90. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

2. poligonoko 56. lursailean dagoen finkaren besterengarritasun-adierazpena

Sunbillako Udalak 2024ko apirilaren 5ean egindako bilkuran, 13. puntuan erabaki zuen Sunbillako 2. poligonoko 56. lursailean dagoen eta ondare izaera duen etxearen besterengarritasuna deklaratzea (kuarteleko etxea izenez ezagutzen dena). Besterengarritasun-adierazpenaren helburua enkante bidezko salmenta da.

Espedientea jendaurrean paratzea 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Sunbillan, 2024ko apirilaren 5ean.–Alkatea, Amets Inda Gorriarán.

Iragarkiaren kodea: L2406004