91. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1424/2024 EBAZPENA, apirilaren 15ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Karlos Luis Ekiza Juaniz jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen baita, errepideetako zaintzaileen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaio.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 27ko 2474/2022 Ebazpenaren bidez, zenbait sarrera-prozeduraren deialdiak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko C mailako lanpostu batzuetan, II. eranskinean zerrendatzen direnetan, gehieneko plaza kopuru bat salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 3koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 99/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko urtarrilaren 23an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 953/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2023ko martxoaren 16an, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 21eko 4394/2023 Ebazpenaren bidez, bertan azaltzen ziren izangaiak izendatu ziren.

Ondoren, izendaturiko izangaietako batek uko egin zion hautapen-prozesuan jarraitzeari, eta Manuel Solar González jauna izendatu zen Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 25eko 285/2024 Ebazpenaren bidez, hura baitzen zerrendako hurrengo izangaia.

Manuel Solar González jaunari errepideetako zaintzailearen lanpostuan borondatezko eszedentzia eman zitzaion, hori eskatzeko epearen barruan eta lanpostuaren jabetza hartu zuen egun beretik, data horretan administrazio publiko bereko beste lanpostu finko batean ari baitzen.

Deialdiaren 9.4 oinarrian ezarritakoari jarraikiz, bidezkoa da lanpostu hutsa betetzea prozesua gainditu duten izangaien zerrendan hurrengo dagoenarekin, eta, horretan oinarrituta, Karlos Luis Ekiza Juaniz jaunaren aldeko izendapen-proposamen osagarria eman zen argitara deialdiaren web-fitxan, bera baita zerrenda horretan hurrengoa.

Deialdiaren 8.2 oinarrian eskatzen diren agiriak behar zen epean aurkezturik eta izangaiak betebeharrak betetzen dituela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Karlos Luis Ekiza Juaniz jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, errepideetako zaintzaileen lanpostuan aritzeko, eta plantilla organikoan 1994 zenbakia duen lanpostua esleitzea. Lanpostu hori Lurralde Kohesiorako Departamentuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari atxikita dago, B motako gida baimenaren betebeharra du, eta destinoa Mugairin dauka.

2. Izendatutako izangaiak 2024ko maiatzaren 6an hartu beharko du lanpostuaren jabetza, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea Lurralde Kohesiorako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.

4. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Iruñean, 2024ko apirilaren 15ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2406155