91. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

128E/2024 FORU AGINDUA, apirilaren 15ekoa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariarena, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Daniel Hernandorena Largo jauna, Barne Zuzendaritza Nagusiko Trafiko Zerbitzuko Trafikoa Koordinatzeko Ataleko burua.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabilita, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Daniel Hernandorena Largo jauna kargutik kentzea, Barne Zuzendaritza Nagusiko Trafiko Zerbitzuko Trafikoa Koordinatzeko Ataleko burutzatik, alegia, eta egindako lanagatik eskerrak ematea. Burutzan aritzeko azken eguna 2024ko apirilaren 17a izanen da.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari eta igortzea Trafiko Zerbitzura, Barne Zuzendaritza Nagusira, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2024ko apirilaren 15ean.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.

Iragarkiaren kodea: F2406057