91. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1476/2024 EBAZPENA, apirilaren 17koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, zerbitzu orokorretako lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 15eko 768/2021 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zerbitzu orokorretako ehun eta berrogeita hamazazpi lanpostu huts oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2021eko 82. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 14koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 15eko 2535/2021 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2021eko 232. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 4koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 28ko 452/2022 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen, eta oposizioko proba egiteko eguna eta tokia finkatu ziren. Ebazpen hori 2022ko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 15ekoan.

Hautaprobak bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 23ko 1666/2022 Ebazpenaren bidez, deialdiko 8. oinarrian ezarritako betebeharrak frogatzeko epea ireki zen, eta, ondoren, azaroaren 23ko 3063/2022 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko.

Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, probak gainditu zituzten izangaietatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal zirenak izenda zitezen, deialdian eskatutako betebeharrak betez gero. Izendapen proposamena 2023ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 31koan, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 3ko 822/2023 Ebazpenaren bidez aipatu proposamenean sartutako izangaiak izendatu ziren.

Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 2ko 3209/2023 Ebazpenaren bidez, gainditu eta lehentasun hurrenkeran hurrengoak diren 43 izangai proposatuak izendatu ziren. Ebazpen hori 2023ko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 9koan.

Horretarako zuten epearen barruan, txanda irekiko hogeita hiru izangaik uko egin zioten lanpostuari, edo borondatezko eszedentzia eman zitzaien zerbitzu orokorretako lanpostuan, lanpostuaz jabetu ziren egunetik aurrera, une horretan administrazio honetan edo beste administrazio publiko batean zerbitzuak ematen ari zirelako.

Deialdiaren 10.3 oinarriak ezartzen duenez, aipatutako epean eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaren jabetza hartzen ez duten izangaiek Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte. Era berean, deialdiaren 10.4 oinarriak ezartzen du ezen izangaia funtzionario bihurtu eta, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko araudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 9.4 atalean xedatzen den moduan beteko dela.

Azaldutakoarekin bat etorriz, eta horretan oinarrituta, 2024ko 19. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 25ekoan, izendapen proposamen osagarria argitaratu zen, txanda irekian gainditu dutenen zerrendan aurrekoen ondo-ondotik agertzen diren izangaiekin.

Manuel Emilio Iribarren Casamayor jaunak uko egin dio aipatutako hautapen prozesuari.

Deialdiaren 9.2 oinarrian eskatzen diren agiriak behar zen epean aurkezturik eta izangaiek betebeharrak betetzen dituztela ikusirik, bidezkoa da izendatzea eta lanpostu hutsak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, zerbitzu orokorretako lanpostuetan aritzeko:

Txanda irekia.

GANUZA IRIARTE, BEGOÑA

MUNÁRRIZ FERNÁNDEZ, PAULA

GIL ASIAIN, MARÍA

ECHARRI NAVASCUES, MARÍA JOSE

ARRÓNIZ LACUNZA, SANDRA

BARBERÍA NÚÑEZ, FRANCISCO JAVIER

CERDÁN AZCONA, VIRGINIA

FLAMARIQUE ÁLVAREZ DE EULATE, ÍÑIGO

VALLEJO JIMÉNEZ, BEGOÑA

FERNÁNDEZ DE LANDA ESPINOSA DE LOS MONTEROS, JOSÉ MANUEL

JAUNARENA COLMENERO, GORKA

FERNÁNDEZ MENDAZA, JOSÉ CARLOS

FABO NACIANCENO, EFRÉN

RODRÍGUEZ DEAN, PATRICIA

RUIZ RODRÍGUEZ, MARTÍN

SEGURA GIL, XABIER

ANDRÉS GALAR, SANTI

GARCÍA REDÍN, MIGUEL

ALONSO MONTÓN, EVA

CÍA SORBET, FRANCISCO JAVIER

LATASA APEZTEGUÍA, FRANCISCO JAVIER

ZUBIETA VALENCIA, JOKIN

2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Xedatzea ezen proposatu diren izangaiek hartu beharko dutela lanpostuaren jabetza, bakoitzari dagokionaren arabera, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuan, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzuan, eta Profesionalen Kudeaketa eta Administrazio Atalean (Santa Soria kalea 2, 31200, Lizarra) hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

4. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko departamentuetako idazkaritza tekniko nagusietara, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko eta García Orcoyen Ospitaleko Langileriaren Zuzendaritzara), Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura; halaber, ebazpena interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzenduta, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoa.

5. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Iruñean, 2024ko apirilaren 17an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

DEITURAK ETA IZENA

TXANDA

LANPOSTU ZK.

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

EREMUA

SEXU DELITUEN ZIURTAGIRIA

GIDABAIMENA

KARGAK MANEIATZEA

GANUZA IRIARTE, MARÍA BEGOÑA

Irekia

0033372

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

BURLATA-IBAIALDE BHI

FUNTZIONARIOA

BURLATA

EREMU MISTOA

X

X

MUNÁRRIZ FERNÁNDEZ, PAULA

Irekia

0033631

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

BURLATA-BURLATA LH IB

FUNTZIONARIOA

BURLATA

EREMU MISTOA

X

X

GIL ASIAIN, MARÍA

Irekia

0033467

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

BURLATA-BURLATA LH IB

FUNTZIONARIOA

BURLATA

EREMU MISTOA

X

X

ECHARRI NAVASCUES, MARÍA JOSE

Irekia

0034579

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

IRUÑA-JULIO CARO BAROJA BHI

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

X

X

ARRÓNIZ LACUNZA, SANDRA

Irekia

0071374

OSASUN DEPARTAMENTUA

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

X

BARBERÍA NÚÑEZ, FRANCISCO JAVIER

Irekia

0031254

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

BARAÑAIN-BARAÑAIN BHI

FUNTZIONARIOA

BARAÑAIN

EREMU MISTOA

X

X

CERDÁN AZCONA, VIRGINIA

Irekia

0061672

OSASUN DEPARTAMENTUA

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

X

FLAMARIQUE ÁLVAREZ DE EULATE, ÍÑIGO

Irekia

0068511

OSASUN DEPARTAMENTUA

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

B

X

VALLEJO JIMÉNEZ, BEGOÑA

Irekia

0030590

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

IRUÑA-IÑAKI OCHOA DE OLZA DBHI

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

X

X

FERNÁNDEZ DE LANDA ESPINOSA DE LOS MONTEROS, JOSÉ MANUEL

Irekia

0034145

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

IRUÑA-VIRGEN DEL CAMINO IBP

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

X

X

JAUNARENA COLMENERO, GORKA

Irekia

0071500

OSASUN DEPARTAMENTUA

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

X

FERNÁNDEZ MENDAZA, JOSÉ CARLOS

Irekia

0063523

OSASUN DEPARTAMENTUA

GARCÍA ORCOYEN OSPITALEA

FUNTZIONARIOA

LIZARRA

EREMU MISTOA

X

FABO NACIANCENO, EFRÉN

Irekia

0032444

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

TAFALLA-SANCHO III EL MAYOR BHI

FUNTZIONARIOA

TAFALLA

EREMU MISTOA

X

X

RODRÍGUEZ DEAN, PATRICIA

Irekia

0071359

OSASUN DEPARTAMENTUA

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

X

RUIZ RODRÍGUEZ, MARTÍN

Irekia

0071362

OSASUN DEPARTAMENTUA

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

X

SEGURA GIL, XABIER

Irekia

0071496

OSASUN DEPARTAMENTUA

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

X

ANDRÉS GALAR, SANTI

Irekia

0068508

OSASUN DEPARTAMENTUA

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

X

GARCÍA REDÍN, MIGUEL

Irekia

0004530

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

INGURUMEN ZN

FUNTZIONARIOA

ERRONKARI

EREMU MISTOA

B

X

CÍA SORBET, FRANCISCO JAVIER

Irekia

0071498

OSASUN DEPARTAMENTUA

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

X

LATASA APEZTEGUÍA, FRANCISCO JA­VIER

Irekia

0062141

OSASUN DEPARTAMENTUA

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

X

ZUBIETA VALENCIA, JOKIN

Irekia

0068514

OSASUN DEPARTAMENTUA

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

X

ALONSO MONTÓN, EVA

Irekia

0032145

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

LEITZA-AMAZABAL BHI

FUNTZIONARIOA

LEITZA

EREMU EUSKALDUNA

X

X

Iragarkiaren kodea: F2406503