1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
836/2024 EBAZPENA, martxoaren 27koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, Susana Pérez Leza Osasunaren Sustapenerako eta Jasangarritasunerako Ataleko burua kargutik kentzea xedatzen duena, berak eskatu baitu.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak maiatzaren 24an emandako 903/2019 Ebazpenaren bidez, Susana Pérez Leza Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionarioa Lan Osasuneko eta Ingurumenaren Kudeaketako Unitateko buru izendatu zuten, merezimendu-lehiaketa bidez.
Gobernu Kontseiluak 2021eko abenduaren 18an hartutako erabaki baten bidez, Lan Osasunerako eta Ingurumenaren Kudeaketarako Unitateari izena aldatu zitzaion, eta Osasunaren Sustapenerako eta Jasangarritasunerako Atala bilakatu zen.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Lanpostuak betetzeko Arautegiak - Gobernu Kontseiluak 2018ko ekainaren 19an hartutako erabaki baten bidez onetsia- 12.3 artikuluan ezartzen duenez, merezimendu-lehiaketa bidez eskuratutako burutza baten funtzionario titularrak, nahi duenean, berak eskatuta uzten ahalko du jarduna.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Susana Pérez Leza Osasunaren Sustapenerako eta Jasangarritasunerako Ataleko burua kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta egindako lanagatik eskerrak ematea. Atalburu arituko den azken eguna 2024ko martxoaren 31 izanen da.
Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari adieraztea, behar dituen ondorioak izan ditzan.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.
Iruñean, 2024ko martxoaren 27an.–Kudeatzailea, Joaquín Romero Roldán.
Iragarkiaren kodea: F2406151