90. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERATSUN

Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa

Eratsungo Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du honako baso aprobetxamendu hau saltzeko (bi lote dira, enkante bakarrean):

–2 lote dira, lehenengoa Pilotasoro eta Tintagorri parajeetan kokatua, eta bestea Arbea parajean. Haien ustiapena baimendu zen Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 11ko 179/2023 Ebazpenaren bidez:

  • 1. lotea konifero gazteek eta alertzeek osatzen dute:
    • 430,04 m³, enbor txikiak, guztira 3.440,31 euroan zenbatetsiak.
    • 3.242,32 m³, zerrategirako zura, guztira 123.208,15 euroan zenbatetsiak.
  • 2. lotea hostozabalez (pagoa) osatuta dago:
    • 302,94 m³, enbor txikiak, guztira 3.635.23 euroan zenbatetsiak.
    • 302,94 m³, zerrategirako zura, guztira 10.602,76 euroan zenbatetsiak.

Enkanteko aprobetxamenduaren guztizko balorazioa, beraz, 140.889,45 eurokoa da (BEZik gabe).

Gutun-azal itxian aurkeztuko dira proposamenak, baldintza-agirian ezarritako agiriekin batera, Eratsungo Udaleko Erregistroan, haren egoitza elektronikoan (https://eratsun.egoitzaelektronikoa.eus/info.0), edo indarrean dagoen araudian jasotako beste edozein bitarteko baliatuz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 20 egun naturaleko epean. Proposamenekin batera, aurkeztuko da lizitazio-prezioaren %2ko gordailuaren frogagiria (hau da, 2.817,73 euro), fidantza gisa.

Baldintza tekniko eta ekonomiko-administratiboen agiria interesdunen eskura dago Eratsungo Udalaren bulegoetan.

Eratsunen, 2024ko apirilaren 22an.–Alkatea, Nagore Escudero Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2406497