91. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

37/2024 FORU DEKRETUA, apirilaren 17koa, Carmen González Nanclares andrea Los Arcosko notario izendatzen duena.

Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren 2024ko otsailaren 19ko Ebazpenaren bidez (2024ko otsailaren 26ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), hutsik dauden notariotzak betetzeko deialdia egin zen.

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 52.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, Nafarroako Gobernuari dagokio Foru Komunitatean aritu behar duten notarioak izendatzeko eskumena.

Agindu horretan ezarritakoa betetzeko, Lehendakaritzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioko Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako Gobernuari deitutako lehiaketaren espedientea igorri dio, baita zuzendaritza nagusi horren 2024ko martxoaren 25eko Ebazpena ere. Ebazpen horren bidez, hutsik dauden notariotzak betetzeko lehiaketa ebatzi zen (2024ko apirilaren 2ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Carmen González Nanclares andreari Los Arcosko notariotzari atxiki zitzaion.

Horrenbestez, bidezkoa da Los Arcosko notariotzaren titularra izendatzea, Lehendakaritzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioak egindako proposamenaren arabera.

Hori horrela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita lauko apirilaren hamazazpian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Lehenengoa.–Carmen González Nanclares andrea Los Arcosko notario izendatzea.

Bigarrena.–Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Foru dekretu hau jakinaraztea interesdunari, Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta Nafarroako Notarioen Elkargoaren dekanoari.

Iruñean, 2024ko apirilaren 17an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.

Iragarkiaren kodea: F2406333