90. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Hirigintza-hitzarmena, Iratxetako 1. exekuzio-unitatean. Behin betiko onespena

Leozko Udalak, Alkatetzaren otsailaren 19ko 2024-0021 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen hirigintza-hitzarmen bat Iratxetako 1. exekuzio-unitatean, Jurado Gómez, Rubén y Martos García, Rosa sozietate irregularrak sustatua. Haren xedea da Udalari dagokion hirigintzako aprobetxamendua ordeztea, nahitaez laga beharreko %10 dirutan emanik.

Jendaurreko epea amaitu da eta inork ez du alegaziorik aurkeztu. Beraz, behin betiko onetsitzat jotzen da Iratxetako 1. exekuzio-unitateko hirigintza-hitzarmena, apirilaren 10eko 2024-0044 Ebazpenaren bidez. Hitzarmenaren helburua da Udalari dagokion hirigintza-aprobetxamendua ordeztea, nahitaez laga beharreko %10 dirutan emanik.

Bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluarekin eta hurrengoekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Hitzarmenaren testu osoa argitaratuta dago udal honen gardentasun atarian.

Iratxetan (Leotz), 2024ko apirilaren 15ean.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2406007