91. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1466/2024 EBAZPENA, apirilaren 16koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatu eta beste zenbait izangairen kontratazioa bidezkoa dela ezartzen duena, erizain lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 25eko 2754E/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zenbait lanpostutan sartzeko salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez; lanpostu horien artean erizain lanpostua dago. Deialdi hori 2022ko 252. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren urtarrilaren 25eko 233E/2023 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko urtarrilaren 25ean.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren otsailaren 10eko 346E/2023 Ebazpenaren bidez, behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko otsailaren 14an.

Merezimenduen balorazio fasea amaituta, 2023ko abenduaren 22an, puntuazio handiena zuten eta deialdian eskatutako baldintzak betetzen zituzten hautagaiak izendatzeko edo kontratatzeko proposamena argitaratu zen deialdiaren web-fitxan, eta dokumentazioa aurkezteko epea eten zitzaien, ezinbesteko kausagatik, Andrea Campos Montori andreari, Javier Delpón Carrillo jaunari, Naiara Ilundain Ruiz andreari, Raquel López Goñi andreari, Susana Manteca Iribarren andreari eta Juana María Vidaurre Azcona andreari. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 12ko 500/2024 Ebazpenaren bidez, berriz, gainerako izangaiak izendatu ziren.

Izendatutako izangaien artean, María Victoria Beraza Gastesi andreak uko egin dio plazari; Eva Colomo García andreak, Eva Rosa Martínez Gil andreak, María Rosa Beasain Aranda andreak eta Patricia Azcona Urrea andreak ez dute plazaren jabetza hartu, eta Ana Martín Campos andrea deialditik kanpo geratu da, deialdiko lanpostuan langile finkoa izateagatik.

Ondoren, Leire Urtasun Alonso andreari, Rebeca Ema Mate andreari, Ana Carmen Atienza Muro andreari, Rebeca Ramos Salcedo andreari, Itsaso Elizalde Beiras andreari, Juan Luis Antonio Berrozpide Herrero jaunari, Ana Mayordomo Anguiano andreari, Lola Pérez Fernández andreari, Iratxe Los Arcos Jiménez andreari, Leticia Fernandino Zubieta andreari, Javier Laparra Garrido, Patricia Miranda Vázquez jaunari, María Mercedes Goñi Aguirre andreari, María José Ochotorena Ureta andreari, Laura Arbeloa Murillo andreari, Leticia Villanueva Alegria andreari, Patricia Ponce Mendez andreari eta Isabel Segura Pascual andreari, guztiak txanda irekiko izangaiak, borondatezko eszedentzia eman zaie lanpostuaz jabetu zirenetik, une horretan administrazio publiko honetan edo beste batean zerbitzuak ematen ari zirelako, eta, horretan oinarrituta, 2024ko martxoaren 14an deialdiaren web-fitxan izendapen osagarriaren proposamena argitaratu zen, bertan hurrengo izangaiak sartuz.

Proposatutako izangaien artean, María Pilar Rodríguez Martín andreak, ezinbesteko kausa alegatuta, eskatzen du, hari dagokionez, epe horren zenbaketa etetea aipatutako zirkunstantzia desagertu arte; Elena Aparicio Prieto andreak, Héctor Bordas Larreta jaunak eta María Jesús Izcue Salinas andreak ez dute dokumentazioa aurkeztu horretarako ezarritako epean; María Concepción Gil Elizari andreak uko egin dio plazari; eta Amaya Urdin Izura andrea deialditik kanpo uzten da, deialdiko lanpostuan langile finkoa delako.

Gainerako izangaiek aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, eta deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, eta Susana Manteca Iribarren, Javier Delpón Carrillo eta Andrea Campos Montori jaun-andreen ezinbesteko kausa amaitu ondoren, aurkeztutako dokumentazioa aztertu eta lanpostua betetzeko gaitasunari buruzko mediku-txostena egin ondoren, bidezkoa da horiek izendatzea edo kontratatzea eta plazak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, erizain lanpostuan aritzeko:

MANTECA IRIBARREN, SUSANA

DELPÓN CARRILLO, JAVIER

CAMPOS MONTORI, ANDREA

LIBERAL IRIARTE, IÑAKI

CRUZ PAESA, OLGA MARIA

GARCÍA SÁNCHEZ, SILVIA

PASCAL SANGARI, AINARA

BELOKI IRIARTE, NEKANE

LACALLE VALENCIA, MARIA CARMEN

PEREZ DE ZABALZA POLITE, ANDREA

ANCIZU ARIZTEGUI, ANA

LABARGA ETULAIN, CRISTINA

SALAS ARMENDARIZ, MAITE

MARTIN MONTERO, MARIA CARMEN

THOMAS ERVITI, BEGOÑA

SESMA ESCRIBANO, MONICA

ORZAIZ IBARRA, LEIRE

2. Xedatzea izangai hauek lanaldi partzialeko lan-araubideko kontratuarekin kontrata daitezela:

TORNOS GRACIA, MARIA

ECHANIZ OSES, JONE

MAZQUIARAN GARCIANDIA, MARIA

ARIZ CIA, MARIA CRUZ

REGUERA OSORIO, SHEYLA

LIZARRAGA BULDAIN, IRANTZU

ILARREGUI MERINO, EDURNE

SANCHEZ CASTILLO, OSCAR

MONFORTE ESPIAU, JOSE MANUEL

HERNANDO PEDRERO, MARIA LUISA

ARENAL GOTA, TANIA

LLORENS URMENETA, LEIRE

HEREDERO GUTIERREZ, NEREA

3. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

4. Izendatutako izangaiek 2024ko maiatzaren 7an hartu beharko dute lanpostuaren jabetza.

Lanaldi partzialeko lan-kontratu finkoa izanen duten izangaiek behar den kontratua sinatu beharko dute 2024ko maiatzaren 7an.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak edo kontratua sinatzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa izateko eskubide guztiak galduko ditu.

5. Epearen zenbaketa etetea María Pilar Rodríguez Martín andrearentzat, egiaztatu duen ezinbesteko arrazoia desagertu arte.

6. Adieraztea Leire Orzaiz Ibarra andreak, B2 euskara mailako lanpostu elebiduna lortu baitu, euskarazko jakite maila zehaztuta duten lanpostu elebidunak betetzeko prozesuetan besterik ezin izanen duela parte hartu, hala ezartzen baitu Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 33.2 artikuluak.

7. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko eta Reina Sofía ospitaleko langileria zuzendaritzetara, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzako Zuzendaritzara), Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzara eta Langileria Atalera, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatuarekin bat etorriz.

8. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Iruñean, 2024ko apirilaren 16an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTU ZK.

LANTOKIA

HERRIA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

EUSKARA

MANTECA IRIBARREN, SUSANA

72285

CINTRUENIGOKO OOLT

CINTRUÉNIGO

FUNTZIONARIOA

DELPÓN CARRILLO, JAVIER

72636

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

CAMPOS MONTORI, ANDREA

72291

REINA SOFÍA OSPITALEA

TUTERA

FUNTZIONARIOA

LIBERAL IRIARTE, IÑAKI

62708

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

CRUZ PAESA, OLGA MARIA

72515

OINARRIZKO OSASUN LAGUNTZA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

GARCÍA SÁNCHEZ, SILVIA

72991

REINA SOFÍA OSPITALEA

TUTERA

FUNTZIONARIOA

PASCAL SANGARI, AINARA

62209

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

BELOKI IRIARTE, NEKANE

67147

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

LACALLE VALENCIA, MARIA CARMEN

65059

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

PEREZ DE ZABALZA POLITE, ANDREA

70676

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

ANCIZU ARIZTEGUI, ANA

72679

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

LABARGA ETULAIN, CRISTINA

72660

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

SALAS ARMENDARIZ, MAITE

71320

ZIZUR-ETXABAKOIZKO OOLT

ZIZUR NAGUSIA

FUNTZIONARIOA

B2

MARTIN MONTERO, MARIA CARMEN

72688

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

THOMAS ERVITI, BEGOÑA

72686

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

SESMA ESCRIBANO, MONICA

72340

OINARRIZKO OSASUN LAGUNTZA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

ORZAIZ IBARRA, LEIRE

60462

AURIZKO OOLT

ARIBE

FUNTZIONARIOA

B2

TORNOS GRACIA, MARIA

68880

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

ELKANO

LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

ECHANIZ OSES, JONE

72522

OINARRIZKO OSASUN LAGUNTZA

IRUÑA

LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

MAZQUIARAN GARCIANDIA, MARIA

72710

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

ARIZ CIA, MARIA CRUZ

72757

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

REGUERA OSORIO, SHEYLA

69020

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

LIZARRAGA BULDAIN, IRANTZU

9730

SAN JOSE ZENTROA

IRUÑA

LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

ILARREGUI MERINO, EDURNE

72702

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

SANCHEZ CASTILLO, OSCAR

72743

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

MONFORTE ESPIAU, JOSE MANUEL

69006

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

HERNANDO PEDRERO, MARIA LUISA

72716

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

ARENAL GOTA, TANIA

72733

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

LLORENS URMENETA, LEIRE

72373

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

HEREDERO GUTIERREZ, NEREA

72729

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

Iragarkiaren kodea: F2406150