90. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

Elkarteei dirulaguntzak emateko deialdia, 2024an kultura, kirol eta gizarte arloko jarduerak egin ditzaten. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 754925.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/754925).

Lehenbizikoa.–Onuradunak.

Irabazi-asmorik gabeko elkarteak, gizarte eta zerga egoitza Ledean dutenak eta legez eratuak 2024ko urtarrilaren 1a baino lehen, betiere haien estatutu xedeen artean badago kultura, kirol eta gizarte arloko jarduerak sustatzea eta betetzen badituzte dirulaguntzei buruzko deialdi onetsiaren bigarren oinarrian aipatzen diren baldintzak. Deialdia eskuragarri dago Udalaren web-orrian: www.liedena.es.

Bigarrena.–Xedea.

Diruz laguntzea aurrekontu onetsiaren %50 gehienez ere, diruz laguntzen ahal diren kultura, kirol eta gizarte arloko jardueren gastuei dagokiona. Jarduera horiek interes orokorrekoak izan behar dute, irekiak Ledeako herritar guztientzat eta 2023ko abenduaren 1etik 2024ko azaroaren 30era bitartean eginak, bi egun horiek barne.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean (www.liedena.es), laguntzak eta dirulaguntzak atalean.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

12.000,00 euro, baina elkarte bakoitzak 6.000,00 euro jasoko ditu gehienez ere. Dena den, kopurua handitu daiteke oinarrietan ezarritakoaren arabera.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Hogei egun natural, deialdiaren laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Seigarrena.–Beste datu batzuk.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa erabilgarri dago deialdiaren laugarren oinarri arautzailean eta badago editatzen ahal den eskabide eredu bat (I. eranskina, 1., 2. eta 3. fitxak) Udalaren web-orrian (www.liedena), laguntzen eta dirulaguntzen atalean.

Aurreikusten da dirulaguntzak partzialki justifikatzea eta ordainketa aurreratua, hala badagokio.

Ledean, 2024ko apirilaren 15ean.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.

Iragarkiaren kodea: L2406100