90. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

4D/2024 EBAZPENA, apirilaren 5ekoa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, iragartzen duena Grupo Inmobiliarias Navarras (AGRUPA) izeneko enpresa elkartearen desegitea gordailutu dela (gordailu zenbakia: 31000120; lehengo gordailu zenbakia: NA/453).

Onartu da aipatu elkarte horren desegitea gordailutzea, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatuetan Elkartzeko Eskubidea arautzen duen apirilaren 1eko 19/1977 Legean (1977ko apirilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Erakunde Sindikal eta Enpresarialen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritako betebeharrak.

Gordailutzeko eskaera María Aranzazu Yuste Jordan andreak egin zuen, 31/2024/000039 sarrera-zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

2024ko urtarrilaren 8an egindako Batzar Orokor Bereziak aho batez erabaki zuen Grupo Inmobiliarias Navarras elkartea desegitea, eta, ondorioz, elkarteak galdu egiten du bere nortasun juridikoa.

Ziurtagiria Luis Segura Echauri jaunak sinatuta dago, elkarteko idazkaria den aldetik, eta Joaquín Francisco Gracia Aranguren lehendakariak ontzat emana.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki-taula telematikoan argitaratzea ere, onartutakoaren berri emateko.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren kontra errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salan, bat etorriz Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2024ko apirilaren 5ean.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.

Iragarkiaren kodea: F2405609