91. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

17E/2024 FORU AGINDUA, urtarrilaren 29koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita 2024ko Hondakinen Funtsaren banaketa.

Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legearen bidez Hondakinen Funtsa eratu zen, haren bidez zenbait neurri finantzatzeko, helburu izanen dutenak hondakinak sortzeak eta kudeatzeak giza osasunari eta ingurumenari eragiten dizkien eragin kaltegarriak arintzea.

Hondakinen Funtsa ingurumen arloan eskumena duen departamentuaren aurrekontuan txertatzen da, atal bereizi batean. Honako baliabide hauek ditu:

a) Hondakinak erraustearen eta hondakindegietan ezabatzearen gaineko zerga biltzearen ondoriozko zenbatekoak.

b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak hondakinen arloko araudia hausteagatik ezarritako zehapenetan bildutako zenbatekoak.

c) Nafarroako Ogasunean hondakinak kudeatzeko eratutako finantza bermeen zenbatekoa, behin foru lege honen 41. artikuluan ezarritako prozedura tramitatu ondotik.

d) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren aurrekontuan aurreikusten diren ekarpenak.

e) Beste erakunde batzuek emandako dirulaguntza eta laguntzak.

f) Partikularrek, enpresek edo instituzioek funtsari berariaz egiten dizkioten dohaintzak, jaraunspenak, ekarpenak eta laguntzak.

g) Nafarroako Gobernuari sustapen- eta komunikazio-jardueretarako zuzenean egindako ekarpenak, ontzien hondakinak kudeatzeko (edo, ekoizlearen erantzukizun zabalduaren esparruan, hondakinak kudeatzeko garatzen diren beste sistema batzuetarako) ezartzen diren sistemekin sinatzen diren hitzarmenen ondoriozkoak, eta, hala badagokio, toki-entitateek helburu horietarako erabiltzen ez dituztenak.

h) Hondakinak kudeatzeko lanak finantzatzeko beste edozein ekarpen.

Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko abenduaren 28ko 36/2022 Foru Legearen bidez, hondakindegietan hondakinak biltegiratzeari, errausteari eta hondakinak batera erretzeari buruzko zerga egokitu zen Ekonomia zirkular baterako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legeak ezarritakora. Horregatik, 2023ko urtarrilaren 1etik, zerga horrengatik ordaindutako zenbatekoak udal-hondakinen fluxuetan eta beste hondakin batzuen fluxuetan bilduko dira aurrerantzean.

Bestalde, 2024ko Hondakinen Funtsak 5.595.156 euro ditu, hondakinak erraustearen eta hondakindegietan ezabatzearen gaineko zergatik heldu direnak, baita 96.240 euroko diru sarrerak ere, zeinek jatorria baitute hondakinen arloko arau-hausteengatik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ezartzen dituen isunetan. Hortaz, guztirako zenbatekoa 5.691.396 eurokoa da. Diru-sarrera horiek kalkulatzeko, kontuan hartu da 2022eko uztailaren 1etik 2023ko ekainaren 30era bitarteko aldia, bat etorriz Hondakinen Funtsa arautzen duen uztailaren 15eko 49/2020 Foru Dekretuan ezarritakoarekin.

Hala, foru agindu honen bidez banatzen dira 2024ko Hondakinen Funtsaren diru sarrerak, eta, horrekin, zenbait agindu betetzen dira; zehazki, honako hauetan ezarrita daudenak: 49/2020 Foru Dekretua, uztailaren 15ekoa, Hondakinen Funtsa arautzen duena; eta 14/2018 Foru Legea, ekainaren 18koa, Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzkoa. Izan ere, azken horren 43. artikuluan ezartzen denez, "Hondakinen funtsa izeneko aurrekontu partida banatzeko modua ingurumenaren arloko eskumenak dituen departamentuak erabakiko du urtero, Nafarroako Hondakinen Erakunde Publikoari kontsulta egin ondotik, hondakinen hierarkiako goiko mailadiak lehenetsiz eta helburuak betetzea eta ingurumen larrialdia kontuan hartuta, hondakinen fluxu bakoitzak hartarako egiten duen ekarpen ekonomikoaren proportzioan eta honako arlo hauen arabera (...)".

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuaren bidez, urteroko azterketa egin du, jakiteko zer egoeratan dagoen hondakinen kudeaketa Nafarroako Foru Komunitatean, eta proposamen bat egin du funtsa banatzeko. 2023ko azaroaren 30ean, Hondakinen Partzuergoari eta Iruñerriko Mankomunitateari helarazi zitzaien ezarritako dokumentazioa. Eta bi entitateek iruzkinak egin dituzte; I. eranskinean ageri dira iruzkin horiek. Artxibo horretan bertan daude, halaber, iruzkin horiei emandako erantzuna eta haren arrazoiak.

Horregatik guztiagatik, eta kontuan hartuta jaso diren ekarpenak, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak proposatu du honako zenbateko hauek modu proportzionalean banatzea, hondakinen fluxu bakoitzaren diru-ekarpenaren arabera eta kontuan harturik Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legearen 43. artikuluko arloak:

a) Udal-hondakinen fluxua. 3.265.126 euro, toki-entitateei dirulaguntzak emateko, baldin eta entitate horiek esleituta badute etxeko hondakinen bilketa, garraio edo kudeaketarako eskumena, eta Hondakinen Funtsa eratzeko ekarpena egin badute kontzeptu horregatik. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 192. artikuluarekin bat, toki-zerbitzu publikoak zuzenean nahiz zeharka kudeatzen ahal direnez, laguntza-lerroetan sartuko dira zerbitzuak emateko eta pertsonifikatzeko eredu guztiak. Uztailaren 15eko 49/2020 Foru Dekretuaren 8.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, prebentzioarekin, gaikako bilketarekin eta udal-hondakinen kudeaketarekin zerikusia duten eta 2024an, 2025ean eta/edo 2026an egitekoak diren jarduketetarako banatuko da kantitate hori.

b) Beste hondakin batzuen fluxua. 1.990.000 euro, enpresei dirulaguntzak emateko, proiektuak exekuta ditzaten industriako eta eraikuntzako hondakinen arloko prebentzioan, berrerabiltzeko prestakuntzan eta birziklatzean, 2024an, 2025ean eta/edo 2026an egin beharrekoak badira, betiere.

c) Jarduketa orokorrak eta ingurumen larrialdiko jarduketak. 436.270 euro. Horietatik 77.000 euro azterlan eta lan teknikoetarako dira; 221.450 kutsatutako lurrei buruzko lanak (enkarguak), karakterizazioak eta zati guztietarako hainbat lan egiteko dira; 40.000 euro datuen kudeaketa- eta teleizapidetze-sistemak hornitzeko dira; eta 97.820 euro eremu degradatuak lehengoratzeko jarduketak egiteko 2024an.

Adierazitakoarekin bat, erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko kontseilaria izendatzen duen abuztuaren 17ko 21/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidanak,

AGINTZEN DUT:

1. Onestea 2024ko Hondakinen Funtsaren banaketa, foru agindu honen eranskinean biltzen diren esleipen-irizpideekin bat, honela:

a) 3.265.126 euro, toki-entitateei dirulaguntzak emateko, baldin eta entitate horiek esleituta badute etxeko hondakinen bilketa, garraio edo kudeaketarako eskumena, eta zergak ordaindu badituzte kontzeptu horregatik. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 192. artikuluarekin bat, toki-zerbitzu publikoak zuzenean nahiz zeharka kudeatzen ahal direnez, laguntza-lerroetan sartuko dira zerbitzuak emateko eta pertsonifikatzeko eredu guztiak. Zehazki, zenbateko hori da 2024an, 2025ean eta/edo 2026an jarduketak egin daitezen etxeko hondakinen arloko prebentzioarekin, gaikako bilketarekin eta kudeaketarekin lotuta.

Deialdietako gastua deialdiak onestean baimenduko da, Nafarroako 2024ko Aurrekontu Orokorretako partida hauen eta 2025eko eta 2026ko partida baliokideen kargura:

  • 740001 74100 4609 456205 Hondakinen funtsa. Toki entitateentzako dirulaguntzak" (1.050.000 euro).
  • 740001 74100 7609 456204 Hondakinen funtsa. Toki entitateentzako dirulaguntzak" (2.215.126 euro).

Partida horien artean funts-mugimenduak egiten ahalko dira, baita adierazitako aurrekontu-ekitaldien artean ere, gastu-konpromisoa doitzeko, dirulaguntzetarako egiten diren eskaeren arabera eta, gehienez ere, bi partiden baturaraino: 3.265.126 euro.

b) 1.990.000 euro, enpresei, unibertsitateei eta toki-entitateei dirulaguntzak emateko, proiektuak exekuta daitezen industria-hondakinak prebenitzeko, berrerabiltzeko prestatzeko eta birziklatzeko, optimizatu eta hobetu daitezen eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak birziklatzeko eta balorizatzeko sistemak eta balorizatu daitezen hondeatutako material naturalak, 2024an, 2025ean eta/edo 2026an egin beharreko lanak badira, betiere.

Deialdietako gastua deialdiak onestean baimenduko da, Nafarroako 2024ko Aurrekontu Orokorretako partida hauen eta 2025eko eta 2026ko partida baliokideen kargura:

  • 740001 74100 4812 456200 Hondakinen funtsa. Fakultateentzako eta unibertsitate eskolentzako dirulaguntzak" (150.000 euro).
  • 740001 74100 7609 456204 Hondakinen funtsa. Toki-entitateentzako dirulaguntzak" (135.000 euro).
  • 740001 74100 7701 456202 Hondakinen funtsa. Sektore pribatuarentzako dirulaguntzak (1.705.000 euro).

Partida horien artean funts-mugimenduak egiten ahalko dira, baita adierazitako aurrekontu-ekitaldien artean ere, gastu-konpromisoa doitzeko, dirulaguntzetarako egiten diren eskaeren arabera eta, gehienez ere, bi partiden baturaraino: 1.990.000 euro.

c) 436.270 euro 2024an eginen diren jarduketa orokorretarako eta ingurumen-larrialdiko jarduketetarako. Horietatik:

  • 77.000 euro azterketak eta lan teknikoak egiteko dira. Diru-kopuru hori 740001 74100 2276 456207 hondakinen funtsa aurrekontu-partidaren kontura izanen da. Azterketa eta lan teknikoak, Nafarroako 2024ko Aurrekontu Orokorretakoak.
  • 221.450 euro kutsatutako lurren azterketei buruzko lanak (enkarguak), karakterizazioak eta zati guztietarako hainbat lan egiteko dira. Diru-kopuru hori 740001 74100 2276 456211 hondakinen funtsa aurrekontu-partidaren kontura izanen da. NIK mandatua. Hondakinen funtsarentzako azterketa eta lan teknikoak; Nafarroako 2024ko Aurrekontu Orokorretakoak.
  • 97.820 euro eremu degradatuak lehengoratzeko jarduketak egiteko dira. Diru-kopuru hori 740001 74100 2279 456200 hondakinen funtsa aurrekontu-partidaren kontura izanen da. Sektore pribatuko jarduketa orokorrak eta ingurumen-larrialdiko jarduketak, Nafarroako 2024ko Aurrekontu Orokorretakoak.
  • 40.000 euro datuen trazabilitate, kontrol eta teleizapidetze-sistemak hornitzeko dira. 740001 74100 6091 456200 hondakinen funtsa. Nafarroako 2024ko Aurrekontu Orokorretako proiektu teknikoak.

2. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Epeak foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

3. Foru agindu hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzura, Idazkaritza Tekniko Nagusira, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Aurrekontuen Kudeaketarako Atalera, Nafarroako Hondakinen Partzuergora eta Iruñerriko Mankomunitatera.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko urtarrilaren 29an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.

I. ERANSKINA

DATA

AURKEZLEA

ALEGAZIO
ZENBAKIA

AGIRIA

DESKRIBAPENA

ONETSI/EZETSI

JUSTIFIKAZIOA

2023-12-28

Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoa (aurrerantzean, Partzuergoa)

1

Funtsaren banaketa

Toki-entitateen errealitatera egokitutako aurrekontu-estrategia

Deribatua, ezetsia

Eskaerak erreferentzia egiten dio Departamentuko Zerbitzu Juridikoarekin landuko den arau-aldaketa bati

2023-12-28

Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoa (aurrerantzean, Partzuergoa)

2

Funtsaren banaketa

Hondakinen Funtsa banatzeko formula hobetzeko lantaldea

Onetsia

Gaiari heltzeko lantalde bat deituko da

2023-12-28

Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoa (aurrerantzean, Partzuergoa)

3

Funtsaren banaketa

Hondakinen Funtsari buruzko informazio zehatza eta plan ekonomiko bat egitea

Ezetsia

Hondakinen Planaren berrikuspenean sartuta dago informazio hori, dokumentu nagusiaren 11. kapituluan eta I. eranskinean

2023-12-28

Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoa (aurrerantzean, Partzuergoa)

4

Funtsaren banake­ta

Industrialdeen ibilbideetan amaitzen diren industria-hondakinen egungo kudeaketa hobetzeko estrategiak definitzea, ingurumen-zaintza hobetzea eta hondakinen arloko arau-hausteak zehatzeko gaitasunik ez duten erakundeei laguntzea

Deribatua, ezetsia

Eskaera dagoeneko abian dela uste da, zenbait bilera, jardunaldi eta abar egin baitira

2023-12-28

Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoa (aurrerantzean, Partzuergoa)

5

Funtsaren banaketa

Kudeatzen zailak diren hondakinak kudeatzeko toki-entitateentzako laguntzak

Deribatua, ezetsia

Hondakinen Planaren berrikuspenean jasota dago, dokumentu nagusiaren 8. kapituluan (Gobernantza)

2023-12-28

Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoa (aurrerantzean, Partzuergoa)

6

Funtsaren banaketa

Industrialdeei jasotako hondakinak "beste hondakin batzuen" fluxutik toki-entitateei finantzatzea

Ezetsia

Araudiaren gaur egungo idazketaren arabera, partzuergoko erakundeek ez dute laguntzen "beste hondakin batzuen" fluxua sortzen, eta, beraz, ezin dira horien onuradun izan

2023-12-28

Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoa (aurrerantzean, Partzuergoa)

7

Urteko oinarri arau­tzaileak

III. apartatuan gehitzea errefusaren eta materia organikoaren hezetasun- eta zikinkeria-analisiaren zehaztapena, bai eta karakterizazioekin lotutako beste azterketa estatistiko batzuk ere, hala nola konposizioari buruzkoa

Onetsia

Oinarri arautzaileak aldatu dira

2023-12-28

Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoa (aurrerantzean, Partzuergoa)

8

Urteko oinarri arautzaileak

III. apartatuan gehitzea laginketa-planaren eguneraketa, koordinazio-gastu gehigarriak eta makinen erabilera

Ezetsia

Enpresa karakterizatzailearen zerbitzuetan sartuta daude gastu horiek

2023-12-28

Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoa (aurrerantzean, Partzuergoa)

9

Urteko oinarri arautzaileak

Diruz lagundu daitekeen %70a handitzea eta, behar izanez gero, diru horren zati bat aurreratzea

Hein batean onetsia

Diruz laguntzen ahal den ehunekoa egindako inbertsioen %90era igoko da, eta hurrengo deialdietan aplikatuko da. Aurreratzearen gaia horretarako sortuko den lantaldean aztertuko da

2023-12-28

Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoa (aurrerantzean, Partzuergoa)

10

Urteko oinarri arautzaileak

Exekutatzeko epea luzatzea (bi urtera luzatzea proposatzen dugu)

Deribatua, ezetsia

Lantaldeari helaraziko zaio, jakiteko gastu arruntetarako epea gehiago luzatzen ahal den

2023-12-28

Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoa (aurrerantzean, Partzuergoa)

11

Urte anitzeko oinarri arautzaileak

Biohondakinak biltzeko ez ezik, beste hondakin-frakzio batzuk biltzeko ere (ontziak, papera eta kartoia, baita errefusa ere) kamioiak erostea sartzen da

Ezetsia

Oinarri arautzaileetan sartuta daude gaikako bilketarako kamioiak

2023-12-28

Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoa (aurrerantzean, Partzuergoa)

12

Urte anitzeko oinarri arautzaileak

Jakitea zein izanen litzatekeen gehieneko 35 puntu puntuagarriak beteko lituzkeen "ereduzko" proiektu bat

Ezetsia

Puntuazioa 10 puntura murriztu zen aurreko oinarrietan. Halaber, "ereduzko" proiektu bat eman zen, 2023an. Eredu horrek indarrean jarraitzen du

2023-12-28

Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoa (aurrerantzean, Partzuergoa)

13

Dirulaguntza berri bat Beste hondakin batzuk

Industrialdeetan jasotako hondakinen azterketa. Horiek Hondakinen Funtsaren "beste hondakin batzuk" izeneko lerroan sar litezke, edo "beste hondakin batzuk" lerro horretako jarduketa orokor batean

Ezetsia

Araudiaren gaur egungo idazketaren arabera, partzuergoko erakundeek ez dute laguntzen "beste hondakin batzuen" fluxua sortzen, eta, beraz, ezin dira horien onuradun izan

2023-12-28

Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoa (aurrerantzean, Partzuergoa)

14

Dirulaguntza berri bat Beste hondakin batzuk

Enpresei laguntzea, behar bezala kudea ditzaten. Horiek Hondakinen Funtsaren "beste hondakin batzuk" izeneko lerroan sar litezke, edo "beste hondakin batzuk" lerro horretako jarduketa orokor batean

Ezetsia

Araudiaren gaur egungo idazketaren arabera, partzuergoko erakundeek ez dute laguntzen "beste hondakin batzuen" fluxua sortzen, eta, beraz, ezin dira horien onuradun izan

2023-12-28

Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoa (aurrerantzean, Partzuergoa)

15

Dirulaguntza berri bat Beste hondakin batzuk

Tasen azterketa: sortzeagatik ordaintzearen ildotik joanen den tarifikazio-eredua, ahal den heinean

Ezetsia

Diruz laguntzen ahal den jarduketa gisa jasota dago urteko oinarri arautzaileen 2. oinarriko "a) Jarduketaren 1. lerroa" apartatuko 5. azpiapartatuan

2023-12-21

Iruñerriko Mankomunitatea

16

Oinarri arautzaileak

Onuradun bakoitzak jaso beharreko gutxieneko zenbatekoa handitzea, hau da, 200.000 euroko eta 50.000 euroko mugak handitzea

Ezetsia

Mugak, a priori, murriztuak diruditen arren (%6,7, urte anitzekoa bada, eta %4,8, urtekoa bada), ez da ahantzi behar bigarren banaketa-txanda bat ematen ohi dela (soberako kredituekin), eta horrek ehuneko horiek handitzea dakarrela. Batez ere inbertsioetan (urte anitzeko dirulaguntza)

2024-01-09

Iruñerriko Mankomuni­tatea

17

Oinarri arautzaileak

Puntuazioa aldatzea; prebentzio-adierazleak prebentzioari egindako ekarpen garbiaren parametroak sartzea

Horretarako sortuko den lan-mahaian aztertuko da

2024-01-09

Iruñerriko Mankomuni­tatea

18

Oinarri arautzaileak

Puntuazioa aldatzea; biztanle kopurua edo berreskuratutako tona garbiak islatzen dituen adierazle bat sartzea

Horretarako sortuko den lan-mahaian aztertuko da

II. ERANSKINA–2024KO HONDAKINEN FUNTSA BANATZEKO IRIZPIDEAK

2024KO FUNTSAREN BANAKETA

GUZTIRA
(eurotan)

EHUNEKOA

Udal-hondakinen fluxua

Gaikako bilketarekin, prebentzioarekin eta kudeaketarekin lotutako jardueretarako dirulaguntzak, norgehiagokako araubidean.

3.265.126

%57,37

Jarduketa orokorrak eta ingurumen larrialdiko jarduketak

274.950

%4,83

GUZTIZKO PARTZIALA

3.540.076

%62,20

Beste hondakin batzuen fluxua

Norgehiagoka bidezko dirulaguntzak, industriako eta eraikuntzako hondakinak sortzea prebenitzeko eta haiek berrerabiltzeko prestatzeko eta birziklatzeko ekintzetarako.

1.990.000

%34,97

Jarduketa orokorrak eta ingurumen larrialdiko jarduketak

161.320

%2,83

GUZTIZKO PARTZIALA

2.151.320

%37,80

GUZTIRA

5.691.396

Iragarkiaren kodea: F2406032