91. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

48/2024 FORU AGINDUA, apirilaren 11koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, 193, 210 eta 296 ereduak onesten dituzten foru aginduak aldatzen dituena.

Zerga administrazioak oztopoak aurkitzen ditu Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren konturako dibidenduei egindako atxikipenak itzultzeko eskaerak kudeatzeko eta kontrolatzeko; batzuetan, arazoak izaten direlako zergadunak zein horien bizilekua identifikatzeko eta, besteetan, itzultzeko eskatzen diren atxikipenen sarreraren efektibotasuna egiaztatzeko.

Halako zailtasunak saihesteko eta itzulketen izapidetzea arintzeko, Zerga administrazioak informazio gehiago lortu behar du Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren konturako dibidenduei egindako atxikipen horien gainean. Xede horrekin, foru agindu honek 193, 210 eta 296 ereduak aldatuko ditu horien edukia gehitzeko.

193 ereduari dagokionez, "Bitartekari bati ordaintzea" eremua ordeztu da "Bitartekari jasotzailea" eremuarekin, eta horren edukia egokitu da. Bestalde, beste eremu berri batzuk erantsi dira, hala nola "Ordena zenbakia", "Ordaintzailearen IFZ", "Sortzapen data" eta "Merkatu gakoa".

296 ereduari dagokionez, egindako aldaketek batez ere eragiten diete nola Espainian, hala atzerrian dauden bitartekari kate bateko balore negoziagarrietatik eratorritako etekinei. Xedea da etekin mota horiek berezko dituzten kateko ordainketen trazabilitatea hobetzea, deklaratzaile bakoitzak informa dezan, batetik, aurreko ordaintzaileari buruz eta, "Hartzailea" eremuan, ordainketa katearen hurrengo katebegiaz.

Atzerriko bitartekariei ordainduz jarraitzen duen ordainketa kate baten kasuan, Espainiako azken bitartekariak informatuko du atzerriko bitartekariari egindako ordainketaz, eta "Hartzailea" eremuan atzerriko bitartekaria agertuko da. Espainian amaitzen den kate baten kasuan, azken bitartekariak "Hartzailea" eremuan jakinaraziko ditu errenta eskuratzen duen zergadunari buruzko datuak.

Halaber, 2. erregistro motarako bi eranskin sortu dira –"Balore negoziagarriak. Zergadunentzako ordainketen zerrenda (‘A’ orri mota)" eta "Balore negoziagarriak. Ordainketa ziurtagirien zerrenda (‘B’ orri mota)"–, erabiliko dituztenak Espainiako azken bitartekariek, baldin eta 296 ereduko aitortzaile badira eta zergadunentzako atxikipenen itzulketa eskatzeko araudi bidez gaituta badaude. Gainera, atxikipenen itzulketa eskaera egiten badute zergadunek zein horien ordezkariek, atzerriko bitartekariei baloreen errentak ordaintzen dizkieten Espainiako bitartekariek eranskin horietan sartzen ahalko dituzte zergadun horien erregistroak. Eranskin horiek ez dira aurkeztuko, 296 ereduaren 1. motako eta 2. motako erregistroekin batera, baizik eta ondoren, 210 ereduaren bidez egiten den itzulketa eskaerarekin batera.

Etekin horiek ordaintzeko erabili bada atxikipenak doitzeko prozedura berezia, prozedura horretan parte hartzen duen erakunde diruzainak, 296 ereduko aitortzaile gisa, zergadunaren datuak jarriko ditu "Hartzailea" eremuan. Prozedura berezia erregulatzen da 2000ko apirilaren 13ko Aginduan, zeinaren bidez zehazten baita kasuan kasu dagokion tasari atxikipena efektiboki ezartzeko prozedura, edo atxikipena ezartzeko salbuespena, establezimendu iraunkorren bitartekaritzarik gabe Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunek lortutako interesen eta dibidenduen gainean, balore negoziagarrien igorpenetik eratorritakoak (Zor Publikoko zenbait baloretik deribatutako interesen gainean salbu).

Azkenik, eta 210 ereduari dagokionez, alde batetik, ezarri da finantza bitartekarien kate baten ondorengo ordainketen trazabilitatea egiaztatzeko aukera, 296 ereduaren eranskin berriak aurkeztuz; bestetik, epeak finkatu dira eranskin horiek aurkezteko eta betebehartzat jo da itzulketa eskaerarekin 210 ereduari dagokion autolikidazioa identifikatzea, zeina baliagarria izanen baita atzerriko ordainketa katearen frogagiri bezala.

Hori horrela, martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Legearen testu bateginaren azken xedapenetako bigarrenak ezartzen duenez, zerga honen aitorpena eta haren konturako ordainketak egiteko ereduak Ogasuneko ministroak onetsiko ditu, eta hark ezarriko ditu, halaber, aurkezteko modua, tokia eta epeak, bai eta modu telematikoan aurkezteko kasuak eta baldintzak ere. Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 6. artikuluari jarraikiz, ulertu behar da gaikuntza hori ematen zaiola Nafarroako Gobernuan zerga arloko eskumena duen departamentuko titularrari.

Foru agindu honen bidez garatutako erregelamendu ahalaren erabilera bat dator Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 129. artikuluan xedatutako erregulazio onaren printzipioekin. Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2009 Foru Legearen 129. artikuluan ezarritako printzipio hauek betetzen dira: premia eta eraginkortasuna, proportzionaltasuna, segurtasun juridikoa, gardentasuna, sinpletasun eta efizientzia, eta irisgarritasuna.

Bestalde, aipatutako xedapenekin bat eta Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 6. artikuluko eskudantziarekin bat,

AGINTZEN DUT:

Artikulu bakarra. Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren abenduaren 27ko 223/2011 Foru Aginduaren aldaketa. Foru agindu horren bidez, onetsi zen 193 eredua ("Ondasun higigarrien kapitalaren zenbait etekinengatik Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarako eta, zenbait errentarengatik, Sozietateen gaineko Zergarako eta establezimendu iraunkorrei dagokien Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergarako egindako atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena") eta aldatu ziren azaroaren 24ko 208/2008 Foru Aginduaren bidez onetsitako 196 ereduaren diseinu fisiko eta logikoak.

Honela aldatuko da 223/2011 Foru Aginduaren II. eranskina:

Bat. Aldatzea 76. idazguneko eremua, 2. motako C letran, hartzailearen erregistroa, hartzaileen zerrenda, erregistro diseinuetan:

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

"76

Alfabetikoa

BITARTEKARI JASOTZAILEA. "A", "B" edo "D" hartutakoaren gakoetarako bakarrik.

Eremu honetan "X" bat jarriko da, bakar-bakarrik, aitortutako hartzailea Espainian helbidea, egoitza edo ordezkaritza duen entitate bat baldin bada, eta besteren kontura ordaintzen baditu atxikipena behar duten errentak, edo errenta edo etekina sortzen duten baloreetako errenten kobrantzaren kudeatzailea edo gordailuzaina baldin bada.

Eremu hau ez da bete beharko aurrean aipatu ez diren gainerako kasuetan, hau da, hartzaile aitortua zergaduna bada Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari lotuta edo Sozietateen gaineko Zergari lotuta edo Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari (establezimendu iraunkorra) lotuta, eta eredu honen xedeko atxikipenak edo konturako sarrerak benetan jasan baldin baditu, zerga horiei dagokienez".

Bi. "ORDENA ZENBAKIA"eremua eranstea 2. motako erregistroaren C letran, hartzailearen erregistroa, hartzaileen zerrenda, erregistro diseinuen 315-321 idazguneetan:

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

"315-321

Zenbakizkoa

ORDENA ZENBAKIA.

Hartzailearen erregistroetako bakoitza identifikatzen du.

Hartzailearen erregistro bakoitzari ordena zenbaki bat emanen zaio sekuentzialki. "

Hiru. "AURREKO ORDAINTZAILEAREN IFZ" eremua eranstea 2. motako erregistroaren C letran, hartzailearen erregistroa, hartzaileen zerrenda, erregistro diseinuen 322-330 idazguneetan:

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

"322-330

Alfazenbakizkoa

AURREKO ORDAINTZAILEAREN IFZ. "A", "B" edo "D" hartutakoen gakoetarako bakarrik.

Nahitaezkoa izanen da ordainketa kateko aurreko ordaintzailearen IFZ adieraztea "ORDAINKETA" eremuaren (95. idazgunea) balorea bada 2 "balore nazionaleko bitartekari gisa", 3 "atzerriko baloreko bitartekari gisa", 4 "atzerriko balore ez-atxikitzaileren bitartekari gisa" edo 5 "beste etekin edo errenta mota baten bitartekari gisa", eskuratu dena hirugarrenei lagatzeagatik "B" hartutakoaren gakoaz eta "06" izaeraz jarritako kapital propioak, salbu eta aurreko ordaintzailea Espainiako IFZrik ez duen atzerrian kokatutako erakunde bat bada."

Lau. "SORTZAPENAREN DATA" eremua eranstea 2. motako erregistroaren C letran, hartzailearen erregistroa, hartzaileen zerrenda, erregistro diseinuen 331-338 idazguneetan:

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

"331-338

Zenbakizkoa

SORTZARAZPENAREN DATA.

Errenta zein egunetan sorrarazi zen adieraziko da.

Azpiatal hauek ditu:

331-332 EGUNA. Zenbakizkoa. Bi idazgunekoa.

333-334 HILA. Zenbakizkoa. Bi idazgunekoa.

335-338 URTEA. Zenbakizkoa. Lau idazgunekoa"

Bost. "MERKATU GAKOA" eremua eranstea 2. motako erregistroaren C letran, hartzailearen erregistroa, hartzaileen zerrenda, erregistro diseinuen 339 idazgunean, eta eguneratzea zuriunez betetako eremuak:

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

"339

Alfabetikoa

MERKATU GAKOA.

"A", "B" edo "D" hartutakoen gakoetarako bakarrik.

Atxikipenaren eta konturako sarreraren mende dauden higigarrien kapitaleko etekinen edo errenten jatorrizko akzioak edo baloreak negoziatzen diren merkatuaren araberako gako alfabetikoa jarriko da, gakoen zerrenda honen arabera:

A. Espainiako bigarren mailako balore merkatu ofiziala.

B. EBko atzerriko bigarren mailako balore merkatu ofiziala.

C. Atzerriko beste merkatu ofizial batzuk.

D. Beste batzuk.

340-500

-

ZURIUNEAK."

Sei. Eremuak aldatzea 2. motako erregistroaren C letran, hartzailearen erregistroa, hartzaileen zerrenda, erregistro diseinuen 117 eta 208 idazguneetan:

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

"117

Alfazenbakizkoa

ORDAINTZEKO. "A", "B" edo "D" hartutakoen gakoetarako bakarrik. Eremu honetan "X" adieraziko da zerga ekitaldian sortutako hartutakoen kasuan, aitortzaileak haien ordainketak ekitaldi horretan egin ez baditu titularrak kobratzera aurkeztu ez direlako.

Eremu honetan "X" jartzen den guztietan, hartzaile beraren gainerako eremuak (erregistroa) honela beteko dira:

–HARTZAILEAREN IFZ: 999 999 999.

–ORDEZKARIAREN IFZ: 999 999 999.

–DEITURAK ETA IZENA, SOZIETATEAREN IZENA EDO IZENDAPENA: ordaintzeko dauden baloreak.

–BITARTEKARI JASOTZAILEA: edukirik gabe.

–PROBINTZIA (KODEA): edukirik gabe.

–KODEAREN GAKOA: dagokiona.

–JAULKITZAILEAREN GAKOA: dagokiona.

–HARTZAILEAREN GAKOA: dagokiona.

–IZAERA: dagokiona.

–ORDAINKETA: dagokiona.

–KODE MOTA: edukirik gabe.

–BALOREEN KONTUAREN KODEA / MAILEGU ERAGIKETAREN ZENBAKIA: dagokiona.

–SORTZAPENAREN ZERGALDIA: edukirik gabe.

–HARTZ. MOTA: dagokiona.

–HARTZEKOEN ZENBATEKOA / MAILEGU EMAILEAREN ORDAINSARIA: dagokiona.

–MURRIZKETEN ZENBATEKOA: dagokiona.

–ATXIKIPENEN ETA KONTURAKO SARREREN OINARRIA: dagokiona.

–ATXIKIPEN %: dagokiona.

–ATXIKIPENAK ETA KONTURAKO SARRERAK: dagozkionak.

–MAILEGUAREN HASIERAKO EGUNA: dagozkionak.

–MAILEGUAREN MUGAEGUNA: dagozkionak.

–KONPENTSAZIOAK: dagozkionak.

–BERMEAK: dagozkionak.

Hartzaileari buruzko datuen informazioa ordaintzeko dauden etekinak edo errentak hartzaileari ordaintzen zaizkion zerga ekitaldi bereko aitorpenean sartuko da. Horrelakoetan, etekinak edo errentak ordaintzen diren ekitaldiko aitorpenean, "SORTZAPENAREN EKITALDIA" eremuan etekin edo errenta horiek sortu ziren ekitaldiko lau zifrak adieraziko dira, nahiz eta ordaintzeko egon titularrak kobratzera aurkeztu ez zirelako".

"208

Alfabetikoa

AITORTZAILEAREN IZAERA. "S" jarriko da aitortzailea kategoria hauetako bakar batean ere sartuta ez dagoenean:

a) Espainian helbidea, egoitza edo ordezkaritza duen entitatetzat jotzen den aitortzailea, eredu honen xede den atxikipenari lotutako errentak besteren kontura ordaintzen baditu edo eredu honen xedeko ondasun higigarrien kapitalaren etekinak eta errentak sortzen dituzten baloreetako errenten kobrantzaren kudeatzailea edo gordailuzaina baldin bada.

b) Eredu honen xedeko ondasun higigarrien kapitalaren etekinen eta errenten sorrarazle diren baloreen jaulkitzailetzat jotzen den aitortzailea, baldin eta errenta horiek besteren kontura ordaintzen badira edo titularren baloreen gordailua egina badute edo aurreko a) letran aipatutako entitateek errenten kobrantza kudeatzen badute.

c) Eredu honen xedeko ondasun higigarrien kapitalaren etekinak edo errentak ordaindu dituen aitortzailea, baldin eta likidazio maiztasuna hamabi hilabetetik gorakoa izateagatik 1999a baino lehenagoko ekitaldietan konturako sarrerak egin badira, eta urteko laburpenari dagokion ekitaldian behin betiko atxikipena eta erregularizazioa egin badira, abenduaren 30eko 371/1998 Foru Dekretuaren xedapen iragankorraren 6. atalarekin bat.

d) Administrazio gastuen eta balore negoziagarrien gordailuaren kontzeptu gisa (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren, ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsiaren, 32.1.a) artikuluan aipatua) kopuruak hartu dituen aitortzailea eta, beraz, eredu honetan gastu horien zerrendari buruz ageri den orri erantsia bete behar duena.

Aitortzailea aipatu diren kategoria horietako batean sartuta badago, eremu hori zuri utziko da.

Eremu honetan "S" jartzen bada, jarraian aipatzen diren eremuak honela beteko dira:

–BITARTEKARI JASOTZAILEA (76. idazgunea): zuriuneak utziko dira.

–KODEAREN GAKOA (79. idazgunea): zeroak jarriko dira.

–JAULKITZAILEAREN KODEA (80-91. idazguneak): zuriuneak utziko dira.

–ORDAINKETA (95. idazgunea): zeroak jarriko dira.

–KODE MOTA (96. idazgunea): zuriuneak utziko dira.

–BALOREEN KONTUAREN KODEA / MAILEGU ERAGIKETAREN ZK. (97-116. idazguneak): zuriuneak utziko dira.

–GASTUEN ZENBATEKOA (195-207. idazguneak): zeroak jarriko dira.

–MAILEGUAREN HASIERAKO EGUNA (209-216. idazguneak): zeroak jarriko dira.

–MAILEGUAREN MUGAEGUNA (217-224. idazguneak): zeroak jarriko dira.

–KONPENTSAZIOAK (225-236. idazguneak): zeroak jarriko dira.

–BERMEAK (237-248. idazguneak): zeroak jarriko dira."

Bigarren artikulua. Aldatzea 183/2009 Foru Agindua, azaroaren 10ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita "Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrak. Atxikipenen eta konturako sarreren urteko aitorpena" 296 eredua onesten duena.

Bat. 4. artikulua.

"4. artikulua. 296 ereduaren edukia.

1. Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduko 15.2 artikuluaren arabera, 296 ereduak hartzaileen zerrenda izenduna dauka eta, oro har, hartzaile horiek izanen dira Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunak, Espainiako lurraldean atxikipenaren mende dauden errentak eskuratzen dituztenak establezimendu iraunkorreko bitartekaritzarik gabe.

2. Atxikipena edo konturako sarrera egin beharra duten aitortzaileen kasuan, zergari lotutako errenten hartzaileen datuak jasoko dira zerrenda horretan, errenta horiengatik atxikipenak edo konturako sarrerak egin badituzte edo, atxikipenik edo konturako sarrerarik egitea behar ez badute ere, atxikipenen aitorpen negatiboa aurkeztea beharrezkoa bada, eta betiere aitortzaileek ordaindutako errentei dagokienez.

3. Urteko laburpenean ez dira sartuko atxikipenen aitorpen negatiboa aurkeztu beharrik ez duten errenten hartzaileak, errenta horiek honelakoak badira:

a) Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Legearen testu bateginaren 14.1.a) artikuluan aipatzen diren errentak, salbu eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga erregulatzen duen azaroaren 28ko 35/2006 Legearen 42.3 artikuluan aipatzen diren gauzazko lan etekinak.

b) Establezimendu iraunkorrik ez duten pertsona fisiko edo entitate ez-egoiliarrek Espainian jaulkitako baloreetatik datozen errentak, ordaintzeko agente gisa edo baloreak jaulki edo eskualdatzeko lanetan bitartekari gisa jarduten duten finantza erakundeen egoitza zeinahi delarik ere.

c) Zerga honen zergadunei ordaintzen zaizkien ez-egoiliarren kontuen etekinak, salbu eta ordainketa Espainiako lurraldean dagoen establezimendu iraunkor bati egiten badio Espainiako Bankuak edo atzerriko eskualdaketa ekonomikoen gaineko araudian aipatzen diren entitate erregistratuetatik batek.

d) Estatuko eta autonomia erkidegoetako zorraren interesak, idatzoharretakoak, horiek ordaintzeko edo atxikipenak itzultzeko prozedura berezi bati lotuak baitaude.

e) Atxikipena eta konturako sarrera egin beharretik salbuetsitako errentak, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 10.3 artikuluan aipatuak.

f) Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 149.1.c) artikuluan aipatutako errentak.

4. Aitortzaileak direnez Espainian helbidea, egoitza edo ordezkaritza duten entitateak, ordaintzen dituztenak besteren kontura atxikipenen mendeko errentak edo konturako sarrerak edo diruzainak direnak edo kudeatzen dutenak balore errenten kobrantza, errenta horien ordainketa kateko parte direnak, aurreko ordaintzailearen datuak adieraziko dituzte eta, hartzaile gisa, kateko hurrengo bitartekaria. Katea Espainian amaituko balitz, azken bitartekariak, hartzaile gisa, errenta eskuratzen duen zergadunari buruzko datuak jakinaraziko ditu.

5. Etekin horiek ordaintzeko erabili bada atxikipenak doitzeko prozedura berezia, prozedura horretan parte hartzen duen erakunde diruzainak, 296 ereduan informazioa ematean, zergadunaren datuak jarriko ditu "Hartzailea" eremuan. Prozedura berezia aurreikusten da 2000ko apirilaren 13ko Aginduan, zeinaren bidez zehazten baita kasuan kasu dagokion tasari atxikipena efektiboki ezartzeko prozedura, edo atxikipena ezartzeko salbuespena, establezimendu iraunkorren bitartekaritzarik gabe Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunek lortutako interesen eta dibidenduen gainean, balore negoziagarrien igorpenetik eratorritakoak, Zor Publikoko zenbait baloretik deribatutako interesen gainean salbu.

6. 2. motako erregistroko eranskinak, "Balore negoziagarriak. Zergadunentzako ordainketen zerrenda" eta "Balore negoziagarriak. Ordainketa ziurtagirien zerrenda", atzerriko bitartekariei balore errenten ordainketak egiten dizkieten Espainian dauden bitartekariek erabiliko dituzte, autolikidazioko 210 ereduaren bidez zergadunentzako atxikipenen itzulketa eskatzen dutenean. Eranskin horiek 210 ereduak aurkeztu ondoren emanen dira, 5. artikuluan aurreikusitako epean.

Atxikipenen itzulketa eskaera zergadunek zein horien ordezkariek egiten badute, atzerriko bitartekariei baloreen errentak ordaintzen dizkieten Espainiako bitartekariek eranskinetan sartzen ahalko dituzte zergadun horien erregistroak, zeintzuen 210 ereduak aurkeztu baitituzten."

Bi. 5. artikulua.

"5. artikulua. 296 eredua aurkezteko epea.

296 eredua aurkezteko epea, barne hartuta, hala badagokio, "Estatuan, Euskal Autonomia Erkidegoko foru aldundietan eta Nafarroako Foru Komunitatean sartutako atxikipenen eta konturako sarreren banakapenaren eranskina", urteko aitorpenari dagokion urtearen hurrengoko urtarrilaren 1etik otsailaren 5era bitartekoa izanen da.

Hala ere, 296 ereduaren erregistro diseinuen hartzailearen erregistroa 2. motako erregistroaren eranskinak ("Balore negoziagarriak. Zergadunentzako ordainketen zerrenda" eta "Balore negoziagarriak. Ordainketa ziurtagirien zerrenda"), 210 eredua aurkezten den egunaren ondoren hilabete naturalean aurkeztuko dira".

Hiru. Eranskina, C letra-2. MOTAKO ERREGISTROA, Hartzailearen erregistroa, idazgune hauetako eremuak aldatzea:

a) 18-26.

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

"18-26

Alfazenbakizkoa

HARTZAILEAREN IFZ. Hartzaileak Espainian emandako IFZ badu, Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau erkideak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta Identifikazio Fiskaleko Zenbakia arautzen duen uztailaren 31ko 182/1990 Foru Dekretuan ezartzen diren arauei jarraituz, IFZ adieraziko da.

Eremu hau eskuinaldean lerrokaturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira.

"18-26

Alfazenbakizkoa

Hala ere, nahitaezkoa izanen da IFZ adieraztea hartzailea lekualdatutako langileei aplikatzen zaien araubide bereziko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zergaduna bada (PFEZ), zeina aipatzen baita PFEZaren Foru Legearen testu bategineko 52 ter artikuluan (2. motako erregistroaren 102-103. idazguneko 07 gakoa) edo BITARTEKARI JASOTZAILEA eremuan (2. motako erregistroaren 134. idazgunea) 1. balorea badago "Espainian helbidea, egoitza edo ordezkaritza duen bitartekaria"."

b) 37-76.

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

"37-76

Alfazenbakizkoa

HARTZAILEAREN DEITURAK ETA IZENA, SOZIETATE IZENA EDO IZENDAPENA.

Oro har, hartzailea Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergaduna izanen da.

Dena den, 2. erregistro motako 412. idazgunea bete bada, MERKATU GAKOA eremua, bigarren mailako merkatu ofizialetako balore negoziagarrietatik eratorritako etekinak izateagatik (dibidenduak, interesak), zeinaren ordainketa jaulkitzailetik zergadunera arte igarotzen baita bitartekarien kate batetik, eremu honetan identifikatuko da justu ondorengo bitartekaria. Hau da, ordainketa kate horien kasuan, bitartekari bat agertuko da hartzaile moduan, salbu eta katea Espainian amaitzen bada eta aitortzailea azken bitartekaria bada. Kasu horretan, zergaduna identifikatuko da.

Halaber, 2000ko apirilaren 13ko Aginduan aurreikusitako atxikipenen doikuntzarako prozedura berezia erabili bada etekin horiek ordaintzeko, prozedura horretan parte hartzen duen erakunde diruzainak, 296 eredua aitortzean, errenta eskuratzen duen zergadunaren datuak adieraziko ditu "Hartzailea" eremuan, ez du beteko "Bitartekari jasotzailea" eremua, 2. motako erregistroaren 134. idazgunea, eta X batez markatuko da 2. motako erregistroaren 411. idazgunea, "Atxikipenen prozedura berezia".

a) Pertsona fisikoa bada, aurrena lehen abizena, zuriune bat, bigarren abizena, zuriune bat eta izen osoa emanen dira, hurrenkera horretantxe.

Hartzailea adingabea bada, haren abizenak eta izena jasoko dira eremu honetan.

b) Pertsona juridikoen eta errentak eratxikitzeko araubidea duten entitateen kasuan, entitatearen sozietate izena edo izen osoa jarriko da, anagramarik gabe."

c) 91-98.

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

"91-98

Zenbakizkoa

SORTZARAZPENAREN DATA. Errenta zein egunetan sorrarazi zen adieraziko da. Azpiatal hauek ditu:

91-92 EGUNA. Zenbakizkoa. Bi idazgunekoa.

93-94 HILA. Zenbakizkoa. Bi idazgunekoa.

95-98 URTEA. Zenbakizkoa. Lau idazgunekoa.

Zehazki, balore negoziagarrietatik eratorritako dibidenduen edo interesen kasuan, beteko dira, hurrenez hurren, dibidenduen banaketaren hitzarmenean ezarritako ordainketaren data edo interesen mugaeguna."

d) 102-103.

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

"102-103

Zenbakizkoa

AZPIGAKOA. Dagokiona adieraziko da, atxikipena edo konturako sarrera egiteko kontuan hartutako inguruabarren arabera, zerrenda honi jarraikiz:

01. Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Legearen testu bateginaren 25. artikuluan aipatzen diren tasa orokorrekin edo tributazio eskalekin egindako atxikipena.

02. Hitzarmenetan finkatutako zergapetze mugak aplikatuz egindako atxikipena.

03. Barne salbuespena (batez ere: Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Legearen testu bateginaren 14. artikulua), salbu eta 12 eta 15 azpigakoetan aipatutako kasuak.

04. Salbuespena, hitzarmen bat aplikatzearen ondorioz.

05. Atxikipenik gabe, zergadunak edo haren ordezkariak zerga ordaindua duelako.

06. Aitortutako hartzailea jabetza intelektualeko eskubideak batera kudeatzeko atzerriko entitate bat da, eta atxikipena hitzarmen bateko zergapetze muga, edo salbuespena, aplikatuz egin da, foru agindu honen 8. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

07. Jasotzailea Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zergaduna da, lekualdatutako langileei aplikatzen zaien araubide berezikoa, zeina aipatzen baita PFEZari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 52 ter artikuluan, salbu eta 13. eta 14. azpigakoetan aipatutako kasuak.

"102-103

Zenbakizkoa

08. Hartzaile aitortua Espainiako inbertsio kolektiboko erakundeen akzioak edo partaidetzak merkaturatzen dituen entitate bat da, egoitza atzerrian duena. Atxikipena Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Legearen 25. artikuluan adierazitako zergapetze mugatik beherako tasa bat aplikatuz egin da, hitzarmenean ezarritakoa hain zuzen, foru agindu honen 9. artikuluan finkatutako prozedura bereziari jarraikiz.

09. Hartzaile aitortua Espainiako inbertsio kolektiboko erakundeen akzioak edo partaidetzak merkaturatzen dituen entitate bat da, egoitza atzerrian duena. Atxikipena Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Legearen 25. artikuluan adierazitako karga tasa aplikatuz egin da, foru agindu honen 9. artikuluan finkatutako prozedura bereziari jarraikiz.

10. Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Legearen testu bateginaren 36.2 artikuluak aipatutako konturako sarrera, errentak eratxikitzeko araubideko entitate batek egiten duena ez-egoiliarra den kide bati eratxikitako errenta bati dagokionez.

11. Hartzaile aitortua Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Legearen testu bateginaren 32. artikuluan aurreikusitako prozedura erabili duela frogatu duen zergaduna da (247 eredua).

12. Kargatik salbuetsita dauden bidaia gastuetarako esleipenak eta dietak (maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 8. artikulua).

13. Hartzailea Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zergaduna da, lekualdatutako langileei aplikatzen zaien araubide berezikoa, zeina aipatzen baita Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bategineko 52 ter artikuluan. Kargatik salbuetsita dauden bidaia gastuetarako esleipenak eta dietak (maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 8. artikulua).

14. Hartzailea Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren subjektu pasiboa da, lekualdatutako langileei aplikatzen zaien araubide berezikoa, zeina aipatzen baita Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bategineko 52 ter artikuluan. Gauzazko lan etekin salbuetsiak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko 35/2006 Legearen 42.3 artikuluan aipatzen direnak.

15. Gauzazko lan etekin salbuetsiak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko 35/2006 Legearen 42.3 artikuluan aipatzen direnak.

Aurreko zerrendako 06., 07., 08., 09., 10., 11., 13. eta 14. azpigakoetan aipatzen diren kasuetan, azpigako berariazko horiek beti idatziko dira, gainerako azpigakoak kontuan hartu gabe".

e) 134-148.

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

"134

Alfabetikoa

BITARTEKARI JASOTZAILEA. "1" edo "2" hartutakoaren gakoetarako soilik (2. erregistro motaren 100-101. idazguneak).

Eremu honetan adierazitako baloreetako bat jarriko da, aitortutako hartzaileak besteren kontura ordaintzen baditu atxikipena behar duten errentak zein errenta edo etekina sortzen duten baloreetako errenten kobrantzaren kudeatzailea edo gordailuzaina baldin bada. Arestian aipatu ez diren gainerako kasuetan, hau da, hartzaile aitortua Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergaduna baldin bada, eta eredu honen xedeko atxikipenak edo konturako sarrerak benetan jasan baldin baditu, eremu hau ez da bete behar.

Honako baloreak izan ditzake:

1. Hartzaile aitortua Espainian helbidea, egoitza edo ordezkaritza duen bitartekari bat da.

2. Hartzaile aitortua atzerrian kokatutako bitartekari bat da.

135

Zenbakizkoa

KODEA. "1" edo "2" hartutakoaren gakoetarako soilik (2. erregistro motaren 100-101. idazguneak).

Eremu honetan jarraian ageri diren zenbakietako edozein jarriko da, "JAULKITZAILEAREN KODEA" eremuaren edukia identifikatzeko.

1.–Jaulkitzailearen kodea IFZ bati dagokio.

2.–Jaulkitzailearen kodea ISIN kode bati dagokio.

3.–ISIN koderik esleitua ez duten atzerriko baloreei dagokie, eta horien jaulkitzaileak ez du IFZrik.

"MERKATU GAKOA" eremuan (2. erregistro motako 412. idazgunea) A agertzen denean, "Espainiako baloreen bigarren mailako merkatu ofiziala", beti 2 adierazi beharko da.

136-147

Alfazenbakizkoa

JAULKITZAILEAREN KODEA. "1" edo "2" hartutakoaren gakoetarako soilik (2. erregistro motaren 100-101. idazguneak).

Balorea edo jaulkitzailea identifikatzeko beteko da eremu hau.

Oro har, ISIN kodea adieraziko da, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren abenduaren 16ko 1/1998 Arau Teknikoaren arabera osatua. Nahitaezkoa izanen da ISIN adieraztea "MERKATU GAKOA" eremuan (2. erregistro motako 412. idazgunea) A agertzen denean, "Espainiako baloreen bigarren mailako merkatu ofiziala".

Baloreek ISIN koderik esleitua ez badute:

–"KODEA" eremuan (135. idazgunea) 1 adierazi bada, zerga administrazioak emandako identifikazio fiskaleko zenbakiaren bidez identifikatuko da jaulkitzailea

136-147

Alfazenbakizkoa

–"KODEA" eremuan (135. idazgunea) 3 adierazi bada, "ZXX" gakoa adieraziko da, non XX herrialde jaulkitzailearen kodea izanen baita, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak azaroaren 24an emandako 208/2008 Foru Aginduaren III. eranskinean azaltzen diren herrialde gakoen arabera. Era berean, nazioz gaindiko erakundeek (Munduko Bankua, etab.) jaulkitako tituluak badira, eta ISIN koderik esleitu ez bazaie, ZNN adieraziko da, non NN izanen baitira III. eranskin horren bukaeran agertzen diren gako alfabetikoak.

148

Zenbakizkoa

AITORTZAILEA: ORDAINKETA. "1" edo "2" hartutakoaren gakoetarako soilik (2. erregistro motaren 100-101. idazguneak).

Jarraian adierazten diren zenbakietatik behar dena jarriko da baldin eta aitortzaileak egin duen ordainketa honako kontzeptu hauetako batengatik izan bada:

1. Jaulkitzaile eta/edo atxikitzaile gisa.

2. Bitartekari gisa, 3. suposizioan izan ezik.

3. Bitartekari gisa, baldin eta aurreko ordaintzailea atzerrian badago.

Atzerrian jaulkitako baloreak ordaintzen direnean, 1 gakoa erabiliko da (jaulkitzaile-atxikitzaile gisa)."

f) 227-388.

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

"227-388

Alfazenbakizkoa

HARTZAILEAREN HELBIDEA. Hartzaileak bere bizilekuko herrialdean edo lurraldean duen helbidea adieraziko da.

Eremu hau hautazkoa da baldin eta BITARTEKARI JASOTZAILEA eremua bete bada (2. erregistro motako 134. idazgunea).

Eremu hau honela banatzen da:

227-276 HELBIDEA: eremu honetan bizilekuari dagokion helbidea adierazi behar da: bide mota (kalea, plaza, etorbidea, errepidea), bide publikoaren izena, etxearen zenbakia edo, hala badagokio, kilometro puntua, etab.

277-316 HELBIDEAREN OSAGARRIA: hala badagokio, eremu honetan helbidea behar bezala identifikatzeko behar diren datu osagarriak adieraziko dira.

317-346 HERRIA/HIRIA: bizilekuari dagokion herriaren edo hiriaren izena jarriko da.

347-376 PROBINTZIA/ESKUALDEA/ESTATUA: bizilekuaren helbidea behar bezala identifikatzeko beharrezkoa denean, bizilekua dagoen probintziaren, erkidegoaren, estatuaren, departamenduaren edo beste edozein azpidibisio politiko edo administratiboren izena adieraziko da.

377-386 POSTA KODEA (ZIP): bizilekuari dagokion posta kodea jarriko da. 10 idazguneko eremu alfazenbakizkoa.

387-388 HERRIALDE KODEA: helbidea zein herrialde edo lurraldetakoa den, haren kodea jarriko da, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak azaroaren 24an emandako 208/2008 Foru Aginduaren III. eranskinean aipatzen diren herrialdeen edo lurraldeen gakoekin bat.

g) 433-452.

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

"433-452

Alfazenbakizkoa

IFZ EGOITZA FISKALAREN HERRIALDEAN. Hartzaileak bere bizitokiko herrialdean edo lurraldean esleituriko identifikazio fiskaleko zenbaki bat baldin badu, zergaduna bere bizitokiko herrialdean edo lurraldean identifikatzeko zenbakizko eta alfazenbakizko digituak adieraziko dira".

Lau. Eranskina, C letra-2. MOTAKO ERREGISTROA, Hartzailearen erregistroa, idazgune hauetako eremuak gehitzea:

a) 85-90.

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

"85-90

Alfazenbakizkoa

BITARTEKARI-JASOTZAILEAREN BIC KODEA. "1" edo "2" hartutakoaren gakoetarako soilik (2. erregistro motaren 100-101. idazguneak).

BITARTEKARI-JASOTZAILEA eremuan (134. idazgunea) 2 balorea jarri bada ("Jasotzaile aitortua atzerriko bitartekari bat da") eta bitartekari-jasotzaile gisa agertzen den entitatea banku entitatea bada, BIC (Bank Identifier Code) kodearen 6 karaktere adieraziko dira: entitateari dagozkion lau karaktereak eta herrialdeari dagozkion biak".

b) 402-432.

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

"402-410

Alfazenbakizkoa

AURREKO ORDAINTZAILEAREN IFZ. "1" edo "2" hartutakoaren gakoetarako soilik (2. erregistro motaren 100-101. idazguneak).

Nahitaezkoa izanen da ordainketa kateko justu aurreko ordaintzailearen IFZ adieraztea, "AITORTZAILEA: ORDAINKETA" eremuak, 148. idazguneak, 2. balorea badu, "Bitartekari gisa, 3. suposizioan izan ezik".

411

Alfabetikoa

ATXIKIPENEN PROZEDURA BEREZIA. "1" edo "2" hartutakoaren gakoetarako soilik (2. erregistro motaren 100-101. idazguneak).

X bat idatziz beteko da soil-soilik baldin eta, kasuan kasuko zergadunari dagokionez, atxikipena doitu bada 2000ko apirilaren 13ko MAren atxikipenak doitzeko prozedura berezia erabiliz. Beste edozein kasutan, ez da bete behar.

412

Alfabetikoa

MERKATU GAKOA. "1" edo "2" hartutakoaren gakoetarako soilik (2. erregistro motaren 100-101. idazguneak).

Aitortutako errenta bigarren mailako merkatu ofizialetako balore negoziagarrietatik eratorritako etekina bada (dibidenduak, interesak), eremu hau balore hauetako batekin beteko da:

A- Espainiako baloreen bigarren mailako merkatu ofiziala.

B- Europar Batasuneko atzerriko bigarren mailako balore merkatu ofiziala.

C- Atzerriko beste merkatu ofizial batzuk.

D- Beste batzuk.

413-432

Alfazenbakizkoa

HARTZAILEAREN LEI KODEA. "1" edo "2" hartutakoaren gakoetarako soilik (2. erregistro motaren 100-101. idazguneak).

Jasotzaile aitortuaren LEI kodea (Legal Entity Identifier, entitate juridikoaren identifikatzailea) adieraziko da; kode hori erabiltzen da finantza transakzioetan parte hartzen duten entitateak identifikatzeko eta finantza merkatuetako informazio beharkizunak betetzeko.

Nahitaezkoa izanen da baldin eta BITARTEKARI-JASOTZAILEA eremuak (134. idazgunea) 2 balorea badu ("Jasotzaile aitortua atzerriko bitartekari bat da")".

Bost. Eranskina, D letra-2. MOTAKO ERREGISTROA, Hartzailearen erregistroa, bi eranskin gehitzea, "Balore negoziagarriak. Zergadunentzako ordainketen zerrenda" eta "Balore negoziagarriak. Ordainketa ziurtagirien zerrenda" izenekoak, hemen adierazitako eremuekin:

"2. ERANSKINA "BALORE NEGOZIAGARRIAK. ZERGADUNENTZAKO ORDAINKETEN ZERRENDA ("A" orri mota).

"1" edo "2" hartutakoaren gakoetarako soilik (2. erregistro motaren 100-101. idazguneak) eta "BITARTEKARI JASOTZAILEA" eremuan (2. erregistro motaren 134. idazgunea) "2: jasotzaile aitortua atzerriko bitartekari bat da".

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA.

"2" konstantea.

2-4

Zenbakizkoa

AITORPEN EREDUA.

"296" konstantea.

5-8

Zenbakizkoa

EKITALDIA.

1. motako erregistroak idazgune hauexetan duen eduki berbera eman behar da.

9-17

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN IFZ.

1. motako erregistroak idazgune hauexetan duen eduki berbera eman behar da.

18-26

Alfazenbakizkoa

HARTZAILEAREN IFZ.

Haren edukia izanen da 2. motako erregistroko (hartzailearen erregistroa) HARTZAILEAREN IFZ eremuan (18-26. idazguneak) adierazi dena erregistro honi dagokion ERREGISTRO IDENTIFIKATZAILEA EDO ORDENAREN ZENBAKIA eremurako (eranskin honetako 77-84. idazguneak).

27-35

Alfazenbakizkoa

LEGEZKO ORDEZKARIAREN IFZ.

Haren edukia izanen da 2. motako erregistroko (hartzailearen erregistroa) LEGEZKO ORDEZKARIAREN IFZ eremuan (27-35. idazguneak) adierazi dena erregistro honi dagokion ERREGISTRO IDENTIFIKATZAILEA EDO ORDENAREN ZENBAKIA eremurako (eranskin honetako 77-84. idazguneak).

36

Alfabetikoa

F/J.

Haren edukia izanen da 2. motako erregistroko (hartzailearen erregistroa) F/J eremuan (36. idazgunea) adierazi dena erregistro honi dagokion ERREGISTRO IDENTIFIKATZAILEA EDO ORDENAREN ZENBAKIA eremurako (eranskin honetako 77-84. idazguneak).

37-76

Alfazenbakizkoa

HARTZAILEAREN DEITURAK ETA IZENA, SOZIETATE IZENA EDO IZENDAPENA.

Nahitaezko eremua. Haren edukia izanen da 2. motako erregistroko (hartzailearen erregistroa) HARTZAILEAREN DEITURAK ETA IZENA, SOZIETATE IZENA EDO IZENDAPENA eremuan (37-76. idazguneak) adierazi dena erregistro honi dagokion ERREGISTRO IDENTIFIKATZAILEA EDO ORDENAREN ZENBAKIA eremurako (eranskin honetako 77-84. idazguneak).

77-84

Alfazenbakizkoa

ERREGISTRO IDENTIFIKATZAILEA EDO ORDENAREN ZENBAKIA.

Nahitaezko eremua. Adieraziko da ERREGISTRO IDENTIFIKATZAILEA EDO ORDENAREN ZENBAKIA eremuaren eduki berbera (2. motako erregistroko 77-83. idazguneak), ERANSKIN honetan zehaztutako zergadunen ordainketari dagokiona. Hala, adibidez, dibidendu baten ordainketan sartzen diren zergadun guztiek (ISIN bera, sortzapen data bera eta hartzaile bera) izanen dituzte ERREGISTRO IDENTIFIKATZAILE EDO ORDENAREN ZENBAKI berberak.

85-96

Alfazenbakizkoa

ISIN KODEA.

Nahitaezko eremua. Edukia izanen da ERREGISTRO IDENTIFIKATZAILE EDO ORDENAREN ZENBAKI horretarako jarri dena Hartzailearen erregistroko 2. erregistro motaren JAULKITZAILEAREN KODEA eremuan, 136-147. idazguneetan.

97-104

Zenbakizkoa

SORTZARAZPENAREN DATA.

Nahitaezko eremua. Edukia izanen da ERREGISTRO IDENTIFIKATZAILE EDO ORDENAREN ZENBAKI horretarako jarri dena Hartzailearen erregistroko 2. erregistro motaren SORTZAPENAREN DATA eremuan, 91-98. idazguneetan.

105

Alfabetikoa

ZERGADUNAREN IZAERA GAKOA.

Baloreak:

F: pertsona fisikoa.

J: pertsona juridikoa/entitatea.

106-114

Alfazenbakizkoa

ZERGADUNAREN IFZ.

Zergadunak Espainian emandako IFZ badu, aitortzaileak ezagutzen duena, eremu honetan idatziko da.

115-134

Alfazenbakizkoa

ZERGADUNAREN LEI KODEA.

Zergaduna pertsona juridikoa edo erakundea bada, LEI kodea adieraziko da (Legal Entity Identifier, entitate juridikoaren identifikatzailea).

Nahitaezko eremua baldin eta Zergadunentzako ordainketa zerrenda eranskinaren 2. erregistro motaren ZERGADUNAREN IZAERA GAKOA eremuak, 105. idazguneak, J balorea badu.

135-174

Alfazenbakizkoa

ZERGADUNAREN ABIZENAK ETA IZENA, SOZIETATEAREN IZENA EDO IZENDAPENA.

a) Pertsona fisikoa bada, aurrena lehen deitura, zuriune bat, bigarren deitura, zuriune bat eta izen osoa emanen dira, hurrenkera horretantxe.

Zergaduna adingabea bada, haren abizenak eta izena jasoko dira eremu honetan.

b) Pertsona juridikoen eta errentak eratxikitzeko araubidea duten entitateen kasuan, entitatearen sozietate izena edo izen osoa jarriko da, anagramarik gabe.

175-187

Zenbakizkoa

ZERGADUNARENTZAKO ORDAINKETAREN ZENBATEKOA.

Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa. Zergadunaren alde egindako ordainketaren zenbatekoa adieraziko da, atxikipenaren garbia.

175 IKURRA: arestian azaldu den zenbatekoa negatiboa bada, "N" bat jarriko da. Bestelako edozein kasutan, zuriunez beteko da.

176-187 ZENBATEKOA: zenbakizko eremua, 12 idazgunekoa. Lehen adierazitako kopurua adieraziko da, ikurrik eta koma dezimalik gabe.

Eremu hau bitan banatzen da:

176-185 Osoko zatia, atxikipenen eta konturako sarreren oinarriaren zenbatekoarena. Edukirik ez badu, zeroz beteko da.

186-187 Zati dezimala, atxikipenen eta konturako sarreren oinarriaren zenbatekoarena. Edukirik ez badu, zeroz beteko da.

188-191

Zenbakizkoa

ATXIKIPENAREN PORTZENTAJEA.

Atxikitzera behartuta dagoenak beteko du aplikatutako atxikitze portzentajearekin.

Eremu hau bitan banatzen da:

188-189: OSOA. Zenbakizkoa. Zati osoa. Portzentajearen osoko zatia jarriko da (ez badu, ZEROAK jarri).

190-191: DEZIMALA. Zenbakizkoa. Zati dezimala. Portzentajearen zati dezimala jarriko da (ez badu, ZEROAK jarri).

192-204

Zenbakizkoa

ATXIKIPENAK.

Zergadunari dagokion atxikipen zenbatekoarekin beteko da.

"ZERGADUNARENTZAKO ORDAINKETAREN ZENBATEKOA" eremuko zenbatekoa negatiboa bada, eremu hori zeroak jarrita bete behar da.

Eremu hau bitan banatzen da:

192-202: atxikipen eta konturako sarreren zenbatekoaren osoko zenbakien zatia (halakorik ez badu, zeroz beteko da).

203-204: atxikipen eta konturako sarreren zenbatekoaren zenbaki dezimalen zatia (halakorik ez badu, zeroz beteko da).

205-416

Alfazenbakizkoa

ZERGADUNAREN HELBIDEA.

Zergadunak bere bizilekuko herrialdean edo lurraldean duen helbidea adieraziko da.

Eremu hau honela banatzen da:

205-254 HELBIDEA/ADDRESS: eremu honetan bizilekuari dagokion helbidea adieraziko da: bide mota (kalea, plaza, etorbidea, errepidea), bide publikoaren izena, etxearen zenbakia edo, hala badagokio, kilometro puntua, etab.

255-344 HELBIDEAREN OSAGARRIA: hala badagokio, eremu honetan helbidea behar bezala identifikatzeko behar diren datu osagarriak adieraziko dira.

345-374 HERRIA/HIRIA: bizilekuari dagokion herriaren edo hiriaren izena jarriko da.

375-404 PROBINTZIA/ESKUALDEA/ESTATUA: bizilekuaren helbidea behar bezala identifikatzeko beharrezkoa denean, bizilekua dagoen probintziaren, erkidegoaren, estatuaren, departamenduaren edo beste edozein azpidibisio politiko edo administratiboren izena adieraziko da.

405-414 POSTA KODEA (ZIP): bizilekuari dagokion posta kodea jarriko da. (10 idazguneko eremu alfanumerikoa)

415-416 HERRIALDE KODEA: helbidea zein herrialde edo lurraldetakoa den, haren kodea jarriko da, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak azaroaren 24an emandako 208/2008 Foru Aginduaren III. eranskinean aipatzen diren herrialdeen edo lurraldeen gakoekin bat. Eremu alfabetikoa, 2 idazgunekoa.

417-436

Alfazenbakizkoa

IFZ ZERGADUNAREN EGOITZA FISKALAREN HERRIALDEAN.

Zergadunak identifikazio fiskaleko zenbaki bat esleitua baldin badu bizi den herrialde edo lurraldean, laukitxo honetan huraxe jarriko da.

437-444

Zenbakizkoa

ZERGADUNAREN JAIOTEGUNA.

"Balore negoziagarriak. Zergadunentzako ordainketen zerrenda" eranskineko 2. erregistro motaren 105. idazgunean, "ZERGADUNAREN IZAERA GAKOA" eremuan, F jartzen denean, zergadunaren jaioteguna adieraziko da. Egunari dagozkion bi digituak (01etik 31ra), hilabeteko biak (01etik 12ra) eta urteko laurak adieraziko dira, EEHHUUUU formatuarekin.

437-438 EGUNA Zenbakizkoa Bi idazgunekoa.

439-440 HILA Zenbakizkoa Bi idazgunekoa.

441-444 URTEA Zenbakizkoa Lau idazgunekoa.

445-481

Alfazenbakizkoa

ZERGADUNAREN JAIOLEKUA.

"Balore negoziagarriak. Zergadunentzako ordainketen zerrenda" eranskineko 2. erregistro motaren 105. idazgunean, "ZERGADUNAREN IZAERA GAKOA" eremuan, F jartzen denean, zergadunaren jaiolekua adieraziko da.

Eremu hau bitan banatzen da:

445-479 HIRIA: 35 idazguneak.

Jaiolekuari dagokion udalerria eta, hala behar bada, probintzia, eskualdea edo departamendua adierazi behar dira.

480-481 HERRIALDE KODEA: eremu alfabetikoa, 2 idazgunekoa. Zergadunaren jaiolekuari dagokion herrialde edo lurralde kodea jarri behar da, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak azaroaren 24an emandako 208/2008 Foru Aginduaren III. eranskinean azaltzen diren herrialdeen edo lurraldeen gakoekin bat.

482-483

Alfabetikoa

ZERGADUNAREN EGOITZA FISKALA DAGOEN HERRIALDEA EDO LURRALDEA.

Zergadunaren egoitza fiskalari dagokion herrialde edo lurralde kodea jarri behar da, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak azaroaren 24an emandako 208/2008 Foru Aginduaren III. eranskinean azaltzen diren herrialdeen edo lurraldeen gakoekin bat.

484-497

Zenbakizkoa

210 EREDUAREN FROGAGIRI ZENBAKIA.

Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa. Nahitaezko eremua.

Sortzapen data eta ISIN kode horiei dagokien zergadunaren itzulketa eskaeradun 210 ereduko autolikidazioaren frogagiriaren zenbakia jarriko da.

210 ereduko autolikidazioa egin bazen sortzapen data ezberdinetako zenbait errenta biltzen dituen "urte elkarketarekin", frogagiriaren zenbakia berbera izanen da sortzapen data ezberdinen erregistroetan.

498-499

-

ZURIUNEAK.

500

Alfabetikoa

ORRI MOTA.

"A" konstantea.

3. "BALORE NEGOZIAGARRIAK. ORDAINKETA ZIURTAGIRIAK" ("B" orri mota) ERANSKINA.

"1" edo "2" hartutakoaren gakoetarako soilik (2. erregistro motaren 100-101. idazguneak) eta "BITARTEKARI JASOTZAILEA" eremuan (2. erregistro motaren 134. idazgunea) "2: jasotzaile aitortua atzerriko bitartekari bat da".

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA.

"2" konstantea.

2-4

Zenbakizkoa

AITORPEN EREDUA.

"296" konstantea.

5-8

Zenbakizkoa

EKITALDIA.

1. motako erregistroak idazgune hauexetan duen eduki berbera eman behar da.

9-17

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN IFZ.

1. motako erregistroak idazgune hauexetan duen eduki berbera eman behar da.

18-26

Alfazenbakizkoa

HARTZAILEAREN IFZ.

Haren edukia izanen da 2. motako erregistroko (hartzailearen erregistroa) HARTZAILEAREN IFZ eremuan (18-26. idazguneak) adierazi dena erregistro honi dagokion ERREGISTRO IDENTIFIKATZAILEA EDO ORDENAREN ZENBAKIA eremurako (eranskin honetako 77-84. idazguneak).

27-35

Alfazenbakizkoa

LEGEZKO ORDEZKARIAREN IFZ.

Haren edukia izanen da 2. motako erregistroko (hartzailearen erregistroa) LEGEZKO ORDEZKARIAREN IFZ eremuan (27-35. idazguneak) adierazi dena erregistro honi dagokion ERREGISTRO IDENTIFIKATZAILEA EDO ORDENAREN ZENBAKIA eremurako (eranskin honetako 77-84. idazguneak).

36

Alfabetikoa

F/J.

Haren edukia izanen da 2. motako erregistroko (hartzailearen erregistroa) F/J eremuan (36. idazgunea) adierazi dena erregistro honi dagokion ERREGISTRO IDENTIFIKATZAILEA EDO ORDENAREN ZENBAKIA eremurako (eranskin honetako 77-84. idazguneak).

37-76

Alfazenbakizkoa

ZERGADUNAREN ABIZENAK ETA IZENA, SOZIETATEAREN IZENA EDO IZENDAPENA.

Nahitaezko eremua. Haren edukia izanen da 2. motako erregistroko (hartzailearen erregistroa) HARTZAILEAREN DEITURAK ETA IZENA, SOZIETATE IZENA EDO IZENDAPENA eremuan (37-76. idazguneak) adierazi dena erregistro honi dagokion ERREGISTRO IDENTIFIKATZAILEA EDO ORDENAREN ZENBAKIA eremurako (eranskin honetako 77-84. idazguneak).

77-84

Alfazenbakizkoa

ERREGISTRO IDENTIFIKATZAILEA EDO ORDENAREN ZENBAKIA.

Nahitaezko eremua. Adieraziko da ERREGISTRO IDENTIFIKATZAILEA EDO ORDENAREN ZENBAKIA eremuaren eduki berbera (2. motako erregistroko –hartzailearen erregistroa– 77-83. idazguneak), ERANSKIN honetan jakinarazten diren frogagirien zergadunen erregistroari dagokiona. Hala, adibidez, dibidendu baten ordainketan sartzen diren zergadun guztiek (ISIN bera, sortzapen data bera eta hartzaile bera) izanen dituzte ERREGISTRO IDENTIFIKATZAILE EDO ORDENAREN ZENBAKI berberak.

85-124

Alfazenbakizkoa

ZERGADUNAREN ABIZENAK ETA IZENA, SOZIETATEAREN IZENA EDO IZENDAPENA.

Nahitaezko eremua. "Balore negoziagarriak. Zergadunentzako ordainketen zerrenda (‘A’ orri mota)" eranskineko 135-174. idazguneetako DEITURAK ETA IZENA, SOZIETATEAREN IZENA EDO IZENDAPENA eremuko eduki berberarekin beteko da.

125-136

Alfazenbakizkoa

FROGAGIRIKO ISIN KODEA.

Nahitaezko eremua. Edukia izanen da ORDENAREN ZENBAKI horretarako jarri dena Hartzailearen erregistroko 2. erregistro motaren JAULKITZAILEAREN KODEA eremuan, 136-147. idazguneetan.

137-156

Alfazenbakizkoa

FROGAGIRIAREN BALOREEN KONTUAREN KODEA.

Frogagiriko baloreei dagokien balore kontuaren edo zaintza kontuaren identifikazioa jarriko da.

Edukia izanen da ORDENAREN ZENBAKI horretarako jarri dena Hartzailearen erregistroko 2. erregistro motaren BALORE KONTUAREN KODEA eremuan, 150-169. idazguneetan.

157-176

Alfazenbakizkoa

ERREGISTROKO TITULARRAREN LEI KODEA.

"Balore negoziagarriak. Zergadunentzako ordainketen zerrenda ("B" orri mota)" eranskinaren 2. erregistro motako 177-216 idazguneetako BALORE KONTUAREN ERREGISTROKO TITULARRA pertsona juridiko edo entitate bat bada, horren LEI kodea jarriko da (Legal Entity Identifier, entitate juridikoaren identifikatzailea).

177-216

Alfazenbakizkoa

BALORE KONTUAREN ERREGISTROKO TITULARRA.

FROGAGRIRIAREN BALORE KONTUAREN KODEA eremuan identifikatutako balore edo zaintza kontuaren erregistroko titularra adieraziko da, "Balore negoziagarriak. Zergadunentzako ordainketen zerrenda ("B" orri mota)" eranskineko 2. erregistro motaren 137-156. idazguneetan, aitortzaileari zergadunari buruzko informazioa ematen dionean.

217-223

Zenbakizkoa

BALORE KONTUKO TITULU KOPURUA.

ISIN horri eta balore edo zaintza kontuko ordainketa egun horri dagozkion tituluen kopuru osoa.

224-230

Zenbakizkoa

ZERGADUNAREN TITULU KOPURUA.

Zergadunari dagozkion titulu kopurua FROGAGRIRIAREN BALIO KONTUAREN KODEA eremuan identifikatutako balio edo zaintza kontuan, "Balore negoziagarriak. Zergadunentzako ordainketen zerrenda ("B" orri mota)" eranskineko 2. erregistro motaren 137-156. idazguneetan, FROGAGIRIKO ISIN KODE horri buruzkoak, errenta jasotzeko eskubidea duten "Balore negoziagarriak. Zergadunentzako ordainketen zerrenda ("B" orri mota)" eranskineko 2. erregistro motaren 125-136. idazguneetakoari.

231-238

Zenbakizkoa

ORDAINKETAREN DATA.

Errenta ordaintzeko data jarriko da, ISIN horri eta balore kontu horri dagozkionak.

239-251

Zenbakizkoa

FROGAGIRIAREN ERRENTAREN ZENBATEKO GORDINA.

Ordainketa frogagiriak aipatzen duen zergadunari dagokion errentaren zenbateko gordina jarriko da.

252-264

Zenbakizkoa

ZIURTAGIRIAREN ATXIKIPENA.

Ordainketa frogagiriak aipatzen duen zergadunari dagokion atxikipenaren zenbatekoa jarriko da.

265-268

Zenbakizkoa

FROGAGIRIAREN ATXIKIPEN PORTZENTAJEA.

Ordainketa frogagiriak aipatzen duen zergadunari dagokion atxikipen portzentajea jarriko da.

Eremu hau bitan banatzen da:

265-266 OSOA. Zenbakizkoa. Osoko zatia: portzentajearen osoko zatia jarriko da (ez badu, zeroak jarri).

267-268 DEZIMALA. Zenbakizkoa. Zati dezimala. Portzentajearen zati dezimala jarriko da (ez badu, zeroak jarri).

269-281

Zenbakizkoa

210 EREDUAREN FROGAGIRI ZENBAKIA.

Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa. Nahitaezko eremua.

Sortzapen data eta ISIN kode horiei dagokien zergadunaren itzulketa eskaeradun 210 ereduko autolikidazioaren frogagiriaren zenbakia jarriko da.

210 ereduko autolikidazioa egin bazen sortzapen data ezberdinetako zenbait errenta biltzen dituen "urte elkarketarekin", frogagiriaren zenbakia berbera izanen da sortzapen data ezberdinen erregistroetan.

"Balore negoziagarriak. Zergadunentzako ordainketen zerrenda (‘A’ orri mota)" eranskineko 484-497. idazguneetako 210 EREDUAREN FROGAGIRI ZENBAKIA eremuko eduki berberarekin beteko da.

282-289

Zenbakizkoa

210 EREDUA AURKEZTEKO EPEA.

Zenbakizko eremua, 8 idazgunekoa. Nahitaezko eremua.

Azpiatal hauek ditu:

282-283 EGUNA. Zenbakizkoa. Bi idazgunekoa.

284-285 HILA. Zenbakizkoa. Bi idazgunekoa.

286-289 URTEA. Zenbakizkoa. Lau idazgunekoa.

290-499

-

ZURIUNEAK.

500

Alfabetikoa

ORRI MOTA.

"B" konstantea.

Hirugarren artikulua. Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren ekainaren 18ko 231/2013 Foru Agindua aldatzea. Foru agindu horren bidez, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren 210 eta 211 ereduak onetsi ziren, eta haiek aurkezteko baldintza orokorrak eta prozedura ezarri. Eredu horiek erabili behar dira establezimendu iraunkorrik gabe lortutako errentak aitortzeko eta establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrengandik ondasun higiezinak eskuratzeagatik ezarritako atxikipena aitortzeko.

Aldaketa hauek egiten dira 231/2013 Foru Aginduaren 11.2 eta 3 artikuluetan:

"2. Kuotatik konturako sarrerak edo atxikipenak kentzen diren guztietan, haien ziurtagiriak erantsiko dira.

Aitortutako errenta balore negoziagarrietatik eratorritako dibidenduak edo interesak badira, eta horien ordainketa Espainian eta atzerrian kokatutako bitartekari kate baten bidez egiten bada, Zerga Administrazioak eskatzen ahalko du atzerriko ordainketen katearen trazabilitatea egiaztatzeko.

Trazabilitatea egiaztatzen ahalko da, 183/2009 Foru Aginduaren arabera (azaroaren 10ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, "Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrak. Atxikipenen eta konturako sarreren urteko aitorpena" 296 eredua onesten duena), aurkezten direnean 296 ereduaren 2. erregistro motako eranskinak, "Balore negoziagarriak. Zergadunentzako ordainketen zerrenda (‘A’ orri mota)" eta "Balore negoziagarriak. Zergadunentzako ordainketen zerrenda ("B" orri mota)" izenekoak, eta horietan adierazi direnean balore negoziagarriari buruzko itzulketa eskaeradun 210 ereduaren autolikidazioaren egiaztagiriaren zenbakia, sortzapen data eta zergaduna.

3. Baloreen gordailuzain diren erantzule solidarioek egindako autolikidazioen kasuan, aski izanen da erantzule horiek zerga administrazioaren eskura jartzea aurreko 1. apartatuan aipatzen diren egoitzaren ziurtagiriak, inprimakiak edo aitorpenak, harik eta preskripzio epea iraungi arte.

183/2009 Foru Aginduari jarraikiz, 296 ereduaren 2. erregistro motako eranskinak aurkeztu behar badira, "Balore negoziagarriak. Zergadunentzako ordainketen zerrenda (‘A’ orri mota)" eta "Balore negoziagarriak. Zergadunentzako ordainketen zerrenda ("B" orri mota)" izenekoak, horretarako beharra duten entitateek Foru Aginduaren 5. artikuluan aurreikusitako epean aurkeztu beharko dituzte, horietan adieraziz balore negoziagarriari buruzko itzulketa eskaeradun 210 ereduaren autolikidazioaren egiaztagiriaren zenbakia, sortzapen data eta zergaduna. Modu horretan, egiaztatutzat joko da atzerriko ordainketa katearen trazabilitatea.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hartuko du indarra.

Hala ere,

–193 eta 296 ereduen aitorpen informatiboei dagokienez, aplikagarria izanen da, lehenekoz, 2024. ekitaldiari dagozkionei, 2025. ekitaldian aurkeztuko direnei.

–Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emandako ekainaren 18ko 231/2013 Foru Aginduaren 11.2 eta 3 artikuluen aldaketari dagokionez, 296 ereduaren 2. erregistro motako eranskinak aurkezteko betebeharra, "Balore negoziagarriak. Zergadunentzako ordainketen zerrenda (‘A’ orri mota)" eta "Balore negoziagarriak. Zergadunentzako ordainketen zerrenda ("B" orri mota)" izenekoak, 2024ri dagozkion sortzapenen gainean ezarriko da lehenekoz.

Iruñean, 2024ko apirilaren 11n.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2406063