91. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1390/2024 EBAZPENA, apirilaren 9koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez behean adierazten diren izangaiak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen baitira eta beste zenbait izangairen kontratazioa bidezkoa dela ezartzen baita, farmaziako teknikarien lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaie.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 9ko 2646E/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen farmaziako teknikarien lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2022ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren ekainaren 12ko 1637E/2023 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2023ko ekainaren 12an.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatuta, 2024ko martxoaren 12an, deialdiaren web-fitxan argitara eman zen deialdietako baldintzak betetzen dituzten izangaien artean puntuaziorik handiena lortu dutenen aldeko izendapen proposamena.

Aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena eta kontratazioa egitea eta lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, farmaziako teknikarien lanpostuetan aritzeko:

–Erreserba txanda %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzat:

PLANILLO INDA, RUBÉN

2. Izangai hauek lanaldi partzialeko lan-araubideko kontratuarekin kontrata daitezela xedatzea:

–Txanda irekia:

MUÑOZ SÁNCHEZ, MAITE

FONSECA ZABALZA, ANA CARMEN

GARCÍA GONZÁLEZ, ANDREA

TIUTIUNICOV POROZINSCAIA, ANASTASIA

–Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txanda:

CUTRIN NOLASCO, ANA MARÍA

3. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

4. Izendatutako izangaiek 2024ko maiatzaren 7an hartu beharko dute lanpostuaren jabetza.

Lanaldi partzialeko lan-araubideko kontratua izanen duten izangaiek behar den kontratua sinatu beharko dute 2024ko maiatzaren 7an.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez dutenek edo, kasua bada, lan-kontratu finkoa sinatzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario edo lan-kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileria Zuzendaritzara) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin.

6. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Iruñean, 2024ko apirilaren 9an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

TXANDA

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTU ZK.

ARAUBIDE JURIDIKOA

LANTOKIA

HERRIA

DESGAITASUNA DUTEN PERTSONAK

PLANILLO INDA, RUBÉN

71848

FUNTZIONARIOA

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

IREKIA

MUÑOZ SÁNCHEZ, MAITE

72976

LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

IREKIA

FONSECA ZABALZA, ANA CARMEN

72977

LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

IREKIA

GARCÍA GONZÁLEZ, ANDREA

72978

LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

IREKIA

TIUTIUNICOV POROZINSCAIA, ANASTASIA

72979

LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

GENERO-INDARKERIAREN BIKTIMA DIREN EMAKUMEAK

CUTRIN NOLASCO, ANA MARÍA

72980

LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Iragarkiaren kodea: F2406021