90. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Deialdia, euskara ikastea sustatzeko dirulaguntzak emateko. Laburpena. 2023-2024 ikasturtea

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 755187.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/755187).

Alkatetzaren apirilaren 15eko 185/2024 Ebazpenaren bidez onetsi dira 2023-2024 ikasturtean euskara ikasteko dirulaguntzen deialdi publikoa eta oinarri arautzaileak.

Lehena.–Onuradunak.

Oltza Zendeako bizilagunak, udal-mugarte horretan egiazki bizi direnak gutxienez ere sei hilabete lehenagotik.

Bigarrena.–Xedea eta helburuak.

Laguntzak izanen dira udal honek antolatu ezin dituen ikastaro, barnetegi edo ikastaro trinkoetan parte hartzen duten pertsonentzat edo, arrazoi objektiboak direla medio, eskatzaileak joan ezin diren ikastaro, barnetegi edo ikastaro trinkoetarako.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/board/

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Laguntzetarako kuota, guztira, 700,00 euro izanen da.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 2024ko irailaren 30eko 14:30era arte egonen da irekita.

Oltza zendean, 2024ko apirilaren 17an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2406144