91. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

24/2024 FORU AGINDUA, apirilaren 17koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Jon Iriarte Ibarra jauna, Baliabideen Kudeaketaren eta Irisgarritasuneko Unitate Arduradunaren Ataleko burua (atal hori Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusian dago, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuan).

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalean ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki ezeztatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hortaz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoei langileen arloan dagozkien eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Jon Iriarte Ibarra jauna, Baliabideen Kudeaketaren eta Irisgarritasuneko Unitate Arduradunaren Ataleko burua (atal hori Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusian dago, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuan), eta emandako zerbitzuengatik eskerrak ematea. Kargu-uzteak 2024ko apirilaren 18tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta 2024ko apirilaren 17a izanen da atalburu arituko den azken eguna.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea eta igortzea Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2024ko apirilaren 17an.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2406152