91. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

41/2024 FORU AGINDUA, apirilaren 15ekoa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Javier Jesús Vitrián Conde-Salazar jauna, Garraioen Ikuskapenaren eta Arbitraje Batzordearen Ataleko burua.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalean ezartzen du atalburuen bitarte baterako izendapenak libreki ezeztatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hortaz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Javier Jesús Vitrián Conde-Salazar jauna, Garraioen Ikuskapenaren eta Arbitraje Batzordearen Ataleko burua. 2024ko apirilaren 15a izanen da atalburu ariko den azken eguna.

2. Foru agindu hau interesdunari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2024ko apirilaren 15ean.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

Iragarkiaren kodea: F2406156