1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
47/2024 FORU AGINDUA, apirilaren 10ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Alberto Elizalde Lasheras jauna, Araubide Juridikoaren Ataleko burua Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian, berak hala eskatuta.
Hala ezartzen baitu hirugarren xedapen gehigarriko bigarren zenbakian abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organo berak.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleitutako eskudantziak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea Alberto Elizalde Lasheras jauna, Araubide Juridikoaren Ataleko burua Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian. Kargu-uzteak 2024ko apirilaren 15etik aurrera izanen ditu ondorioak, eta hori izanen da atalburu ariko den azken eguna.
2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2024ko apirilaren 10ean.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.
Iragarkiaren kodea: F2406265