1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1537/2024 EBAZPENA, apirilaren 23koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez María Pilar Rodríguez Martín andrea izendatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, erizain lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaio.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 25eko 2754E/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zenbait lanpostutan sartzeko salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez; lanpostu horien artean erizain lanpostua dago. Deialdi hori 2022ko 252. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19koan.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren otsailaren 10eko 346E/2023 Ebazpenaren bidez, behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko otsailaren 14an.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak otsailaren 12an emandako 500/2024 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatu ziren, eta beste zenbait izangairen kontratazioa bidezkoa dela ezarri zen. Ebazpen hori 2024ko 42. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 27an.
Ondoren, izendapen-proposamen osagarria egin zen Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak apirilaren 16an emandako 1466/2024 Ebazpenaren bidez, eta María Pilar Rodríguez Martín andreari agiriak aurkezteko epea eten zitzaion ezinbesteko arrazoiengatik.
Alegatutako ezinbesteko arrazoia bukatu denez, aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta lanpostuan jarduteko gaitasunari buruzko txosten medikoa egin ondoan, bidezkoa da orain onestea bai haren izendapena, bai aukeratu zuen lanpostuaren esleipena.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. María Pilar Rodríguez Martín andrea izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, erizain lanpostuan aritzeko, eta 72724 zenbakia duen lanpostu hutsa esleitzea. Lanpostu hori Nafarroako Ospitale Unibertsitarioari atxikia dago, eta Iruñean du destinoa.
2. Izendatutako izangaiak 2024ko maiatzaren 7an hartu beharko du lanpostuaren jabetza.
Lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.
3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileria Zuzendaritzara) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.
4. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
Iruñean, 2024ko apirilaren 23an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2406530