91. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1376/2024 EBAZPENA, apirilaren 9koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko etxezain lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 6ko 855/2023 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko D mailako hainbat lanpostu huts lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdiak onetsi ziren, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Bete beharreko lanpostuak ebazpen horren I. eranskinean adierazi ziren, eta horien artean etxezainen lanpostuak zeuden. Deialdi hori 2023ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 24koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ekainaren 7an emandako 2029/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori Nafarroako Gobernuaren deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2023ko ekainaren 13an.

Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak azaroaren 6an emandako 3796/2023 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketan sartutako lanpostu hutsak zehaztu ziren, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 5 egun naturaleko epea ireki zen lanpostu hutsak aukeratzeko.

Deialdian ezarritakoari jarraikiz lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldia eginik, bidezkoa da orain lehiakideei lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Bukaera ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko etxezainen 22 lanpostu huts lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, lanpostuak I. eranskinean ezarri bezala esleituta.

2. Lehiatzaileei jakinaraztea 2024ko maiatzaren 10a izanen dela lanpostu eta destino berriez jabetzeko eta horietan lanean hasteko eguna.

3. Indarreko araudian eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoarekin bat, honako hau adieraztea:

a) María Isabel Sáez de Jáuregui Pérez de Eulate, María Teresa Aldaba Legaspi eta Alejandro Yanguas Forcada lehiatzaileen kasuan, prozesuan parte hartu dutenez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan edo haren erakunde autonomoetan borondatezko eszedentzian egonik, esleitu zaien lanpostuaren jabetza hartzea behin betikoa da eta horrek berekin dakar jarduneko zerbitzura itzuli beharra.

b) Zerbitzuko zuzendaritza bat edo burutza bat betetzen ari diren lehiakideen kasuan, esleitutako lanpostuaz jabetzen badira, zuzendaritza edo burutza utzi beharko dute, bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren xedapen gehigarri bakarrean eta deialdiaren 3.8 oinarrian ezarritakoarekin.

c) Administrazio honetan edo beste batean zerbitzu-eginkizunetan ari diren lehiakideen kasuan, esleitutako lanpostuaz jabetzen badira, horrek eraginen du zerbitzu-eginkizunei bukaera ematea.

d) Jarduneko zerbitzura itzultzeagatik behin-behineko atxikipena duten lehiakideen kasuan, esleitutako lanpostuaz jabetzen badira, horrek eraginen du behin-behineko atxikipen horri bukaera ematea.

e) Lanpostuaz jabetzeko egunean zerbitzu berezietako, prestakuntzarako zerbitzu berezietako, eszedentzia bereziko edo liberazio sindikaleko egoera administratiboan dauden lehiakideen kasuan, jabetza-hartzea egintzat joko da egun horretan berean, bestelako tramiterik gabe, eta lehengo egoeran jarraituko dute, egoera horri amaiera eman nahi diotela adierazi ezean; kasu horretan, jabetza-hartzearen eguna baino lehen jakinarazi beharko diote Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari.

f) Era berean, lanpostuaz jabetzeko egunean erditzeko lizentzia hartua duten edo aldi baterako ezintasun egoeran nahiz oporretan dauden lehiakideen kasuan, ulertuko da jabetza-hartzearen egun horretan berean jabetzen direla lanpostu berriaz. Hala ere, kasu horietan destinoko zentroko langileria unitatean aurreabisua egin beharko dute, eta egoera horietako batean daudela frogatu.

g) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren lekualdatze-lehiaketa honetan parte hartzen duten langileei ez zaie aldatuko lehiaketan parte hartu aurretik zuten araubide juridikoa; hori guztia bat etorriz deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoarekin. Hori ez zaie aplikatuko lanaldi partzialean diharduten langile finkoei. Izan ere, langile horiek lanaldi osoko lanpostu bat hartzearekin batera funtzionario izaera eskuratuko dute. Funtzionarioen edo estatutupeko langileen araubide juridikoa dutenek aukera izanen dute lan araubideko lanpostu bat eskuratzeko, lanaldi partzialekoa, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez. Kasu horretan, borondatezko eszedentziara igaroko dira funtzionario edo estatutupeko langile gisa.

4. Lekualdatze-lehiaketaren hasierako esleipenaren ondorioz hutsik gelditu diren 19 lanpostuak II. eranskinean jaso dira.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.

6. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Iruñean, 2024ko apirilaren 9an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

IZENA

LANPOSTU ZK.

LEKUALDATZEAREN EREMUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

SEXU DELITUEN ZIURTAG.

SÁEZ DE JÁUREGUI PÉREZ DE EULATE, MARÍA ISABEL

0033979

HEZKUNTZA ZN

FUNTZIONARIOA

ALDABA LEGASPI, MARÍA TERESA

0032339

IRUÑA-NAVARRO VILLOSLADA BHI

FUNTZIONARIOA

GURUCHARRI ARANA, FRANCISCO JAVIER

0034459

TAFALLA-SANCHO III EL MAYOR BHI

FUNTZIONARIOA

PASCUAL CALVO, ENEKO

0035830

IRUÑA–BIURDANA BHI

FUNTZIONARIOA

E B2

YANGUAS FORCADA, ALEJANDRO

0037444

TUTERA-VALLE DEL EBRO BHI

FUNTZIONARIOA

ÁLVAREZ ILZARBE, MIGUEL

0034619

TAFALLA IBP

FUNTZIONARIOA

II. ERANSKINA.–LEHIAKETAREN ONDORIOZKO LANPOSTU HUTSAK

LANPOSTU ZK.

LEKUALDATZEAREN EREMUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

SEXU DELITUEN ZIURTAG.

0030900

MARTZILLA-MARQUES DE VILLENA BHI

FUNTZIONARIOA

X

0033379

BERA-TOKI ONA BHI

FUNTZIONARIOA

E B2

X

0034090

TUTERA-TORRE MONREAL HBIP

FUNTZIONARIOA

X

0034924

TAFALLA-SANCHO III EL MAYOR BHI

FUNTZIONARIOA

X

0035637

VIANA-RICARDO CAMPANO IP

FUNTZIONARIOA

X

0035643

TUTERA-VALLE DEL EBRO BHI

FUNTZIONARIOA

X

0035730

CORELLA-ALHAMA BHI

FUNTZIONARIOA

X

0035733

CORELLA-ARTE ETA GOI MAILAKO DISEINU ESKOLA

FUNTZIONARIOA

X

0035682

LEKAROZ-BHI

FUNTZIONARIOA

E B2

X

0035832

TUTERA-ETI IBP

FUNTZIONARIOA

X

0037442

TAFALLA IBP

FUNTZIONARIOA

X

0039019

IRUÑA-ANDRES MUÑOZ GARDE HBIP

LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

X

0037462

ERRONKARI-RONCAL DBHI

LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

X

0037463

GARRALDA-DBHI

LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

X

0038965

ELIZONDO-ELIZONDO LANBIDE ESKOLA IBP

LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

X

0039014

TUTERA-BENJAMÍN DE TUDELA BHI

LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

X

0039023

IRUÑA-HEZITZAILE ESKOLA

LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

X

0039024

TUTERA-TORRE MONREAL HBIP

LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

X

0039041

ATARRABIA-PEDRO DE ATARRABIA DBHI

LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

E B2

X

Iragarkiaren kodea: F2405893