, aplikazio homogeneoa bermatzeko

111.320

5.3

Zisternaren osagarriak, aurreko balioari gehitu beharrekoak

Emari-neurgailua, aurrera egin ahala emaria kontrolatzen duena

12.650

tarteen kontrola

12.650

Minden analisi jarraiturako sistema / NIR teknologia

12.650

5.4

Haizemaile formako irteera duen zisterna egokitzea, minden aplikazio lokalizatua egiteko (hodi esekiak, burdin sare lokalizatzaileak edo disko lokalizatzaileak), xehatzeko edo banatzeko sistema barne

25.300,00

5.5

Ongarriak aplikatzeko ekipamendu esekia, Isobus edo GPSa duena, eta aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duen sistema ere bai

31.630

5.6

Ongarria aplikatzeko ekipamendua, arrastekoa, Isobus edo GPSa duena, eta aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duen sistema ere bai

44.280

5.7

Simaurra zabaltzeko orga, Isobus edo GPSa duena, eta aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duen sistema ere bai. Edukiera: 15 m³ edo gutxiago

30.360

5.8

Simaurra zabaltzeko orga, Isobus edo GPSa duena, eta aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duen sistema ere bai. Edukiera: 15 m³ baino gehiago

63.250

6

Fitosanitario-aplikagailuak

6.1

Barra ihinztagailua, esekia, Isobus konexioa edo GPSa duena, baita aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duen sistema eta tarteak ebakitzeko sistema ere

37.950

6.2

Barra ihinztagailua, arrastekoa, Isobus konexioa edo GPSa duena, baita aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duen sistemak eta tarteak ebakitzeko sistema ere

48.070

6.3

Barra ihinztagailua, autopropultsatua, GPSa duena, baita aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duen sistema eta tarteak ebakitzeko sistema ere

125.870

6.4

Barra ihinztagailurako osagarriak, aurreko balioari gehitu beharrekoak

Barren altueraren, inklinazioaren eta egonkortzearen kontrol automatikoa

17.710

Aire-hesia edo TWIN sistema

8.860

6.5

Ihinztagailu hidropneumatikoa (atomizagailuak eta nebulizagailuak) aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duen sistema eta tarteak ebakitzeko sistema dituena

20.240

6.6

Ihinztagailu hidropneumatikorako osagarriak, aurreko balioari gehitu beharrekoak

Dagoen landare-kopuruaren arabera emaria kontrolatzeko sistema automatikoa

5.060

Tunel motako aplikatzailea

17.710

6.7

Aurrealdeko biltegia

6.330

7

Bazka biltzea

7.1

Segamakina (egokitzailea), lan-zabalera: 3 metro edo gutxiago

26.570

7.2

Segamakina (egokitzailea), lan-zabalera: 3 metro baino gehiago

35.420

7.3

Segamakina (ez-egokitzailea), lan-zabalera: 3 metro edo gutxiago

15.180

7.4

Segamakina (ez-egokitzailea), lan_zabalera: 3 metro baino gehiago

26.570

7.5

Garraiagailua/Paka-makinarako eskuarea

31.630

7.6

Eskuareak

15.810

7.7

Xehatzeko makinak

19.730

7.8

Fardoak egiteko makina arruntak

22.520

7.9

Fardo handiak egiteko makinak

96.390

7.10

Fardoak egiteko errotomakinak, kamera finkodunak

37.950

7.11

Fardoak egiteko errotomakinak, kamera aldakordunak

65.450

7.12

Biltzeko makinak-xingolaztatzeko makinak

11.760

7.13

Fardoetarako atoi autokargatzailea, A motakoa, fardo txikia elkartzeko makina

49.970

7.14

Fardoetarako atoi autokargatzailea, B motakoa, fardo handia biltzeko makina

82.230

7.15

Bazkarako atoi autokargatzailea

74.640

7.16

Atoi autoegozlea

47.440

8

Zurezko laboreetan estaldura mantentzea

8.1

Sasiak garbitzeko makina arrastatua

13.800

8.2

Sasiak garbitzeko makina besoduna

18.000

9

Beste batzuk

9.1

GPSa, pilotu automatikoaren bidez gidatzeko sistemaduna

12.020

9.2

RTK modulua

12.020

Iragarkiaren kodea: F2406075