91. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1378/2024 EBAZPENA, apirilaren 9koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, behean adierazten diren izangaiak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen dituena eta beste zenbait izangairen kontratazioa bidezkoa dela ezartzen duena, etxezain lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 14ko 2475/2022 Ebazpenaren bidez, zenbait sarrera-prozeduraren deialdiak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko D mailako lanpostu batzuetan, II. eranskinean zerrendatzen direnetan, gehieneko plaza kopuru bat salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 201. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 10ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 147/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko urtarrilaren 23an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 962/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.

Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatuta, puntuazio handiena duten eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzen dituzten izangaiak izendatzeko edo kontratatzeko proposamena egin zuen kalifikazio epaimahaiak. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko martxoaren 12an.

Proposatutako izangaien artetik, Endika Aramburu Bergua jaunak eta Pedro José Gordillo Herrera jaunak uko egin diote hautapen prozesuari.

Bestalde, Asier Aranguren Garralda jaunak, Mari Ceballos Indacoechea andreak eta Javier Zarraluqui Bezunartea jaunak, ezinbesteko kausa alegatuz, epe horren zenbaketa etetea eskatu dute, aipatutako egoera desagertu arte.

Gainerako izangaiek behar zen epean aurkeztu dutenez eskatutako dokumentazioa, eta eskatutako betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da haiek izendatzea edo kontratatzea eta lanpostu hutsak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, etxezain lanpostuetan aritzeko:

BRAVO IBÁÑEZ, ALBERTO

BARRASA GALILEA, FRANCISCO

OLAGÜE IRIGOYEN, MARÍA ÁNGELES

CATALÁN MARTÍNEZ, ANA MARÍA

GOIKOETXEA MALATSETXEBARRIA, IVAN

AGUIRRE ECHÁVARRI, MARÍA CARMEN

LÓPEZ VILLAR, ANA ELENA

2. Izangai hauek lanaldi partzialeko lan araubideko kontratuarekin kontrata ditzatela xedatzea:

MARTÍNEZ RÁZQUIN, MARÍA MILAGROS

BARCINA MARCO, MIKEL

LIZASO ZALBA, MARÍA JOSÉ

GUTIÉRREZ ÍÑIGO, MARÍA ISABEL

LEÓN BERTOL, LETICIA

FERNÁNDEZ SENOSIÁIN, BERTA

3. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

4. Izendatutako izangaiek 2024ko maiatzaren 10ean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuan.

Lan araubideko lanaldi partzialeko kontratazio finkorako izangaiek 2024ko maiatzaren 10ean izenpetu beharko dute kontratua, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuan.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak edo kontratua sinatzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa izateko eskubide guztiak galduko ditu.

5. Epearen zenbaketa etetea Asier Aranguren Garralda jaunari, Mari Ceballos Indacoechea andreari eta Javier Zarraluqui Bezunartea jaunari dagokienez, egiaztatutako ezinbesteko kausa desagertu arte.

6. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta adieraztea argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, eta ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin bat.

Iruñean, 2024ko apirilaren 9an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTU ZK.

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

EREMUA

SEXU
DELITUEN
ZIURTAGIRIA

HIZKUNTZAK

BRAVO IBÁÑEZ, ALBERTO

37442

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

TAFALLA IBP

FUNTZIONARIOA

TAFALLA

EREMU MISTOA

BARRASA GALILEA, FRANCISCO

36057

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

SAN ADRIAN-EGA BHI

FUNTZIONARIOA

SAN ADRIÁN

EREMU EZ-EUSKALDUNA

OLAGÜE IRIGOYEN, MARÍA ÁNGELES

34924

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

TAFALLA-SANCHO III EL MAYOR BHI

FUNTZIONARIOA

TAFALLA

EREMU MISTOA

MARTÍNEZ RAZQUIN, MARÍA MILAGROS

39023

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

IRUÑA-HEZITZAILEEN ESKOLA IB

NAFARROAKO GOBERNUKO LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

IRUÑA

EREMU MISTOA

CATALÁN MARTÍNEZ, ANA MARÍA

35643

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

TUTERA-VALLE DEL EBRO BHI

FUNTZIONARIOA

TUTERA

EREMU EZ-EUSKALDUNA

BARCINA MARCO, MIKEL

37462

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

ERRONKARI-RONCAL DBHI

NAFARROAKO GOBERNUKO LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

ERRONKARI

EREMU MISTOA

GOIKOETXEA MALATSETXE­BARRIA, IVAN

33379

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

BERA-TOKI ONA BHI

FUNTZIONARIOA

BERA

EREMU EUSKALDUNA

X

E B2

AGUIRRE ECHÁVARRI, MA­RÍA CARMEN

36361

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

AZKOIEN-RIBERA DEL ARGA BHI

FUNTZIONARIOA

AZKOIEN

EREMU EZ-EUSKALDUNA

LÓPEZ VILLAR, ANA ELENA

30900

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

MARTZILLA-MARQUES DE VILLENA BHI

FUNTZIONARIOA

MARTZILLA

EREMU EZ-EUSKALDUNA

LIZASO ZALBA, MARÍA JOSÉ

37463

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

GARRALDA-DBHI

NAFARROAKO GOBERNUKO LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

GARRALDA

EREMU EUSKALDUNA

X

GUTIÉRREZ ÍÑIGO, MARÍA ISABEL

39024

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

TUTERA-TORRE MONREAL HBIP

NAFARROAKO GOBERNUKO LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

TUTERA

EREMU EZ-EUSKALDUNA

X

LEÓN BERTOL, LETICIA

39014

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

TUTERA-BENJAMÍN DE TUDELA BHI

NAFARROAKO GOBERNUKO LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

TUTERA

EREMU EZ-EUSKALDUNA

X

FERNÁNDEZ SENOSIÁIN, BERTA

38965

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

ELIZONDO-ELIZONDO LANBIDE ESKOLA IBP

NAFARROAKO GOBERNUKO LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

ELIZONDO

EREMU MISTOA

X

Iragarkiaren kodea: F2405894