90. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Deialdia, elkarteei dirulaguntzak emateko, 2024. urtean jarduera soziokulturalak egiteko. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 755500.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/755500).

2024ko apirilaren 11ko Osoko Bilkuraren erabakiaren laburpena. Erabaki horren bidez, 2024. urtean jarduera soziokulturaletarako dirulaguntzak emateko deialdiaren oinarri arautzaileak onartu ziren.

Deialdi honen helburua da Esteribarren eginkizun egonkorra duten eta Udalaren ekintza osatzen duten tokiko elkarteak ekonomikoki laguntzea. Diruz lagundu daitezkeen egitasmoak 2024an Esteribarko herritarrei zuzendutako gizarte eta kultura-jarduerak izanen dira, ibarreko gizarte bizitzan parte hartzea sustatzen dutenak.

Esteribarren, 2024ko apirilaren 18an.–Alkatea, Guillermo Larrayoz Otazu.

Iragarkiaren kodea: L2406286