90. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDAZA

Aldaketa, Udal Plan Orokorreko 2. poligonoko 28. lurzatian. Hasierako onespena

Mendazako Udalak, 2024ko martxoaren 20an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egituratzailea egitea Udal Plan Orokorrean: 2. poligonoko 28. katastro-lursaila birsailkatzea (hiri-lurzoru finkatugabea), UE-121 unitate berria eta UE-54 eta UE-61 unitateen aldaketa. Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasita, auzotarrek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak. Espedientea eskura egonen da Udalaren Idazkaritzan eta web-orrian: www.mendaza.es.

Mendazan, 2024ko apirilaren 10ean.–Alkatea, Javier Senosiáin Paternáin.

Iragarkiaren kodea: L2406105