91. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1465/2024 EBAZPENA, apirilaren 16koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Inés Pérez Irache andrea izendatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, erizain lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaio.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 8ko 1765E/2017 Foru Aginduaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erizainen lanpostu batzuk oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2017ko 185. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 25ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren abenduaren 13ko 2226E/2017 Ebazpenaren bidez (2017ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 28koan), deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Otsailaren 21eko 312E/2018 Ebazpenaren bidez (2018ko 43. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, martxoaren 1ekoan), behin betiko zerrenda onetsi zen, eta bete beharreko lanpostuen kopurua zehaztu (108 lanpostu), lanpostu horien destinoa eta plantillan duten identifikazio zenbakia adierazita.

Azkenik, martxoaren 13ko 451E/2018 Ebazpenaren bidez (2018ko 56. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 20koan), urtarrilaren 14ko 21E/2022 Ebazpenaren I. eranskina aldatu zen, zeinak behin betiko zerrenda onetsi baitzuen.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukaturik, 2019ko 229. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 20koan, argitara eman zen hautapen prozesua puntuazio handienarekin gainditzeagatik deitutako lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaien aldeko izendapen-proposamena, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 20ko 171/2020 Ebazpenaren bidez, eskatutako dokumentazioa aurkeztu eta baldintzak betetzen zituzten izangaiak izendatu ziren.

Ondoren, izendapen osagarrien proposamen batzuk egin ziren, bai eta zegozkien izendapen osagarriak ere, eta epearen zenbaketa eten zitzaion Cristina Arroyo Manzanal andreari. Ezinbesteko arrazoia amaitu ondoren, izangai horren izendapena egin zen Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 15eko 203/2024 Ebazpenaren bidez.

Cristina Arroyo Manzanal andrea %33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa duten pertsonen txandako izangaia da, eta lanpostuaz jabetu zenetik eszedentzia eman diote, beste administrazio publiko batean zerbitzuak ematen ari delako une honetan. Hori dela-eta, eta txanda horretan ez dagoenez gainditu duen beste izangairik, izendapen osagarri baten proposamena argitaratu zen 2024ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 14koan, Inés Pérez Irache andrearen alde, izangai horrek lanpostuaren baldintzak betetzen baititu, eta bera baita txanda irekiko gaindituen zerrendan hurrengoa dagoena, jadanik izendatzeko proposatu direnen ondoren.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Inés Pérez Irache andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, erizainen lanpostuetan aritzeko, eta 69945 zenbakia duen lanpostu hutsa esleitzea, funtzionario araubidekoa, Tuterako Reina Sofía ospitaleari atxikita dagoena eta destinoa Tuteran duena.

2. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu behar du lanpostuaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean ez baldin badu lanpostuaren jabetza hartzen, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetza eta Tuterako Reina Sofia ospitaleko Langileria Zuzendaritza) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atala) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin.

4. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Iruñean, 2024ko apirilaren 16an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2406139