91. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

146/2024 EBAZPENA, apirilaren 5ekoa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Raquel Cemborain Iriarte andrea izendatzen baita Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Administrazio Erroko Laneko Arriskuen Prebentziorako Ataleko buru bitarte baterako.

Azaroaren 15eko 248/2023 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onetsi ziren. Foru dekretu horren bidez, Administrazio Erroko Laneko Arriskuen Prebentziorako Atala sortu zen Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan.

Foru dekretuaren 54. artikuluak ezartzen duenez, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz izendatuko eta kargutik kenduko dira zerbitzuetako, ataletako eta unitateetako buruak, foru dekretu horren bidez arautu baitzen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko modua.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 248/2023 Foru Dekretuaren 11. artikuluan langileen arloan ezarritako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Raquel Cemborain Iriarte andrea izendatzea Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Administrazio Erroko Laneko Arriskuen Prebentziorako Ataleko buru, bitarte baterako, 2024ko apirilaren 5etik aurrerako ondorioekin.

2. Ebazpen hau jakinaraztea Raquel Cemborain Iriarte andreari, eta igortzea Osasun Departamentuko zuzendari nagusiari, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari, Laneko Osasunaren zuzendariordeari eta Profesionalen Ataleko buruari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2024ko apirilaren 5ean.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, M.ª Ángeles Nuin Villanueva.

Iragarkiaren kodea: F2406323