90. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Deialdia, denden errotulazioan euskara erabiltzeko dirulaguntzak emateko 2024an. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 755191.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/755191).

Alkatetzaren apirilaren 15eko 184/2024 Ebazpenaren bidez, onetsi da denden errotulazioan euskara erabiltzeko 2024ko dirulaguntzen deialdi publikoa.

Lehena.–Onuradunak.

Oltza Zendeako saltokiak.

Bigarrena.–Xedea eta helburuak.

Dirulaguntzak ematea beren errotulazioan euskara erabiltzen duten herriko merkatariei.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/board/

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Laguntzetarako kuota, guztira, 500,00 euro izanen da.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 2024ko urriaren 31ra arte egongo da irekita.

Oltza Zendean, 2024ko apirilaren 17an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2406149