1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
36/2024 FORU AGINDUA, apirilaren 17koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak eskatu baitu, María Saralegui Miranda andrea, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Turismoko eta Merkataritzako Kontabilitatearen Kudeaketarako Bulegoko burua.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalean ezartzen du bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki ezeztatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleitutako eskudantziak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea, berak eskatu baitu, María Saralegui Miranda andrea, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Turismoko eta Merkataritzako Kontabilitatearen Kudeaketarako Bulegoko burua. Kargu-uzteak 2024ko apirilaren 21ean izanen ditu ondorioak, eta horixe izanen da burutzan aritzeko azken eguna.
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2024ko apirilaren 17an.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.
Iragarkiaren kodea: F2406357