1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
41/2024 FORU DEKRETUA, apirilaren 17koa, zeinaren bidez Francisco José Fernández Elizalde jauna izendatzen baita Larrialdietako, Prebentzioko eta Babes Zibileko Zerbitzuko zuzendari (zerbitzu hori Barne Zuzendaritza Nagusian dago, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuan).
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak ezartzen du Nafarroako Gobernuak izendatuko eta kargutik kenduko dituela zerbitzuko zuzendariak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik. Foru Administrazio Publikokoak diren edo hari atxikirik dauden funtzionarioen artetik eginen da izendapena, izendapen askearen bidez.
Hori horrela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita lauko apirilaren hamazazpian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. Francisco José Fernández Elizalde jauna izendatzea Larrialdietako, Prebentzioko eta Babes Zibileko Zerbitzuko zuzendari (zerbitzu hori Barne Zuzendaritza Nagusian dago, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuan), 2024ko apirilaren 18tik aurrerako ondorioekin.
2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2024ko apirilaren 17an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.
Iragarkiaren kodea: F2406335